Pilartxo ta Iñaxi


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Bernaiño'ren larriyak »  Pilartxo ta Iñaxi

Toribio Alzaga



III



Pilartxo ta Iñaxi



Pilartxo (Eskuiko atetik sartuaz) Oraindik ez dira etorri ¿Ageri ote dira begira-tokitik? (Joaten da begira-tokira) Ez; baña eguneroko enplastua, or dago. Labezomorrua baño itxusiyagua da gero. Ta gañera, ardipat ez du izan biar. Alkandorari begiratu besterik ez dago. Ez ditu ez, egunian bi aldatzen. ¿Orrentzako nagola uste ote du? (Begira-tokitik biurtubaz) Nere senargaya...

Iñaxi (Aingeru beltza eskubetan dubela, atzetik sartuaz) Ara beorren senargaya.

Pilartxo ¿E?

Iñaxi Urrezkua izatia; gañerakuan, beorren amak diyonez, orlako zerbait izan biar du (Aingerua bere tokian lajiaz)

Pilartxo ¿Zer dakizu zuk, nolakua dan nere senargaya?

Iñaxi Ez ta beorrek ere.

Pilartxo Nik dakitana da...

Iñaxi Bai, aberatsa dala.

Pilartxo Noski.

Iñaxi Eta diru asko dubela.

Pilartxo Ditun bezela.

Iñaxi Eta lur naikoen jabe dala.

Pilartxo Ala da ta.

Iñaxi Eta beste ezertxorik ez daki.

Pilartxo Begira; neri, nere senargayak ekarriko dit automobilla.

Iñaxi Neriak berriz neri, pastel kremazkua.

Pilartxo Baña...

Iñaxi ¿Nolakua dan ez dakiyen mutilla senargaitzat artu? Nik beintzat, ezagutu gabeko batekin automobillan baño, nayago det gustuko batekin oñez (Zintzarriya)

Pilartxo Emen dira.

Iñaxi Bai, ayek izan biar dute.

Pilartxo Nere gelara nua: an egongo naiz deitu arte. (¿Nolakua ote da nere senargaya?) (Juaten da eskuiko atetik)

Iñaxi Gaxua; orrek senargaya, marama dala usteko du. Diru askokua izan ezkero, ederra.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org