4. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Biozberak »  4. Irudia

Biozberak

IV



Lenguak eta Adolfo



Adol.- Arratsalde on.

Bebel.- Oi, Adolfo!

Lolot.- (A. Jaxinta ta Mariano jaunak eskui aldera egiten dute. Bebel ta Lolot aurre aldera etortzen dira. Adolfo gelako sarrerara aurreratzen da, txapela eskuan duela.)

Adol.- Irtetera zinjoaztela ikusten det, eta neregatik gelditzerik ez nuke nai.

Bebel.- Ez; aurrera, aurrera.

Adol.- Baña...

Lolot.- Irtetera ginjoazen, egiya da, baña gure irteera etzan bearrekoa.

Bebel.- Ara: agertu bat egitera ginjoazen, baña orain bertan juan bearrik ez daukagu.

Lolot.- Berdin juan gintezke emendik pixka batera.

Bebel.- Edo bigar...

Lolot.- Edo etzi...

Bebel.- Edo datorren astian...

Mar. j.- Edo datorren urtian.

Bebel.- Orrenbesteraño ez; bañan, ama, nik esan detana ez al da egiya?

Lolot.- Esan bezaio beorrek, ama.

A. Jax.- Zer nai dezute nik esatia, guzia zubek diozute ta?

Bebel.- (Adolfo’ri.) Bai, bai; sinistu zazu.

Lolot.- Esan bezaio, ama.

A. Jax.- (Adolfo’ri.) Zerorrek entzun diyezu: iñora juateko estutasunik ez degu. (Alabai.) Ez ta batere.

Bebel.- Ez ta batere.

Lolot.- Ez ta batere!

Mar. j.- Batere ez!

A. Jax.- Eta zurekin egotia atsegin bat izango degu.

Adol.- Orrela dala geldituko naiz, bañan asti txiki baterako bakarrik; eta gero neronek lagunduko dizutet,... ondo badeizkiyozute.

Lolot.- Oso ederki, Adolfo.

Bebel.- Adolfo, eskerrik asko.

(Bebel eta Lolot aurreratzen dira, Bebel aurrian ezkerretera exertzen da itzaliki bere ondoan beste aulki bat. Lolot’ek berdin egiten du aurrian eskuitara. Andre Jaxinta ta Mariano jauna lengo aulki beretan exertzen dira. Bitartian. Adolfo’k ate-ondoan txapela uzten du, ta aurreratzen da gero, Andre Jaxinta esku emanaz agurtuaz.)

Adol.- Zer diozu, andre Jaxinta?

A. Jax..- Guztiz ederki; ta zu?

Adol.- Zorionez beterik zuen artean naizenean.

A. Jax.- Eskerrik asko.

Adol.- (Bebel’engana juan eta esku emanaz.) Bebel...

Bebel.- Adolfotxo...

Adol.- Lolot... (Lolot’i esku emanaz.)

Lolot.- Ongi etorriya.

Adol.- (Mariano jaunagana juan eta esku emanaz.} Zer dio gure sendagille ospegarriak?

Mar. j.- Ementxen, zuk esan dezun bezela, etxe ontako zorionaz kutsututzen.

Lolot.- (Bere aldameneko aulkia eskeñiaz.) Exeri zaite, Adolfo.

Bebel.- (Bere ondoko aulkia erakutsiaz.) Adolfo, exeri zaite.

Adol.- (Mariano jaunaren aldarnenera aulki bat ekarri ta exeriaz.) Emen, Mariano jaunaren itzal atsegiñean.

A. Jax.- Nai dezun tokian.

Adol.- Eskerrik asko.

Bebel.- Atzo illunabarrean ikusi zindugun apaiz jaun batekin.

Adol.- A, bai; nere erritarra da.

Lolot.- Eta neskatxa oso egoki...

Bebel.- Oso apain batekin...

Adol.- Apaiz jaunaren arreba. Ezkondua da.

Bebel.- A!

Lolot.- Nik uste nuen...

Adol.- Bai. Inguruko erri bateko alkatearen emaztia da.

A. Jax.- Orratx: orain ere zuek besterik uste zenuten.

Mar. j.- Gazteak izan!

Lolot.- Alaxen da bada.

Bebel.- Esan ere egin genduen: Adolfo’k orain ere jakin du begiya non jarri.

A. Jax.- Abek nexka matrakak!

Adol.- Ikusi dezute, ordia, nik baño len beste norbaitek beria jarria zeukala.

Lolot.- Ala izango da...

Adol.- Ala da.

Lolot.- Bañan, emen bertan ere, begiya bat edo batean ondo jarriya daukazu.

Bebel.- Izpitzenean dagon neskatxa andaluza ori emen balego...

A. Jax.- Bebel!

Adol.- Neskatxa andaluza orri agur egiten diot.

Uretxean arekin arkituta itzegin izan det.

Bañan begiak, iñon jarri gabe, neronekin gorde izan ditut.

Lolot.- Ez dituzu, esan bezela, beti gordetzen.

Bebel.- Bat baño geiagotan jartzen dituzu.

Adol.- Ori ez! Nik begiya jartze ezkero, batean bakarrik izango bearko da: ta emakume ura nere emaztetzat naiko det.

Lolot.- Ori diozunian, aukeratua daukazu.

Bebel.- Andaluza izango da!

A. Jax.- Aben ateraldiak! (Adolfo’ri.) Ez zaiezu jaramonik egin!

Mar. j.- Oiek zerbait jakin nayian dabiltza.

A. Jax.- Adolfo’k esan duena, biar bezelako gizon zintzo ta zuzen bati dagokiona da.

Adol.- Eskerrik asko.

A. Jax.- Ez gaurko egunian gazte askorekin gertatzen dana: ikusten dituzten gonadun guztien ondotik zoraturik ibilli, ta gero iñorekin gelditu ez. Biar bezelako gizonak, gogokua duen emakumea aukeratu ta gero bere emazte egin bear du.

Mar. j.- Guk orrela egin genduen.

Adol.- Orrela egingo det nik.

Bebel.- Bai; baña, emaztegaia aukeratu arte, ez dute gizonak orrelako asmorik izaten.

Lolot.- Eta, Adolfo’k asmo aiek baditu, emaztegaia aukeratua daukalako izango da noski.

Adol.- Urrutitxo juan zeratela iduritzen zait.

A. Jax.- Ain urruti!

Mar. j.- Nork daki ori!

Bebel.- Buruan zerbait dabilkizula ez diguzu ukatuko.

Adol.- Ori...

Mar. j.- Ez du noski burua utsik eukiko.

A. Jax.- Ori esan!

Bebel.- Badaki Adolfo’k zer esan nai diyotan.

Lolot.- Zerbait dabilkiela, azkeneko egun abetan ondo igarri diogu.

Adol.- Neri?

Lolot.- Bai, noski.

A. Jax.- Apaiz jaunaren arrebarena bezela izango da ori ere.

Adol.- Oraintxen esan dezu egi-egiya, andre Jaxinta.

Lolot.- Bai; apaiz jaunaren arreba ezkondua izango da, bañan besteren bat ezkontzeko kolokan egon liteke onenian.

Mar. j.- Bat baño geiago’re bai.

A. Jax.- Bai, noski.

Adol.- Norekin, ordia?

Bebel.- Zurekin nor dan esaten diguzunian, beste ori esango dizugu.

Adol.- Nerekin oraindikakoan iñor ez.

Lolot.- Oraindikakoan ez; bañan laister bai.

Bebel.- Zerbait asmo dabilkizula, garbi agiri da; zerorrek aistiyan aitortu dezu...

Adol.- Baliteke...

Bebel.- Esan gaizkizu bada zer asmo diran oiek.

Adol.- Ori... gauza luzia izango litzake... ta nik, asti labur batean bakarrik egon naizela agindu dizutet... (Altxiaz.) Eta irtetzeko garaia dala uste det. (Guztiak altxatzen dira.)

A. Jax.- Ederki esan dezu.

Bebel.- Bai, bai, ez aitortziagatik.

Lolot.- Gauza, dana dan bezela ez esatiagatik.

Bebel.- Baña alperrik.

Lolot.- Orain guziya badakigu.

Adol.- Guziya badakizute, geiago jakin biarrik ez.

A. Jax.- Ez zazutela gizona zoratu.

(Adolfo, txapela artzeko, atzera juaten da. Bi nexkak ondotik juaten zaizkio. Ondoren ate aldera egiten dute, lenbizi Andre Jaxinta’k eta atzelik Mariano jaunak.)

Bebel.- Gordian euki nai zenituan ixilpekoak azaldu dira emen.

Lolot.- Alperrik itzul egingo dezu.

Bebel.- Aspalditik igarriyak geunden.

Lolot.- Ain aspalditik eze!

Adol.- (Adolfo. A. Jaxinta’rengana etortzen da, bi nexkak ondotik dituela.) Andre Jaxinta: zure alabak asmaketan oso azkarrak izan bear dute. bañan ez diran gauzak asmatzen dituzte.

Bebel ta Lolot.- A. bai!

A. Jax.- Ametsetan dabiltza!

Mar. j.- Bai, baña oso ernai!

(Adolfo ate aldera juaten da, ondotik bi nexkak dituela. A. Jaxinta ta Mariano jaunak ere ateruntz pixka bat egiten dute.)

Lolot.- Ez dan gauzik ez dakigu asmatzen.

Bebel.- Diranak bai.

Lolot.- Eta zeronek aitortu ezkero...

Bebel.- Asmatu bearrik ere ez.

Adol.- (Etortzen da berriro A. Jaxinta’gana. bi nexkak atzetik dituela.) Nere aitorpenak guztiyak entzun dituzute; abek diotena ere bai; alkarren antzik duten igarri orain.

Bebel ta Lolot.- A, ez!

A. Jax Oiekin bazabiltza!

Mar. J.- Ez zabiltza gaizki! (Adolfo ateraño juaten da, nexkak atzetik dituela. Ondoren, A. Jaxinta ta Mariano jauna.)

Bebel.- Len esandakoak damutu egin al zaizkizu?

Lolot.- Alperrik da bada orain!













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org