2.2. Agerraldia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Bost urtean »  2.2. Agerraldia

Toribio Altzaga. Bostu Urtean

BIGARREN AGERRALDIA

II

Lehengoak eta Axun

(Une honetan atzeko atera iritsiko dira, eta Axun artean agertzen da. Lukaxek ausarki, bat ere lotsarik gabe, hitz egiten du).



AXUN (1) Ba al goaz?

LUKAX Bai, andrea. Gaurko egitekoak amaitu ditugu.

AXUN Ederki.

PANTXO Amerikan izan garen bost urteetan, Lukax oso dirutu zaigu.

AXUN Ezagun du, bai.

LUKAX Ezin ukatu. Urte hauek, hemen, diru egitekoak dira.

AXUN Eta, zuk, gogotik egin duzu...

LUKAX Berorren senarrari ere idatzi nion, nahi ote zuen etxe-sariak igotzea, saleroste batzuk egitea; dirua erruz ateratzen zela, baina...

PANTXO Ez dut nahi izan. Besteren malkoekin xukatutako irabaziak gorputz guzia hozkituko lidake.

LUKAX Nik ere hori esaten nuen. Baina ez dago orain lehengo konturik.

PANTXO Orain ere, lehen bezala, batzuk goian eta besteak behean egongo dira.

LUKAX Noski...

PANTXO Eta, onenean, orain, goikoek lehen baino gehiago behean daudenak zanpatuko dituzte.

AXUN Behekoek garrasi egingo dute, ordea.

LUKAX Behekoen garrasiei ez zaie arretarik jarri behar.

AXUN Kristau-bidea ez dela hori iruditzen zait.

LUKAX Bai, ordea, diru egiteko bidea.

PANTXO Hori... baliteke.

LUKAX Besterik agintzen ez badute, banoa ... (Axuni eta Pantxori esku emanaz).

AXUN Agur, bada, Lukax...

LUKAX Hurren arte.

PANTXO Nahi duzun arte. (Lukax atzetik joaten da.)



(1) Ezkerretik eskuinera: Lukax, Axun, Pantxo.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org