Pilartxo eta Bernaiño


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Bernaiño'ren larriyak »  Pilartxo eta Bernaiño

Toribio Alzaga



VII



Pilartxo eta Bernaiño.



Pilartxo (Exeriyaz). Orain dator. Dar, dar, nago.

Bernaiño (Agertuko da atzeko atian eta far irri goxoz, bertatik agur egiten du. Pilartxo’k farrez erantzuten diyo. Denbora pixka baten buruban, itzegiten du Bernaiño’k). ¡Ondo, e!

Pilartxo Txit ederki, ¿ta zu?

Bernaiño ¡Bo! (Aurreratubaz). Polita neskatille, polita.

Pilartxo ¿Ala arkitzen al nazu? zera... ¿Nola dezu izena?

Bernaiño ¡Bernaiño!

Pilartxo ¿Bernaiño? ¡Zer izen moñoñua!

Bernaiño ¿Eta zuk?

Pilartxo ¿Nik? Pilartxo.

Bernaiño ¡Eundokua! Geure ingurun, Patro, Jobita, Arrupiña, ta orlakok die.

Pilartxo ¿Gustatzen al zaizkitzu ango neskatxak?

Bernaiño Ez zeu ainbat. Polita neskatille, polita (Sugurrian biatzarekin ukuituaz).

Pilartxo Tira, Bernaiño, exeri zaitia.

Bernaiño (Bernaiño bere onduan exertzen da) Zeure aldamenen.

Pilartxo ¿Ezkontzen geranian, zer ekarriko didazu?

Bernaiño Bildotx bat: ¡Eundokua!

Pilartxo Ez... begira Bernaiño, nik nai det automobilla.

Bernaiño Zeuk nai dezun guziya.

Pilartxo ¿Maiteko nazu?

Bernaiño ¿Matte? Bai ene polita. ¿Eta zeuk?

Pilartxo Pixka bat.

Bernaiño Ez neuk ainbat...

Pilartxo ¡Bernaiño!

Bernaiño ¡Pilartxo!











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org