Pilartxo, Andre Kaxilda eta Iñaxi


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Bernaiño'ren larriyak »  Pilartxo, Andre Kaxilda eta Iñaxi

Toribio Alzaga



VI



Pilartxo, Andre Kaxilda eta Iñaxi



Pilartxo (Eskuiko atetik ateriaz) Juan dira, ta ez dirate deitu. Bazekiten bada nere gelan nengola. Auxen da ixtilluba; senar-gaya izan eta nolakua dan ezin jakin.

Andre Kaxilda (Atzeko atetik sartzen da andre Kaxilda).

Pilartxo Ama, ¿zergatik ez dirate deitu?

Andre Kaxilda Emen egon baziñan, Petrikillo’rengana juan biarko zendubelako. Ezur guziyak minberatuak laga nazki.

Pilartxo Baña, ¿zeñek?

Andre Kaxilda Filemon’ek. Elefanti orrek. Semia ez alda orlakua izango.

Pilartxo ¿Nere senargaya? Izango ez dan bezela.

Andre Kaxilda ¿Zuk zer dakizu? Begira: orain etorriko da zure senar-gaya bere morroyarekin. ¿Entzun dezu? Ni orain, pixka batian, ezin egongo naiz emen, eta zuben gain lagatzen det. Aitakikua egin det nik, nere ezurrak dakite nola, ta zubek egin zazute gaztiena. Gero etorriko naiz.

Pilartxo Ongi da.

Andre Kaxilda Deitu zayozu bada Iñaxi’ri.

Pilartxo (Atetik) Iñaxi!

Iñaxi (Barrutik) ¡Andria!

Andre Kaxilda Ori gizon kankallua. Orlakorik izaten zanik ere ez nuben uste.

Iñaxi (Atzeko atian azalduaz) ¿Zer nai zuten?

Andre Kaxilda Ai zazu: orain etorriko da Pilartxo’ren senargaya bere morroyarekin. Sukaldera dijuala morroya, ta bestia datorrela onera. Emen egongo da Pilartxo’rekin ni etorri bitartian. Badakizute bada. (Juaten da atzetik).

Iñaxi Bai andria. Ongi da. (Ixil-aldia).

Pilartxo Bazenekizu zer poxa dakatan senargaya ikusteko.

Iñaxi Nik aña ikusi ordurako aspertuko da.

Pilartxo ¿Zenbat ikusi dituzu bada?

Iñaxi Ezin konta ala.

Pilartxo ¡Emakumia!

Iñaxi ¡Oi! ¿Zer uste du bada? Neskamiak, besterik ez degu izango, baña, senargayak: ixkin bakoitzian bat.

Pilartxo Aspertzeko’re bada.

Iñaxi ¡Bai zera! ¿Badaki zer dan gauza trixtia? Senargaya izaten oitu, ta batek utzi ta bestia billatu bitartian. ¡Zer trixtia dan! Eskerrak denbora gutxikua izaten dala.

Pilartxo (Zintzarriya entzunaz). ¡Emen dira! ¡Emen dira!

Iñaxi Banijua. (Juaten da atzetik).











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org