Lenguak, Batixta, Salcedo eta jende pilla


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  San Tomas-eko Feriya »  Lenguak, Batixta, Salcedo eta jende pilla

Toribio Alzaga



ZAZPIGARREN IRUDIA



Lenguak, Batixta, Salcedo eta jende pilla



Azaltzen da Salcedo, eta dator ondoren jende pilla bat. Gelditzen da Salcedo erdiyan txapela erantzirik eta jendia jira guztiyan.



Ganbara Oi! Salcedo egiyetakua! Ez gero emen Astigarran bezela, bandua euskeraz eta Aviso al público esan. Dana euskeraz.

Denak Dana! Dana!

Salcedo"Jakiñen gañian jartzen da, erri ontako jendia…”

Ganbara Orla! Orla!

Salcedo"...galdu dala gaur goizian zaldi bat...”

Ganbara ¿Zaldiya? Badakit nun izango dan (Saltzalliari) Ekatzu aguro txorixo bat.

Salcedo"...zaldi bat urrezkua…”

Ganbara ¿Urrezkua? (Saltzalliari) Orduban ez, ez! Eskerrik asko. Ezagutuba dago borondatia.

Salcedo"...begi arri finezkuakiñ, eta dubela atzetik…”

Ganbara ¿Gurdiya?

Salcedo Ez mutill,"Orratz bat, korbata lazuan ipintzeko…”

Ganbara A!

Salcedo"Erregutzen zayo billatzen duenari azaldu deiela Erriko etxian. An esango zayo nora eraman biar duben; eta jabiak emango dizka eun pezta…”

Ganbara Eun! San Tomas baño eun aundiyagua da ori!

Salcedo"Donostian abenduaren ogei ta batian mil ochocientos noventa y dos garrenian”

Ganbara E! e! Eztu baliyo!

Dondolo Ala ezpanu artzen!

Ganbara Buelta! buelta! Euskeraz dana!

Salcedo (Eziñ esan balu bezela)"Mila eta zortzireun eta larogei ta amabi garrenian”

Ganbara Ederki, Salcedo! Ederki!

Denak Orla! Orla!

(Alde egiten du Salcedo’k eta ondoren jende guztiyak. Gelditzen dira Ganbara, Txintxarri eta Batixta) (1)

(1) Salcedo au egietako gizona zan. Urte askoan bandoa berak egin zuan Donostiko kale-kantoyetan. Naparroako Azagra-n jayoa zan 1828 urtean.
1854 urtean Donostiko"sereno” zan. 1858 urtean bandoa egiten asi zan, denbora berean aguazilla zalarik. 1865 urtean aguazilgoa utzi ta Erriko-etxeko atezai jarri zan, bandoa egiteari utzi gabe.
Asieran urtean 10 bando baziran ere, gero urtean 60 ziran, erriko murallak bota ta gero, Donostiko parte berrian ere egin bear zualarik oso bide luzean.
Bandoa irakurri ez-ezik,"deklamatu” egiten omen zuan, Zalburdiak ere geldi-arazten omen zituan, jendeak ondo entzun zezan. (Jose Mª Donosty:"Salcedo, el pregonero”, La Voz de España, 26-XI-1961.)












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org