 |
|
 |
 |
|
Aterako gera!
BEDERATZIGARREN IRUDIA
Lenguak eta On Jeolimo
(Azaltzen da On Jeolimo eta arrapatzen ditu labak aurrian parrez daudela, eta Patxi atzian kanillatik eraten ari dala, eta erasotzen diyo arri.)
On Jeolimo.- Zer da modu (b) au? A likixkeriya ez besterena!
Tanti.- Eletiolia!
Anthon..- Nagusiya!
Pipax.- On Jeolimo!
On Jeolimo.- Emango diat nik orain! (Esku-makillakiñ juaz.)
Patxi.- (Negarrez, botilla artu eta igesi.) Ai, ama! Ez det geiago egingo. (Juaten da.)
Tanti.- (Pipaxi.) Bi peteta multa!
Anthon.- Ai! Au tratuba! On
Jeolimo.- Au al da moduba? (Aurreratubaz.)
Pipax.- (Tantiri) Neri zer esaten nak?
Tanti.- (Bueltaka, uste ez dubela, On Jeolimoi.) Bi peteta multa! On
Jeolimo.- E?
Tanti.- Ai, ez, barkutu. Oni. (Anthoni.) (Bi peteta multa!)
Anthon.- Ua ortikan!
Tanti.- (Atrakari.) Bi peteta multa!
Atraka.- E?
Tanti.- Patiña tikiña, bi peteta multa!
On Jeolimo.- Orla uste al dezu konponduko gerala?
Anthon.- Esango diyot, jauna,... (Gelditzen dira: eskuitara Atraka eta Tanti erriyetan, erdiyan On Jeolimo eta Anthon, eta beste ixkinan Pipax bakarrik.)
Pipax.- Oraiñ ere beliarena egiñ biarko! Kai-puntara guazen bost errial irabazitzera. (Juaten da.)
Anthon.- (Ikusten dubenian.) E! Pagatu gabe itzul egiten du.
Tanti.- Oli, bai, oli! (Atzetik korrika juaten, da.) Bi peteta multa!
Anthon.- Orrek ere bai. (Atrakak segitzera bezela egiten du eta eltzen diyote biyak.) Ez dek iges egingo, ez!
On Jeolimo.- Geldi emen! (Esku-makilla altxatubaz.)
Atraka.- Jaunak, ez nijuan iges egitera; nik neria pagatuko det. Ez naiz ni orlakua.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |