 |
|
 |
 |
|
Toribio Alzaga
V
|
Manaxi, Joxe Joakin eta Talo
|
Talo (Atzeko atean azalduaz) ¡Ez diyokala Mañaxi’ri burrukan egiten!
Mañaxi (Auxe biar genuen oraintxe.)
Jo.-Jo Ez nazakala nagon baño geyo sutu, eriyotz bat egiten ikusi nai ez banak.
Talo ¿Ik? ¡Ez ziok toki txarrian! Ago, ago; emaztiak jarriko au i laxter arkumia bezela ¡be! ¡be! egiñaz. ¡Ez al zekiau ba, oso menpetua aukala!
Jo.-Jo (Talo’rengana juan eta ukabilla altxiaz) Nere atzaparretan txikituko at.
Talo (Parrez eta Joxe Joakiñ’i arpegia marruskatuaz) Ago ixilik. Etxe ontan brakak ire emaztiak dituela bazekiau-ta.
Jo.-Jo (Talo’rengandik aldendu ta ezkerrian exeriaz) Ez-egiteko bat ez egiteagatik uzten diat.
Talo Ori banekikan. Ik zalaparta asko atera; baña, azkenian, ire emaztiak kukurruku egin. Etxe ontako legia orixe dek. ¡Ez al zekiau ba!
Mañaxi Emen jakin biar deguna da, bazterrak nastutzera zergatik etorri zeran berriz etxe onetara.
Talo Zuei albiste bat emateagatik.
Mañaxi Ez degu zure albisteik jakin nai.
Talo Ez dezu ori esango jakiten dezunian. Zuek asko poztuko zaituzten albiste bat da. (Mañaxi’rengana juan eta marruskatuaz) Bai, makarroxina, bai.
Mañaxi Zuaz emendik, agure zarpalla.
Talo Albistea ematian beriala juango naiz.
Jo.-Jo Esan bear dekana esan zak ba laster, ta ua emendik tximistak egiten, amorru biziyan niok eta.
Talo Ire amorruak ez niotek batere kezkatzen. ¿Ez al zekiau ba, i egabera aizela?
Jo.-Jo Egabera edo egagora, esan zak azkar, esan biar badek.
Mañaxi Eta, alde emendik; ez gaude zure astokeriyak entzuteko-ta.
Talo Beriala esango dizutet bada. (Joxe Joakin’engana alderatu ta marruskatuaz) ¿Badakik?... Koxme, e...
Jo.-Jo (Bat batetan oso asarre altxiaz) ¿Koxme’ren tratuakin al ator onera? ¡Nere atzaparretan baneuka nai nikek, milla puska egiteko!
Mañaxi Koxme’k etxe ontakuak egin ditu; ta ez degu bere berririk batere jakin nai.
Talo Nik dakartan berriya, bai ordia.
Mañaxi Ezta ere.
Jo.-Jo (Exeriaz) ¿Zer da ba?
Talo (Joxe Joakin’engana juan eta marruskatuaz). Badakik, e... Koxme’k burruntzi bat zikan.
Jo.-Jo Bazekiat.
Talo Burruntzi bat, ¿e?
Jo.-Jo Bai; guziya bazekiat.
Talo (Joxe Joakin’engandik aldenduaz) Ez; ¿zer jakin biar dek! Ik ez dakik ezer. (Mañaxi’rengatik eta beregana juanaz) Onek zekik.
Mañaxi Or esanta, nik entzungo det. Ez zatozeIa onera euli-mando ori.
Talo Badakizu; Koxme’k burruntzi bat zuen.
Mañaxi Bai; burruntzi bat besterik ez.
Talo ¿Zenbat burruntzi nai zenuen ba izatia? ¿Burruntziak, arto-aliak dirala uste al dezu, edo zer?
Mañaxi Zer esan detan, badakit.
Talo Bada, burruntzi ori, juan dan iganderako Tipulax-eneko ardandegikoai eman ziyen. Badakizute; emengo sagasti zaleak afariya zuten juan dan igandian; ta, arkumia erretzeko. ¡Mutillak! ¡Koipe ederrik botatzen zuen!
Jo.-Jo Koipia utzi ta mamiya biar diagu emen.
Talo Bai nik ere, mamiya nayago nikan. Burruntziyan zegola kosk egiteko egon nindukan.
Mañaxi ¿Baña, astokeri oyek esatera etorri al zera onera?
Talo Ez andria; ez naiz orretara etorri.
Jo.-Jo Esan zak bada, esan biar dekana.
Talo Esango dizutet. Burruntziya, zillarra bezela garbi-garbi egin, eta Koxme’ri emateko, ardandegiko txoko batian onela zeukaten. (Burruntziya eskuan balerama bezela eskuiko ormara juanaz eta an uzteko itxura egiñaz. Mañaxi’ren aldemenetik igarotzeakoan onek ikara antza egiten du. Talo erdira biurtzen da) Gu ardandegiyan geunden.
Mañaxi Zu, jakiña da. ¿Non egongo ziñan ba bestela!
Talo Antxen negon ba, txiki erdi baten kondarrai txurrut egin edo ez egin... (Atzeko atera juan eta andik itzegiñaz) eta ontan, prantzes eo ingeles mutur-gorri oyetako bat ateetan azaldu zan. Ez zuen agertzia besterik egin... Beriala burruntzia ikusi ta danba, danba, danba...
(Prantzesaren itxura egiñaz, Mañaxi’ri alderatzen zaio. Onek beregana datorrelakoan, karraxi egiten du)
Mañaxi ¡E! ¡Geldirik emen!
Talo Prantzesa zijoala onela.
Mañaxi Prantzesa juango zan; baña, zu, ez zaitut nere ondoan ikusi nai. (Lasterka ezkerrera joan eta josteko alkiaren atzian gelditzen da)
Talo ¿Senarra aurrian dagolako al da?
Mañaxi Atzian badago ere berdin zait.
Talo Zuri bai noski. Zu beti nagusi izango zera-ta. ¡Txipiritona!
Jo.-Jo Buka zak, bukatu biar badek.
Talo Bai; orain bukatuko diat. (Burruntziya uzteko itxura egin duen ormara juan eta eskuetan balu bezela) Artu zuen burruntziya eskuetan, eta... ¡A! ¡O! ... Berari begira abua zabalik gelditu zan.
Mañaxi Ez zuen zeri begiratu aundirik.
Talo Zu izan bazindu, ez zait iduritzen geyago begiratuko zizunik.
Mañaxi Ezta biar ere.
Talo Bekuaz gora, goikuaz bera, alde guzietara erabilli zuen. Begiyak bere artan josi nai zituen. ¡Ezin ordia! ¡Sudurrarekin, kaska, jotzen! Izan ere, kana ta erdiko sudur konkorra bazuen eta...
Mañaxi Ez zuen zure antz aundirik izango.
Talo (Atzeko atera juanaz) Kalera aterata ere, argitan ikusten egon zan. (Aurreratuaz) Eta, berriro sartu zanian, ojuka eraso zuen:"Aquí esa, aquí esa”...
Jo.-Jo ¿Aquí esa?
Mañaxi ¿Aquí esa. Ikusten zer lotsagabia...
Talo Nik, gaztelarrez asko askorik ulertzen ez badet ere, antz eman nion emakumezkoren bati beregana juateko deitzen ziola.
Mañaxi Ta zuri ondo iduritu.
Talo An zeudenak ere, nik bezela ulertu zuten.
Mañaxi Zure antzekuak izango ziran.
Talo Emakumezkorik an zegona, Mai-Bixenta zan, eta prantzesak deitzen ziola esan genion. ¡Ez ordia juan nai!
Mañaxi Ez, noski; zuk baño buru geyago du-ta.
Talo Buru geyago... ez dakit; ille geyago beintzat bai.
Jo.-Jo Eta zentzu geyago’re bai.
Talo Gu, zer egin ezin asmatu genuela arkitzen giñan, eta zenbat eta nastutuagoak ikusten ginduen, orduan ta karraxi aundiagoak egiten zituen:"Aquí esa, aquí esa”.
Mañaxi Ixildu aziko nuen nik an izan banitz.
Talo Zuk bai noski; senarra ixildu azitzen dezun bezela.
Jo.-Jo Begira zak, gero.
Talo Azkenian, Moexto, Etxesaletxe’ko Moexto, Polikarpo errementariyarengana juan zan.
Jo.-Jo (Oso asarre altxa, ta eskuira juanaz) Erremienta ona bera, asto, kirten ori. Aitatu utsarekin kixkaltzen jartzen nak.
Talo Bai, bazekiau...
Jo.-Jo Azkeneko tajutu zidan aizkorari ere altzairu ederrik jarri ziokan, eskalu ergel alen orrek. Sudur-zuluetan sartuko niokan nik altzairu ura. ¡Milla deabru!
Talo Errementari bezela txarra dala bazekiau; baña musian eta prantzesez beste bat ez bezelakua dek ordia.
Jo.-Jo Ezertan ere ez, arrayoz jositako ume baldar, kaskall ori.
Talo Prantziyan ere egona dek-eta.
Jo.-Jo Ez zikan ba lanian batere ikasi.
Talo Prantzesez eta musian, bai ordia.
Jo.-Jo Zer ikasi biar zikan. Gauza izan biar ezer ikasteko.
Talo Orrek prantzesez... ¡Fraskuelo’k baño geio zekik eta!
Jo.-Jo Erremientak alperrik galtzen bai, bazekik orrek.
Talo (Mañaxi’ri) Arrek esan zigun"Aquí esa” esan nai zuela:"¿Norena da au?" ¡Edozein gauza ! Esaten omen da: A qui est ça? (Joxe Joakin’i) A qui est ça? ¡Asma zak, axkora dek ori!
Jo.-Jo Axkora izan balitz ez zikan asmatuko errementari ergel orrek. Neri axkora ondatu zidan bezela. ¡Milla deabru!
Talo Polikarpo’ren bitartez alkar aita, onera etorri ta Koxme beregana eraman det. Koxme oso asarre zegon... (Mañaxi’rengatik) Onekin zerbait izana izango zan.
Mañaxi Nerekiñ ez du ezer ere izan.
Talo Ez dakit. Nolanai dala ere ez zuen ezer entzun nai. Burruntziagatik, zenbat bear zuen galdetzen zion; baña, mutututa gelditzen zan. Azkenian, prantzesa begiyen aurretik botatziagatik... ¡orrengatik bakarrik, e!, lau milla duro esan zion. iLau milla duro! (Mañaxi ta Joxe Joakin, Talo’ri bi aldamenetan jartzen zaizkio)
Mañaxi ¡Lau milla duro!
Jo.-Jo ¡Lau milla duro!
Talo Lau milla duro.
Mañaxi Burruntzi batengatik.
Jo.-Jo Badek dirua.
Talo Eta prantzesak itzetik artu ta ¡kaska!
Mañaxi ¿Kaska?
Talo Kaska, bai, kaska.
Jo.-Jo ¡Zer kaska, ordia?
Talo ¡Kaska! Burruntziya lau milla duruan erosi.
Mañaxi iEne!...
Jo.-Jo Ez, kaska; baña kaskarreko ederra dek ori.
Talo Bai noski; ta bertan tratua erabaki, ta bertan lau milla duruak ordaindu.
Mañaxi (Ezkerrera juanaz abopian itzegiñaz) ¡Lau milla duro! ¡Lau milla duro!
Jo.-Jo Gezurra zirurik.
Talo Egi-egiya dek ba.
Jo.-Jo (Mañaxi’ri beregana alderatuaz) ¿Baña zuk oni, egiyaren antz izpirik arkitzen al diozu?
Mañaxi ¿Arkituko ez diyot ba? Egi-egiya dala txinixtu zenezake.
Jo.-Jo ¿Zergatik ordia?
Mañaxi ¿Zergatik izango da? Lau milla duro oyek onera etorri biar dutelako.
Jo.-Jo ¿Onera?
Mañaxi Etxe onetara, bai.
Jo.-Jo Ez da ori...
Mañaxi ¿Ezetz? Diru oyek laster ikusiko dituzu nere eskuetan.
Jo.-Jo Baña...
Mañaxi Nere giltzapian gelditu biar dute, bai.
Jo.-Jo (Talo’ri) Baña... ¿zer zikan burruntzi arek orrenbeste diru emateko?
Talo ¡A! Burruntzi ura zarretakua dek.
Mañaxi Bai, ba. Aurrekoen aurrekoak utzitakoa zala, Koxme’k berak esan zidan. Neri guziya esaten dit.
Talo Zuri, bai noski.
Mañaxi Nik nai izan banu, burruntzi ori neretzat izango zan; baña, ez; nik ere lau milla duruak nayago ditut.
Talo Esango nuke. Ez zaude tratalari txarra. ¡Giltxurriña!
Mañaxi ¡Lau milla duruak, lau milla duruak!
Jo.-Jo Iñondik iñora nik ezin ulertu diat ba.
Talo Burruntzi orrek jentillen garaikoa izan biar dik.
Jo.-Jo ¿Zer jentil gero?
Mañaxi Koxme’ren aurrekuak, Gure aurrekuak esan genezake. Koxme guria bezela bai degu.
Talo Ik ez dakik; baña emen, orain urte asko, baña asko, jentillak bizi itukan. Gizaseme, ikaragarrizko aundiyak...
Mañaxi Bai, ba; Koxme’ren aita bera ere, ate ortan ezin sartu zan; alakua zan-ta.
Talo Orrek ez du zer-ikusirik. Bestelakorik ziran ayek. Gizaseme ayen oin bakoitza, pabriketako tximini luze oyetako bat baño aundiagoa zan. Beso bakoitza... beste tximini oyetako bat bezelakua. Urte asko igaro dituk ordutik onera, ta gu, kaxkartu egin gaituk, apurtu. Intentxiyua, bai... ire emaztiak bezela. Mingaiñian indarra ere bai...
Mañaxi ¿Errosariyo ori, luzia al da?
Talo Zure mingaña bezin luzia, ez. ¡Tipulaxiña!
Mañaxi ¡Astua!
Jo.-Jo Zer esaten dekan begira zak gero.
Mañaxi (Joxe Joakin’i) Ta zuk ere begiratu biar dezu.
Jo.-Jo ¿Nik? ¿Mingain Iuze, beñere deitu al dizut, ba?
Mañaxi ¡Ez genuke besterik biar! Baña, zure amorru oyekin edozer gauza esaten dezu. Koxme’rengatik nai aña zitalkeri bota dituzu, ta ortik etorri dira emengo oztasunak, emendik alde egitiak...
Jo.-Jo ¡Baña, nik Koxme’rik ikusi ere ez badet! Ta, gañera, zuk biali dezula zeorrek esan didazu.
Mañaxi ¿Nik, e? Gauza txar guziyak nik egiten ditut. Aixtiyan Xefeina’rekin zalapartaka ere ni izango nitzan.
Jo.-Jo Orrek ez du ezer ikusirik.
Mañaxi Badu, bai. Utzi nazazu neri. Nik antolatuko det; eta lau milla duro oyek nik gordeta ikusiko dituzu.
Jo.-Jo (Zuk gordeta nik ikustia, ez da errez izango.)
Mañaxi Utzi nazazu neri.
Jo.-Jo Bai, bai.
Talo Bada, jentillak gizaseme ikaragarrizko aundiyak ziran; eta indar batzuek bazituzten ezin esan alakoak. Etxia baño aundiagoko arkaitz puskak atzaparretan artu ta kanikak balira bezela, beren ayekin jostatzen ziran.
Mañaxi Jostallu egokiyak.
Talo Izan ere, ayen atzapar bakoitza pelota-jokuko pareta baño aundiyagoa zan-ta.
Jo.-Jo Orduan baxo-erdiyari eltzeko gaizki ibilliko itukan.
Talo ¿Baxo erdiya ayek? ¡Bai zera! Upela oso-osorik atzaparretan artu ta ¡zanga, zanga! ustu arte. ¡A! Garai artan jayo biar nuen nik. ¡Garai artan!
Mañaxi Zanga zanga ederrik egingo zenuen zuk.
Jo.-Jo Zanga obeto egingo zuen onek bai, edana ordaindu (pagatu) baño.
Talo ¿Orduan ordaindu? Errex. ¡Aberats purrukatuak itukan ta!
Mañaxi ¿Nola ez ziran izango, lau milla duroko burruntziak zituztenak?
Talo Ayen aberastasunak zenbaterañokoak ziran, ametsetan asi ta ere ez genioke .. antzik emango. Eta guziyak emen utzi zituzten.
Mañaxi ¿Emen?
Talo Gure oñetan. Be guziyak aberastasunez betiak daukazkigu. Emen azpiyan zer dagon guk ez dakigu.
Jo.-Jo ¿Emen azpiyan? Pipiya ugari.
Talo Berago, ordia. Aberastasun oyek non dauden asmatuko balitz... Ta egunen batian azaldu biar dute. Nai ta naiez agertuko dira. Ta orduan... ¡A! guztiyak Aberats purrukatuak izango gera.
Jo.-Jo Guztiyak aberats egiten diran egunian, guztiyak txiro.
Talo Orduan ez du iñork lanik egingo. Lan egiten duena, presiliyora.
Mañaxi Lanik egiten ez bada, ia nondik sortuko diran aza ta babarrun ta...
Talo ¿Aza ta babarrunak zertarako dituzu, sakelian naiko diru izan ezkero?
Mañaxi Dirua jango dezu zuk.
Jo.-Jo Diruakin beteko dek ik sakela.
Talo Orretan balego... Okerrena da ez dirala arkitzen. Or, Aitzgorri’n ta, jentil-arriyak arkitu dituzte, bai; bañan oyek ere kaxkarrak dira. Beren azpiyan exur batzuek azaldu dira... kondarrak, apurrak, utsa. Tarteka, tarteka, zerbait azaltzen dala, orain burruntziya bezela, ta besterik ezer ez.
Jo.-Jo ¿Ta alako gizon aundiyak zertarako zitekan orrelako burruntzi txikiya?
Talo Ez zekiagu ba. Ortzak garbitzeko edo orrelako zerbait izango ukan noski.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |