Bigarren irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Biak bat »  Bigarren irudia

Bigarren irudia

II

Bata eta Mutua
(Mutua ezkerretik sartzen da)

Bata: -Kaixo gizon. – Ondo e? – Etxeko guztiak ondo izango zarete? Amona difuntuaren berri ez duzue noski oraindik izango?

(Mutuak ezer ulertu gabe keinu batzuk egiten ditu)

Zertarako gelditu arazi zaitudan salda zikina baino garbiago esango dizut.

Badakizu, ni Iruñera noa, San Ferminetako zezenak ikustera; baina, ikusten duzun bezala, hemen bi bide daude, eta jakin nahi nuke bide zuzena zein den. Den hau, edo den hori.

(Mutuak ezer ulertu gabe besoak luzatu, eta batzuetan bide bat erakusten du, besteetan bestea. Tartean ezezko keinuak ere egiten ditu)

A! Beraz hemendik, e? – Orduan, bestetik? - Hemendik ere ez? - Hortik orduan? – Handik?

Bide asmaketa, lagun honekin, lehen baino ere zailago gertatzen zait.

Honek erdi mutua izan behar du, osoa ez bada ere.

Nola adieraziko ote nioke nik Iruñeko zezenetara joan behar dudala?

A! Badakit…

(Txamarra eskuetan hartu eta herriko gazteen antzera toreatzeko antza egiten du. Mutuak ezezko keinua egiten dio)

Ezetz? – Bai gizona; Iruñeko zezenetara joan behar dudala.

(Mutuak berriro ezezko keinua egiten dio, eta ondoren toreadoreen antz jatorrian toreatzeko arazoa)

Oi! Toreadore jatorra dirudi gero.

(Mutuak gaizki egin duelako keinua Batari egiten dio eta parrez eta isekaz eskuinetik joaten da)

Hau mutu baino lehen, toreadorea izango zen onenean. Nork daki zezenen batek hitza ez ote zion kendu ere. Horrela bada, atso batzuk ezagutzen ditut nik, zezenak harrapatzea ondo etorriko litzaiekeenak.

Dena dela, toreadore azkarra dela erakutsi du, baina Iruñeko bidea zein den, hori da erakutsi ez didana, eta horixe bakarra zen nik jakin nahi nuena.

Bi bide! Nola asmatu…

(Eskuinera begiratuaz)

A! Hemen dator beste bat. Horrexek esango dit. Belarrimotza dirudi. Baina niri zer axola dit. Gaztelarrez trebe ez banago bada: Musulinek eta Estabiskik eta horiek baino garbiago eta apainago hitz egingo dut nik.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org