 |
|
 |
 |
Laugarren irudia
IV
Bestea eta Mutua
|
(Mutua eskuinetik sartzen da)
Bestea: Zatoz hona. Ez ezer ere galdetu. Esan behar dena, nik esango dut. Zu isilik.
(Ezker aldera eramaten du. Mutuak ezer ulertu gabe garrasi antzeko bat egiten du)
Ixo! Isilik egoteko nola esan behar dugu! Hitz bat ere ez duzu esan behar. Nik galdetu arte isilik. Isilik!
(Behatza ezpainetan jarririk . Mutuak ere ezer ez ulertu arren behatza ezpainetan jartzen du)
Isilik!
(Biak ezker aldera jarraitzen dute. Bat batetan Mutuak garrasi antzeko bat egiten du)
Isilik egoteko. Berritsu alaena ez besterena. Isilik!
(Ezkerrera iristen dira)
Ea. Esan orain argi eta garbi: Iruñeko bidea zein da? Hau, edo hori? Esan. Hitz egin orain.
(Mutuak ezer ulertu gabe ezkerreko aurre aldera besoa luzatzen du)
Hori al da? Nahikoa dugu orduan. Alde orain hemendik.
(Besotik heldu eta eskuin aldera uxatuaz)
Aire, aire; nahikoa hitz egin dugu eta. Ez dugu ezer gehiago jakin beharrik. Alde, alde hemendik.
(Mutua eskuinetik joaten da)
Noizbait ere joan haiz. Berritsu! Hitz-jario! Hori iturria. Hitza partitu zenean han hintzen bai. Bere hitz egin beharrarekin buru guztia nahastu dit. Hitzontzi!
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |