 |
|
 |
 |
Bebel ta Mariano jauna
Mar. j.- (Etxe-sarrerako atetik sartzen da.) Arratsalde on.
Bebel.- (Apainketak utzi ta Mariano jaunari agur egitera juanaz.) A! Mariano jauna, zer diyo?
Mar. j.- Ondo, ta zu?
Bebel .- Ederki. Exeri bedi.
Mar. j.- Eskerrik asko. (Atzeko alki luzean exertzen da.) Eta ama ta Lolot?
Bebel.- Jazten ari dira. Gure erritar sendi bat bart iritxi zan eta ikustaldi bat egitera guazkiye.
Mar. j.- Biar dan bezela.
Bebel.- Eta bedorri zer dabil alderdi abetatik? (Apain-ketari pixka bat jarraituaz, bañan era berian Mariano jaunari begiratuaz.)
Mar. j.- Agerrepe-ko Mari-Antoni ikusten izan naiz, eta bidez etxe ontan sartu-atera bat egin gabe ez det juan nai izandu.
Bebel.- Eskerrik asko. Ta zer diyo Mari-Antoni gajuak?
Mar.j.- Zer izango du! Ondo nai ta ondo ezin izan.
Bebel.- Gaizki al dago?
Mar. j.- Ondo ez beintzat.
Bebel.- Eta zer du?
Mar.j.- Gaitzik okerrena: urtiak.
Bebel.- Asko izango ditu?
Mar. j.- Irurogei ta amarrera baño larogeira alderago.
Bebel.- Gajoa! Ondo emakume gordiña izana da bada.
Mar. j.- Inguru abetan ezagutu dan emakumerik sendo ta mardulena. (Une onetatik Bebel’ek bere buruaren apainketan jarraitzen du, Mariano jaunari jaramonik egin gabe.) A! Bañan urteak, zuaitzik tantarrena ondatzen duten bezela, osasunik bikañena galtzen dute. Gure izamenari iraun azitzen diona biotza da; ta urteak biotza nekatu, ondatu, apurtu, txetzen dute. Izan ere, bizi geran bitartean beñere geldirik ez dago; gau ta egun, beti tik... tik... tik... tik...
Gañerako beste gorputz atalak geldi-aldiak badituzte; biotzak beñere ez. Mingañak, bati-bat emakume-mingañak, egunak dituen ordu guztietan, eta zerbait geixiago ere bai, zorapen ikaragarrian zaramalkatuko dira, barrengo suak eragiten baliote bezela. A! Bañan noizbait ere ixil-aldia etorriko zaie eta mingaña geldituko da. Biotza ez, ordia; biotzak beti bezela jarraituko du: tik... tik... tik... tik... Begiak, begi eziñegonak, ikusten dutena baño geiago ikusi nairik, zer nekeak darabizkiten, zer lanak, zer zoramenak izaten dituzten! A! Bañan noizbait ere luak betazalak jetxi azitzen ditu, ta itzalpe atsegiñean atseden gozoa arkitzen dute begiyak. Eta bitartean biyotza, betiko bere lanean, tik... tik... tik... tik... Eta berdin oñak, berdin besoak, esku, beatzak; gorputzaren alderdi guziak badituzte lan-aldiak, bañan geldi-aldiak ere bai; biotzak bakar-bakarrik ez beñere geldi-aldirik; biotza bere amai gabeko egitekoan, beti tik... tik... tik... tik...
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |