Ganbara eta Txintxarri


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  San Tomas-eko Feriya »  Ganbara eta Txintxarri

Toribio Alzaga



BOSTGARREN IRUDIA



Ganbara eta Txintxarri



Txintxarri azaltzen da; joaten da bere maiera eta andik Ganbararen aldamenera jende pillak alde egiten duenian.



(Txintxarri, erreparatu gabe, Migel Martiñ dalakuan.)

Ganbara …edo Juana Bixenta edo, Mainaxi edo…

Txintxarri Zer diozu, gizona?

Ganbara Oi, zu al zera? Nun da baserritar ura? (Juaten da alde batera eta bestera eta ez du ikusten.) Ez da ageri. Ederra da! Ustez amaiketakua arren kontu egiteko asmua nuben ta, begira zayozu kirten orri. ¿Orain zeñek pagatuko dit neri? Ez dago bada erremeyorik, zuk pagatu biarko nazu. Eziñ onla geldituko naiz ni. Ez ta…

Txintxarri Gosea aztutzeko badet nik erremedioa. Eldu zayozu zintzarri abetako bati eta eragiñ gogotik.

Ganbara Ia saltzen ote dezun, e?

Txintxarri Ez al zaizu gustatzen?

Ganbara Bai, ori ondo prejitu ezkero, ogi arranbarrillatubakin, tipula ta porruperrejill piska batekin, saltxa thantho bat eta piper puntha batekin ¡a zer mokaruba!… zikiñen gurdira botatzeko.

Txintxarri Bañan… nola utzi dezu alde egiten gizon ura? Trasteen erdik arri saltzeko asmoe neuken eta…

Ganbara Bai nik ere, amaiketakua egiteko asmua nuben bañan, zu ere arren antzeko kirtena zera ta orra nola utzi nazuten. Bañan ni alkate banintz…

Txintxarri Zer egingo zenduke?

Ganbara Zer? zer? Amaiketakua egiñ bapo, zu bezelako zekenari faoreik eskatu gabe. Ematen nazu errabi bat nun, botako nuke nere buruba… zuzen, zuzen tabernara. Txibotik ez ordia!











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org