Txintxarri, Batixta, Ganbara eta Migel Martiñ


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  San Tomas-eko Feriya »  Txintxarri, Batixta, Ganbara eta Migel Martiñ

Toribio Alzaga



AMABIGARREN IRUDIA



Txintxarri, Batixta, Ganbara eta Migel Martiñ





(Migel Martiñ azaltzen da, bi besuak patrikeran sartuta, eltzen dio Ganbara’k beso batetik eta berekiñ nai du eraman tabernara)



Ganbara Kaxo, aixkiria, zure billa nebillen alde guztitik.

Txintxarri (Eltzen dio beste eskutik eta nai du eraman bere sal-lekura) Non zabiltza, gizona?

(Batek tiratzen dio alde batera eta bestiak bestera, eta Migel-Martiñ eziñ itzul egiñaz.)

Ganbara Amaiketakua egiteko zure zai negon!

Txintxarri Atoz feriya erostera!

Ganbara Guazen, lagun zarra, guazen!

Migel Martiñ Utzi nazute pakean!

Txintxarri Nik esango dizut zer bear dezun!

Ganbara Atoz nerekin, erri!

Migel Martiñ Baña…

Txintxarri Txinista nazu, gizona!

(Migel Martiñ batera eta bestera tiraka dabiltela ateratzen du esku bat patriketatik eta erortzen zaio urrezko orratza. Ikusten du Ganbarak eta botatzen du gañera txapela)

Ganbara Ama Birjiña kolkua zabal ni bakarrik parte!

Migel Martiñ (Txintxarri-ri) Utzi nazu pakean.

Txintxarri Bañan gizona, txinixta nazu.

Ganbara (Orratza eskubetan artuta) Ber-bera! Nola billatuko nuben bada, galope biziyan dijua ta! (Saltoka eta dantzan) Aufa! Zuaz orrekiñ nai badezu! (Migel Martiñ-i) Ez det nik oraiñ iñoren biarrik! (Erakutsiyaz orratza) ¡Billatu det biar nubena!

Migel Martiñ Ekatzu ori, nerea da ta.

Ganbara Oi! Orrena omen da.

Migel Martiñ Kale kantoi batean billatu det, eta andre gayeri feria egiteko dauket.

Ganbara Je! je! Billatu dubelako onena omen da: etxearuntzian billatuko dituzu mendiya franko, zuriak dirala ta sartu itzazu patrikeran eta eraman zaizkazu andre gayari! Zuk billatu badezu, nik ere billatu egin det!

Migel Martiñ Bañan zuk badakizu neri erori zaitala, eta nik ez zeñek galdu duan.

Txintxarri Nik esango dizut nora eraman. Emango dizkizute eun pezta, eta gero etorriko zera feriya egitera, e?

Ganbara Ez kasoik egiñ orri; ori marrajua da ta. Biyak konponduko gera! Ala laun zarra! Zure aita eta nere ama gurasoak ziran eta zu ta ni lengusubak!

Migel Martiñ Bai, baña ekatzu ori.

Txintxarri Emaiozu aguro edo deituko diot aguazill bati.

Ganbara Emango diyot, ez pentsa zu bezelako zangurruba naizela. (Migel Martiñ-i). Orrek ez daki emengo berri. Nik billatuko det nun dan jabia eta gero konponduko gera… eun peztak ematen banazkizu.

Txintxarri Ikusten dezu? (Migel Martiñ-i)

Ganbara (Ikusi bai, ez dakazki ikusirik). Ematen banazkizu… partitzeko.

Migel Martiñ Nai dezun bezela, bañan baezpada ere ekatzu neri.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org