Lenguak eta Koxme


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Burruntziya »  Lenguak eta Koxme

Toribio Alzaga



VI



Lenguak eta Koxme



Koxme (Atzeko atean azalduaz) Emen naiz ni berriro.

Mañaxi Gure lau milla duruak emen ditugu.

Talo (Koxme’rengana juan eta marruzkatuaz) Ona emen burruntzalia edo burruntzi zalia..

Koxme Zaude geldirik, gizona.

Mañaxi (Joxe Joakin’i) Eta orain, utzi neri. Nik antolatuko det. Utzi neri.

Jo.-Jo Bai emakumia, bai.

Talo I aiz, i; bateko ezpata ez, baña bateko burruntziya.

Koxme Itzegin zazu mingañarekin, ta ez atzaparrakin.

Talo Nik guziyakin itzegiten diat; baita alpraketen lokarriyakin ere.

Koxme (Mañaxi’rengana juanaz) Mañaxi: zuri gauza bat esatera etorri naiz.

Mañaxi Nai dezun guziya esan zenezake.

Koxme Neri begiratuta burruntzi bat ikusten zenidalako kezka zenuen. Ez didazu orain geyago ikusiko. Ez det burruntzirik.

Mañaxi Saldu dezula badakigu.

Jo.-Jo Ta ondo saldu dekala ere bai.

Talo Nik guzi-guziya esan ziuatet.

Jo.-Jo Onek, lau milla duruan esan ziuk.

Mañaxi Lau milla duruan esan digu.

Talo Bai, ba... Larogei milla duruan.

Mañaxi.
Jo.-Jo. -¿E?
Koxme.

Talo Ez, ez; lau milla duruan.

Koxme Egiya; lau milla duruan saldu det.

Jo.-Jo Ostikada ederra dek.

Mañaxi Berri orrek asko poztu gaitu. Au txoratuta gelditu da. (Joxe Joakin’gatik. Oni poztutzeko keñu egiten dio)

Jo.-Jo Bai; esateko era batian...

Mañaxi Esateko era guziyetan... Eta Xefeina... ¡A! Xefeina, bere onetatik ateria dago... Ta etxeko guztiyak, etxeko guztiyak pozez bete gera... ta..: badakizu... lengo itzian bazaude...

Koxme Azkeneko itzian irauten det.

Mañaxi Orduan ez dago geyago zer esanik (Eskuiko lenengo atian deituaz) ¡Xefeina!

Koxme ¿E?

Mañaxi (Koxme’ri) Orain etorriko da, ta biyen ezkontza beriala antolatuko degu.

Koxme Ori ez da ordia gure azkeneko itza.

Mañaxi ¿Zer?

Jo.-Jo ¿Nola?

Talo Ara, ara...

Koxme Gure azkeneko itza izan da: bakoitza bere mallan. Eta bat jexten danean: bere asmoetan ere jetxi egin bear du...

Mañaxi ¿Zer esan nai dezu?

Jo.-Jo ¡Milla deabru!

Koxme Eta igotzen danean, igo.

Mañaxi Baña ¿zer naspil dira abek?

Jo.-Jo ¿Zer dituk katramil oyek?

Koxme Ni orain igo egin naiz, eta zuen alaba bian gelditu da. Beaz beragoko senargai bat billatu biar du.

Mañaxi Lotsagabia ez besterena.

Jo.-Jo Arrayoz jositako petrala, ¿zer gerala uste dek?

Koxme Nik goragoko andregaya billatu biar det. Eta begiz jua daukat. Sendagillearen alaba eskatzera nua.

Talo Ederra dek!

Mañaxi ¿Enplasto onekin ateratzen al zera orain?

Koxme Enplasto au zeorrek egin dezuna da.

Jo.-Jo Baña, arrayoz jositako ume zirzilla, ¿len esantako guziya, lengo eskeñiak, lengo agintzak alperrikakoak dirala uste al dek?

Koxme Alper-alperrikakoak. Mallaz aldatu gera; beaz itzaz eta eskeñiaz ere aldatu egin bear degu.

Talo ¡Ederra dek!

Mañaxi Kaiku, maltzurra. Zu aldatuko zinduket nik oraintxe.

Jo.-Jo ¡Milla deabru! ¿Baña ik ezkontza zer dala uste dek?

Koxme Emazteak esango dizu:"Anima salbo, txerri-tratu jator-jatorra”.

Jo.-Jo ¡Purrukatuko at!

Mañaxi ¡Petral gaiztua!

Koxme Ori esatera etorri naiz, ta orren besterekin banua. (Koxme atzetik juaten da. Joxe Joakin ta Mañaxi oso asarretzen dira. Talo, itotzeko zoriyan algaraka, atzeko atian gelditzen da)

Jo.-Jo Atzaparretan apurtuko nuke oraintxe.

Mañaxi Azkazalak sartuko nizkioke.

Talo (Atzean algaraka) Orrek bai sartu dizutela... ¡burruntziya!

Jo.-Jo (Alki batekin jotzera egiñaz) ¡Txirtxillatuko at!

Mañaxi ¡Talo, ez besteren talo! ¡Astua!

Talo ¡Kaska!





EZKUTAZAPIA JEXTEN DA









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org