Ganbara, Migel Martiñ, Txintxarri, Batixta eta Dondolo


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  San Tomas-eko Feriya »  Ganbara, Migel Martiñ, Txintxarri, Batixta eta Dondolo

Toribio Alzaga



AZKENEKO IRUDIA



Ganbara, Migel Martiñ, Txintxarri,
Batixta eta Dondolo





Dondolo Kaxo Ganbara, sugur-peko logalia juan al zaik?

Ganbara (Migel Martiñ-i, Dondolori kasoik egiñ gabe) Bai, gizona, bai; emango dizut, ez iruki bildurrik!

Dondolo (Ganbara-ri) Ez dek kasoik egiten, e?

Ganbara ¡Ez nak ni kasogillia eta ez potogillia’re, eta i bezelako arlotiari ez ziuat nik begiratzen ere.

Txintxarri Aberastu dan ontan…

Dondolo Zer da bada? Zelaore sartu al aiz, eta orain bastoya artu ta pasiatzera?

Batixta Ez, urrezko orratza topatu du.

Dondolo Oi! bai al dakik nungua dan?

Ganbara Ez ta nai’re jakiñ. Ik ere partia nai al dek?

Migel Martiñ Au gizon ondraua (Dondolorengatik)

Dondolo Au ere Coruña’ko obia izango litzake aberatsa balitz.

Ganbara Inbiriya?… Arraska la tximiniya!

Dondolo Ez mutill, ez gaituk orratzak jan ta bizi.

Migel Martiñ (Ganbara’ri) Ekatzu orratza eta goazen (Dondolo’ri) ¿Nongoa dala diozu?

Dondolo Oraiñ egondu naiz Salcedo’ekiñ, eta esan dit dala: Apaiz-kalian, amalau-garreneko lumeruan lenbiziko bizitzan, Coruña’ko famili batena. (Dondolo izketan ari dan bitartian Ganbara’k egiten diyo keñu ez esateko, parte egingo dutela. Bukatzen dubenian gelditzen da arriturik)

Ganbara ¿E? (Ederra da.)

Txintxarri Orain zer diozu Coruña’ko famili orrengatikan? Orla itz egiten dezute zuek, zer esaten dezuten ez dakizutela!

(Ganbara’k botatzen du orratza lurrera.)

Migel Martiñ Gizona , nola bota dezu? (Jasuaz)

Ganbara Ez det batere nai (Juaten banaiz, ixpilluben ordez geldituko dizkiate eun peztak eta.)

Migel Martiñ Zaude nai ez badezu.

Ganbara Baña eman gero neri nere partia!

Migel Martiñ Ez bazatoz, batere ez!

Txintxarri Ederki egiña!

Ganbara Oraiñ bai poto egiñ detala.

Migel Martiñ (Dondolo-ri) Zu, atoz nerekiñ, erakutsi nazu non dan, eta bear dana emango dizut.

Dondolo Nai dezun bezela.

Ganbara Amaiketakorik gabe gelditu biar ote det azkenian? Dondolo, lagun al aiz?

Dondolo Ez ik merezi.

Ganbara Busti zagun orduban!

Dondolo Iri egiñ biar litzaikek ik bestiari egiten diyotekana. Bañan ez nak i bezelakua ta konbidatze’at amaiketakora.

Ganbara Bapo erri! Ori dek, ori, lagun zarra izatia. Juango gaituk Goñi-enea e?

Dondolo Ez, nik egingo diyat feriya: txorixua ta ogiya.

Ganbara Ez, nayago diat nik …

Dondolo Eta nai ez badek batere ez.

Ganbara Orduban, ematen.

Dondolo (Saltzalliari) Txorixo bat onentzat (Pagatzen du).

Ganbara Kosta ala kosta ¡Au gizonen paradoria!

Txintxarri (Migel Martiñ-i) Etorri gero feriya erostera.

Migel Martiñ Erosiya det bear detan guziya.

Txintxarri Bejon daizula ! Saltzalliak izango gera Donostitik feri geiena eramango degunak.

Batixta Ekarritako geienak.

Dondolo Bai, beti ori esan, bañan datorren urtian ere etorri ostera.

Ganbara (Txorixua artu ta janaz)

Esanak esan ez dago bada aiñ txarra.
Ez, ez! Jan liteke bai.
Ondo goxua dago!
¡Amaika badago pozik kosk elduko liyokena!
¡Me parece!
¡Ez du gero nai duben guziyak txorixua arrapatzen!

Falta bat bakarra du
Amaiketako onek,
Falta egiten diyo
Bixigarri batek.

Bañan izan ezkero
Txaluak ugari
Ez da obiagorik
Oraindik ikusi.

Usariyo zarra da
Ez oraiñ jarriya
Len bezela nai degu
Ez gauza berriya.


SAN TOMAS-EKO FERIYA
TXORIXUA TA OGIYA.


BUKAERA













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org