 |
|
 |
 |
|
Toribio Alzaga
IV
|
Xefeina. Beriala Joxe Joakin. Azkenean Mañaxi
|
Xefeina Ikusiko degu, ikusiko degu... Braka zarrak ikusiko ditugu emen; besterik, ez. Len Koxme’rekin ezkondu biar nuela, ta pozez txoratzen jarri, ta orain, orra, senargai gaztia kendu, ta bere ordez braka zarrak eman. ¡Nik Koxme maite nuenarekin! Ez, ba: moja juango naiz. Koxme zenbat maite detan orretan ezagutuko dute.
Jo.-Jo (Xefeina’ren aita da. Irurogei bat urteko etxe-gizon jatorra. Bere burua legoi egin nai luke, baña uxo bat besterik ez da. Beti asarre-itxuran dabil, bañan bere asarriak itxura besterik ez dira. Eskuiko bigarren atetik sartzen da, oitu bezela asarre-itxuran) Orain ere txamarren sakeletik belar-toxa ta su-arriya eraman dizkidate. ¡Milla deabru! Zein dan baneki txiki-txiki egingo nuke.
Xefeina Ez naiz ba ni izan.
Jo.-Jo Ez; katua izango zan. Dana dala, orreatik, arrapatzen detan egunian, egun gorriya dauka. Beti nere zarpa zarretan ibili bear zer somatzen ote duten. Bat edo bati lepua biyurritzeko zoratzen nago.
Xefeina Ez naizela ni izan.
Jo.-Jo (Gero ta sutsuago) Ez nazazula nagon baño geyago sutu-arazi, ez-egiteko bat egiteko zoriyan nago ta.
Xefeina Baña, ni...
Jo.-Jo Baña zu, edo arrayoz jositako txepeleta dala, atzaparretan txetu, apurtu arte ez daukat onik.
Xefeina (Bat batetan gogoratuaz) ¡A! Ama izango zan.
Jo.-Jo (Apalduaz) ¿Ama?
Xefeina Bai; ama izango zan. Txamarra garbitzen ikusi det, eta sakelak lenbizi garbituko zituen.
Jo.-Jo (Oso apal) Ama izen bada...
Xefeina Ama izan dala ziur nago; brakak tajutzeko ere emen utzi dizkit.
Jo.-Jo ¡A, bai! Nere braka zarrak.
Xefeina Braka zarrak eman, ta senargai gaztia kendu.
Jo.-Jo ¿Nola?
Xefeina Koxme ez dala nerekin ezkonduko.
Jo.-Jo (Asarre biziyan) ¿Ez dala ezkonduko? Milla deabruekin ezkondu biarko du.
Xefeina Milla deabruekin ezkonduko da; baña nerekin, ez.
Jo.-Jo Zurekin ezkondu biarko du ba; bestela, muturra barrengo aldera jirako diyot. Arrayoz jositako ume petrala. ¿Orain ez dala ezkonduko?
Xefeina Ez du arrek orrelakorik esan.
Jo.-Jo Esan duenak esan duela, zurekin ezkontzen ez bada, atzaparretan zenbat beatz dauzkatan sudurrarekin zenbatu biarko ditu.
Xefeina Baña, Koxme’k...
Jo.-Jo Ez zaitia orain arren alde atera, prejitzen jarri nazu-ta. Len artaratu, ta orain bere itza jan. ¡Milla deabru!
Xefeina Ez du arrek ezer jan.
Jo.-Jo Ematen diyotan begiondokoarekin, nik aterako dizkiot geyago jateko goguak. ¡Brokoliyo txepela!
Xefeina Baña, ura...
Jo.-Jo (Oso sutsu) Ura ta zu, biyak, nere atzaparretan apurtuko zaituztet. ¡Irakiten jarri nazute, arrayoz josi oyek!
Xefeina Koxme’k ez du ezer esan.
Jo.-Jo Ezta biar ere.
Xefeina Amak esan du, amak...
Jo.-Jo (Apalduaz) ¿Amak?
Xefeina Bai ; amak esan du. Aixtiyan esan dit.
Jo.-Jo (Oso apal) Amak esan badu...
Xefeina Eta ni ez naiz orrenbesterekin geldituko; ta moja juango naiz.
Jo.-Jo Ni ere juango nitzake oraintxe zuen tartetik iges egiteagatik.
Xefeina Moja juaugo naiz, bai, moja.
Jo.-Jo Ni’re bai.
Mañaxi (Ezkerreko atetik sartuaz) ¿Zer da? ¿Orain ere moja-tratu ari al zerate? ¡A zer bi bildu zeraten!
Jo.-Jo Ni ez. Ni ez naiz moja juango.
Mañaxi Noski.
Jo.-Jo Baña, Koxme’k atzera egiten badu, ¡milla deabru! Koxme bera moja sartu-eziko det.
Mañaxi Zuk ez dezu Koxme’rekin zer ikusirik.
Jo.-Jo Ez, ba. Baña nere alabari parra ta iseka egin biar badiyo, ematen diyodan belarriondokoarekin, arto-alia apurtzen dan bezela nere atzaparretan apurtuko det axoliyo gatzil ori. ¡Irakiten jarri nau oraintxe!
Mañaxi Astokeririk esan gabe, ixilik zaude. Koxme neronek biali det.
Xefeina Bai; ta ni moja juango naiz.
Jo.-Jo Zuk biali dezu, bai noski, ta ondo egin dezu. Baña nik ez nuen bialiko ordia. Nik emen bertan zapaldu, purrukatu, txetuko nuen. Orain daukadan amorruarekin... Ez-egiteko bat egiteko zoriyan nago.
Xefeina Ni’re bai.
Mañaxi Zu, bai; nere aginduak ez egiteko zoriyan egongo zera noski. Ikusi naiko nuke braka oyek nola dauden.
Xefeina Purrukatuak. Ni nere asmoetan bezela.
Mañaxi Baliteke. Baña nik tajutuko ditut zure asmuak; eta brakak ere nik tajutu biarko ditut noski, gauza zuzenik ez zenuen egingo-ta. (Brakak Xefeina’ri kendu ta ikusiaz) ...¡Ikusten! ¿Au al da brakak tajutzeko itxura? Ta, gero, ezkondu egin biar dezula, esango dezu. ¡Ezkondu!
Xefeina Nik Koxme’rekin ezkondu nai nuen.
Mañaxi Ez zera bada Koxme’rekin ezkonduko.
Jo.-Jo ¿Koxme’rekin? ¡Parra ta iseka egin ondorian. Ez genuke besterik biar. Lenago biyak nere atzaparretan purrukatuko zaituztet. ¡EskaIlu ziztrin oyek!
Mañaxi Au ezkonduko da nik nai detanarekin.
Jo.-Jo Bai, noski; zuk nai dezunarekin ezkondu biarko du. Baña, ez ordia Koxme zirtzil, petral orrekin.
Mañaxi Nik nai badet Koxme’rekin ezkondu biarko du bada.
Jo.-Jo Zuk nai badezu, bai noski. ¡Ori da ba nik esaten detana! Baña Koxme, arlote orrek egin digunarekin... ¡Milla deabru! ¡Atzaparretan baneuka!
Mañaxi Arrek ez duela ezer ere egin.
Jo.-Jo Obe’re badu. Estiak aterata ez da ordaintzen ergel alen ori.
Xefeina Koxme’rekin ez banaiz ezkontzen, moja juango naiz bada.
Jo.-Jo Ez zera bada moja juango. Lenago lepua biyurrituko dizut. ¡Milla deabru!
Mañaxi Nik nai badet moja juango da bada.
Jo.-Jo Zuk nai badezu, bai noski. Baña ez ordia berak nai duelako. Ikusi dezu nola lotsagabetu dan arrayoz jositako ume zirtzil au.
Mañaxi Ikusi det, eta nik dakit zer egin biar detan. ¡Utzi nazazu neri!
Jo.-Jo Zuri bai noski, utziko dizut; baña, zorigaiztoko ume petral oni...
Xefeina Moja juango naiz bada.
Jo.-Jo Ez zera juango.
Mañaxi Juango da bada, nik nai badet ¡Zer da berriz gizon zalapartari au!
Jo.-Jo Prejitzeko zoriyan jarri nazute-ta.
Mañaxi Ez dezu zuk prejitzeko su askorik biar.
Xefeina Juango naiz bada.
Mañaxi (Xefeina eskuiko lenengo ate-aldera bultziaz) ¿Berriz? Emendik bai, aidian, juan biar dezula, ta orain bertan.
Jo.-Jo (Xefeina’rengana juanaz) Tximistak egiten gero; nik oso purrukatu baño len.
Mañaxi (Joxe Joakiñ’i ezker aldera bultziaz) Zu, atzera; zuk ez dezu zer esanikan.
Xefeina (Mañaxi’rengana alderatuaz) Moja juango naiz bada. (Irurak len bezela egiten dute berriro)
Mañaxi Nere begiyen aurretik juango zera. Ta azkar gero.
Jo.-Jo Nik ematen diyodan kankarrekoarekin egan juan biarko du.
Mañaxi Esan dizut geldirik egoteko gure tartian sartu gabe.
Xefeina Moja, bai; moja juango naiz.
Mañaxi Barrenara juango zera oraintxe, ta nik jakingo det zer egin. (Eskuiko lenengo gelan Xefeina sartzen du, ta atia itxi, ta atiari bizkarra emanaz gelditzen da, zaitzen bezela. Joxe Joakin asarre biziyan gelan sartu nairik dabil, ta Mañaxi’k esaten dio) Ta zu, geldirik.
Jo.-Jo Utzi nazazu sartzen, txiki-txiki egin dezadan neska zirtzil ori.
Mañaxi Geldirik egoteko, esan dizut.
Jo.-Jo Ematen diyodan kankarrekoarekin, sudurra zapaldu, txetu, purrukatu... (Au esaten duen bitartean Joxe Joakin’ek besoa altxatzen du Mañaxi jotzera balijoa bezela. Une onetan, Talo atzeko atean azaltzen da)
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |