Ganbara, Txintxarri eta Batixta


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  San Tomas-eko Feriya »  Ganbara, Txintxarri eta Batixta

Toribio Alzaga



ZORTZIGARREN IRUDIA



Ganbara, Txintxarri eta Batixta



Ganbara ¡Eun pezta! Zeñek billatu lezaken!

Txintxarri A zer amaiketakoa e?

Ganbara Ori da ori, persona biar den bezelakua izatia. Coruña’ko marama ayek emango lituzkete! (Alde guztietara begira). Orlako jendientzat lana gustora egiten da. ¿Bañan nun ote da zalditxo ura?

Txintxarri Zaude, deituko diogu (Zintzarriyakin soñua egiñaz)

Ganbara Gizona, zaude ixilik; zezena dala usteko du ta igesi juango da. Emen ote dago? (Mai burni-txurizko gauzak dauden lekua biribillatuaz eta dana saltsatuaz.)

Batixta Emen ez dago urrezko gauzarik. Denak zillarrezkoak dira.

Ganbara Zillarrak, bai; nausiyen isillik morroyak egiñak.

Batixta Begira zaiozu, ez al diruite ala?

Ganbara Bay; oyek diruite:



Arranbarrillak
burruntzaliyak
krespi ta padera
¡Ai nere zalditxua
nora juan ote da!



Batixta Gizona, zaude geldirik, gauza denak naspillatu dituzu ta.

Ganbara Izan ere, nere esku zakarretan ibiltzia orlako gauza primoriak! Gero ere neskazar mutur zikiñen baten atzaparretara juan biarko dute ta oni begira.

Batixta Ez al dezu uste, biar dala abillidadia orlako gauzak egiteko? Ez gero pentsa estranjeriyan ere egiten dala obeagokorik.

Ganbara Abillidadia? Pello-españek eta, bai denbora batian barku zarretako kobre puskakiñ arditak egiten zituztenian! ¡Ura, ura abillidadia! Iru ixkiñakuak eta, laukiak eta, koxkadunak eta, mutur okerrak eta… gero arriyan arraskatu ta laurau’re.

Txintxarri Ofizio orri eldu bear zenion zuk.

Ganbara Bai, baña aber eun pezta osatzeko zenbat ardit biar dian.

Batixta Len aña balio du bada orain ere arditak.

Ganbara Ederki eman ere. Aber gu txikiyak giñala Krixtoenera juaten giñanian:"Aldi paten zigaluak eldiyak abanillo loiyak, beste eldiyak mixtuak eta poxporo’at faorez.”

Txintxarri Gauza franko ardit batian.

Ganbara Bai, eta oraiñ orratz bat bakarrengatik, eun pezta! ¿Zaldi gixaxua nun ote dabill? Balekike ni billa nabillela, etorriko litzake bada.

Batixta Zure zai egongo da nonbait.

Ganbara Bai? Banua bada billa. (Eltzen dio aspo bati eta ekentzen dio Batixtak, gero besteari eta ekentzen dio berriz, eta azkeniz laugarren aspuakiñ dijua korrika lurra-ri aspo emanaz) Nun zerá? Nun zerá?

Batixta (Atzetik korrika, kentzen dio aspua) Txoratu al zera gizona?

Txintxarri Donostiarrari galdetzen diozu ori?

Ganbara Oi? aizia’re orren estimatuba al daukazu? Gobernuak ez diyo oraindik kontribuziyorik bota ta, zer dala uste ote du onek aizia! Ezagun du bai orrek ere salbo ta Goyerri aldekua dala.

Batixta Zaldia biar badezu, zuaz zaldi tokira.

Ganbara Bai ta zu zure arranbarrillakiñ sukalde txokora.

Txintxarri Pozik joango litzake bera.

Ganbara Eta zu, zure trastiakiñ, ukullura.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org