3. Lenguak eta Andre Jaxinta


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Biozberak »  3. Lenguak eta Andre Jaxinta

Biozberak

III



Lenguak eta Andre Jaxinta



A. Jax.- (Andre Jaxinta oso apaiña ta txapela jantziarekin atzetik sartzen da.) Gertu al zerate?... (Mariano jauna ikusten du.) A! Mariano jauna! Emen zegonik ez didate esan.

Zer diyo? Mar. j.- Ondo, ta zu?

Bebel.- (Bi aizpak Mariano jauna ta Andre Jaxintaren ondoan biltzen dira.) Baleki, ama: Andre Mari-Antoni oso gaizki omen dago.

A. Jax.- E?

Lolot.- Bai, ama: Agerrepe’ko Andre Mari-Antoni, A. Jax.- Ez nekiyen ezer ere.

Bebel.- Biotza omen dauka galdua...

Lolot.- Ondatua...

Bebel.- Oso, oso gaizki...

Lolot.- Oso kupigarri.

A. Jax.- Arrituta uzten nazute.

Bebel.- Eta gu?

Lolot.- Eta gu?

Bebel.- Ni beintzat ezertarako gogorik gabe utzi nau berri orrek. (Bebel juaten da lengo mai aurrera ta ekiten du berriro bere buru-apainketan)

Lolot.- Eta ni oso samindua. (Lolot ere juaten da bere lengo mai aurrera ta ekiten du berriro bere apainketan.)

A. Jax.- (Mariano jaunaren ondoan aulki baten exeriaz.) Baña noiztik dago gaxo?

Mar. j.- Aspalditik, andrea, aspaldiegitik.

A. Jax.- Aurten, egiya, asmua bagenduen, baña ez gera oraindik ikusten izan; bañan juan dan urtean oso emakume itxurakua utzi genuen.

Mar. j.- Itxura bai; itxura bazeukan, bañan itxura besterik ez.

A. Jax.- Noiztik, ordia, orrela galdu da?

Mar. j.- A! Noiztik! Jaiotzetik izakia galtzen asten dala esan genezake. Tresna berri bat egiten dan egunetik ondatzen dijoan bezela, gure gorputza ere egunetik egunera aultzen, argaltzen juaten da: lenbizikoan pixkabanaka, gaztearoan azkartxiago, ta zartutzerakoan zarrapastaka ikaragarrian. Eta ori gorputzaren alderdi guziakin gertatzen bada, biotzarekin zer esanik ez dago.

Ordularia ikiñak erabilli azitzen duen bezela, gorputzaren atalak biotzak erabilli azitzen ditu, ta orretarako ari da gelditu gabe tik... tik... tik... tik... Gorputzaren aldarte txar guziak biotzak eraman bear izaten ditu; gaixotasun guziak biotzaren gain juaten dira, ta gorputzak izan lezazkiken arriskorik aundienetan, biotza ariko da zintzo ta sendo tik... tik... tik... tik...

Bebel.- (Oso apainduta amarengana juanaz.) Oraintxen, juan biar badegu, garaia da bada.

Lolot.- (Apainketak amaitu ta amarengana juanaz.) Bai, ama; obe degu lenbailen juan.

A. Jax.- Zaudezte pixka bat.

Bebel.- Berandutu egingo zaigu.

Lolot.- Ta onenian alde egindo gute.

Bebel.- Goiz juango giñala gaztiatu genioten.

Lolot.- Ta aspaldiyan gure zai egongo dira.

A. Jax.- Bañan itxogon zazute Andre Mari Antoni’k zer duen jakin arte.

Lolot.- Ori badakigu.

Bebel.- Mariano jaunak esan ez digu bada?

Lolot.- Andre Mari-Antoni’k duena zera da... zera...

Bebel.- Bai bada; ainbeste aldiz aitatu digun tik, tik, tik edo dalako ori.

A. Jax.- Oraindik astiya badegu.

Bebel.- Ez, ama; oso berandu da.

Lolot.- Zai daukazkigu.

Bebel.- Eta badaki zeñen errex asarretzen diran.

Lolot.- Nola mutturtuta gelditzen diran.

Bebel.- Lenago’re ia nola egon ziran ainbeste denboran erdi zapuztuta.

Lolot.- Aiekin jostaketik ez dago.

Bebel.- Obe degu lenbailen juan.

Lolot.- Bai, ama: ezin itxogon genezake.

Mar. j.- Alaben agindua egin bearko dezu.

Bebel.- Bai, bada; ala ere nekez iritxiko gera.

Lolot.- Aspaldiyan an egon biar genduen.

A. Jax.- Zuben zai egondu naiz.

Bebel.- Ez dauka bada orain gure aitzakirik.

Lolot.- Gertu gaude gu.

A. Jax.- (Altxiaz, Mariano jauna altxatzen da ondo-ren.) Bai, bai; zubei buruan gauza bat jarri ezkero...

Lolot.- Berandu degu ta.

Bebel.- Zai daukazkigu.

(Guztiak ate aldera juaten dira, ta une onetan etxe-sarrerako atia irikitzen da, ta agertzen da Adolfo.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org