Ganbara eta Migel Martiñ


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  San Tomas-eko Feriya »  Ganbara eta Migel Martiñ

Toribio Alzaga



LAUGARREN IRUDIA



Ganbara eta Migel Martiñ



Ganbara Beraz ezkondu egiten zerala, e?

Migel Martiñ Ala diote.

Ganbara Ederki, ederki. Pentsatzen det nolakua izango dan zure andregaya.

Migel Martiñ Aragi ta ezurrezkoa.

Ganbara Bai baña, neska motz masaill zuri gorri, sagar pan-pandoja bezelakuakiñ, eta bere ille luze gerriañokuakiñ…

Migel Martiñ Bestek bezelakoa.

Ganbara Bai zera; emenguak ibiltzen dira tximak muturrez aurrera dituztela, zaku bat igeltsu arpegiyan, eta gorputza onla ibilliyaz: Me parece.

Migel Martiñ Ez dakite beaz euskaraz?

Ganbara Euskeraz ez, baskuentzez.

Migel Martiñ Orra beaz.

Ganbara Eta zure andregayak izango du izen bat oso moñoñua; ara: Mikela Antoni ero, Joxepa Inaxi ero, Manuela Jaxinta ero…

Migel Martiñ Zer uste dezu zuk, emengo izenak berak ez direla goierrian?

Ganbara Emengo izenak? Ederki eman ere. Emen deitzen dira: Anxelmita, Rupertita, Mikelita.

Migel Martiñ Je! je! Donostiko kontuk!

Ganbara Zer uste zenduben bada, goyarriarrak bezelako bastuak dirala emengo neskatxa gaztiak? Me parece! ¿Eta orain feriya egitera, e?

Migel Martiñ Ala zion beste orrek. Zu ere ¿arren erritarra izango zera?

Ganbara Bai zera, San Bizenteko koxketan jayua naiz eta.

Migel Martiñ Koxketan? Txorik bezela?

Ganbara Orregatik gera bada donostiarrak orlako txoriyak.

Migel Martiñ Txorik ez! Txori-buruak!

Ganbara ¿Eta feriya, txorixua ta ogiya egiteko asmua al dezu? Etzazula orlakorik egin gizona, bestela azkeneko zezen iltzeko zaldi zar guztiyak jan aziko dizkitzute, perra ta guzti.

Migel Martiñ Ja! ja!

Ganbara Bein batian ¿badakizu zuk, zer billatu nuben txorixo baten barrenen? ¡Pikadorien txapela!

Migel Martiñ Eta txorixoa, txapel ta guzti erreal batean? Ez da gaixti.

Ganbara Bai, fiya zaitia, eta zaldi pusken batian gertatzen bazaizu zezenen baten adarra, bein tripan arkitzian arrek emango dizkizu lanak. Ia nola egingo diyozun kiebrua. Txinista nazu, obedezu segurutik jokatu; nik esango dizut nun egin amaiketako ona. Atoz nerekiñ. Bestela aber zer sentimentuba izango luken zure andregai Joxpa-Akiña edo, Manuela Iñaxi edo, Mikela-Antoni edo… (Ontan pasatzen da jende pilla bat eta nastutzen dituzte. Jendeak eramaten du aurrean Migel Martiñ eta gelditzen da bakarrik Ganbara)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org