 |
|
 |
 |
|
Toribio Alzaga
X
Filemon (Atzetik, Bernaiño belarritik tiraka dakarrela) Ator onera, petral maltzurre.
Bernaiño ¡Ai! ¡ai! ¡ai!
Andre Kaxilda (¿Zertara dakar onera morroya?).
Filemon ¿Zer esan diok atso oni?
Bernaiño Bernaiño naizela, Bernaiño.
Filemon ¡Mozkorre, ni mozkorre!
Andre Kaxilda Mozkorra, bai, ta jokalariya. Ala esan didate.
Filemon Gezurra diozu.
Pilartxo (Ezkerretik sartzen dira Pilartxo, Iñaxi ta Premiñ) Bazkal onduan billatuko degu.
Andre Kaxilda ¿Gezurra? Ara emen bera; orretxek esan dit (Premiñ’engatik).
Filemon Ta len onek (Bernaiño’gatik).
Andre Kaxilda Nik ez det ori aitatu’re.
Filemon (Premiñ’i) ¿Ik esan al dek, ni moskorre naizela?
Premiñ Gezurre da ori, gezurre da ori; galante gero.
Bernaiño Atso sorgiñ ori, gezurti utsa dok.
Pilartxo Nere amagatik ez gero orlakorik esan, lotsagabia.
Filemon Ez dizut ematen ostiko bat, zapatak ez zikintziatik. ¿Ni mozkorre? ¿ni mozkorre?
Andre Kaxilda Likixkeri alena, ¿iñoren etxian jartzeko ixkanbilla au alda?
Premiñ Gezurre, gezurre da,
Fernando (Atzetik sartuaz) ¡Zer dira zalaparta abek! (1).
Fernando (X) (2) Deabruak naramatela, ni naiz etxe ontako nagusiya; ixiltzeko agintzen detanian ixildu egin bear da; zeladore bati deitu ta laster bigalduko zaituztet guziyak kartzelara... kartzelara... kartzelara...
Iñaxi (X) (Ez.) (3) Ikusten ditu lotsagabe abek.
(Es.) (4) Zuk jarri dezu saltz’au, likixkeriya.
(Ez.) Eta berenak geyago, begira abei.
(Es.) Ijitoko-ume alena, likixkeriya,
(Ez.) Iñoren etxian jarri dutena.
(Es.) Zuaz emendik, asto tartera. Asto tartera, asto tartera, asto tartera.
Bernaiño (X) (Es.) Atso sorgiñ, ortz’ustel, gezurtie.
(Ez.) Ta zu, berritsu, mari-mutille.
(Es.) Geukin arrotu nai dozu, ez orde.
(Ez.) Neska zirtzille, ematen baizut.
(Es.) Neu naiz bai, neure aiten semee.
(Ez.) Ta zu, berritsu, berritsu, berritsu.
Andre Kaxilda (X) (Ez.) Arkakuxu oni begira gero.
(Es.) Ta zu, akulumendiya, alena.
(Ez.) Zure ama izango zan sorgiña, ez ni.
(Es.) Ez nazu izutuko zure arrunkakin.
(Ez.) Arrotu ta aidian bigalduko zaitut.
(Es.) Ni señora izan ordia, señora, señora.
Filemon (X) Ez.) ¿Mozkorre ni? ¡Zeu izango zera, zeu!
(Es.) Ama ta alaba, gezurtik bik, bai.
(Ez.) Eta zeu sorgiñ, atso motze ¡neu mozkorre!
(Es.) Neuri esan ori, begira gero sistriña.
(Ek.) ¿Izutu? ¡Erre ta kixkali zeu bezelakok!
(Es.) Zeuk esateko mozkorre naizela, mozkorre.
Pilartxo (X) (Ez.) Nere amagatik ori esan mandu orrek.
(Es.) ¿Ortara etorri al zerate etxia nastutzera?
(Ez.) Gezurtiyak zubek zerate, zubek, zubek.
(Es.) ¿Zergatik ixkanbill au jarri bada?
(Ez.) Euli-mandua alena, bijua emendik.
(Es.) Zubek zerate ijituak, ijituak, ijituak.
Premiñ (X) Orlako gezurrek esan, neuk attatu’re ez ta. Gezurtik bazirela mundun banekin, bañan orlakok ez nun uste. Geu ez gera ortara etorri, zeuk jarri dozue ixkanbilla. Jendek izatie orlakok, orlakok, orlakok. (Filemon, bere seme ta morroiarekin ixkanbilla biziyan atzeko atetik juaten dira. Gañerakuak iruditegian aurreratzen dira).
Andre Kaxilda Lagun ederra zeneukazun.
Pilartxo ¿Iñoren etxian jartzeko ixkanbilla al da au?
Fernando Astu ori ez dakit nola txirtxillatu ez detan.
Filemon (Filemon, bere seme ta morroiarekin sartzen da bat batetan eta ixkanbil berria sortzen dute. Guztiak batian itzegiten dute.) ¿Mozkorre ni? ¡Zeu izango zera! Atso motze, zeuk esateko neri mozkorre naizela, mozkorre, mozkorre.
Premiñ Orlako gezurrek esan. Zeuk jarri dozue ixkanbill au. Jendek izatie orlakok, orlakok, orlakok.
Bernaiño Atso sorgin, ortz-ustel, gezurtie. Neu naiz bai, neure aiten semee. Ta zu, berritsu, berritsu, berritsu.
Fernando Deabruak naramatela; aide emendik, aguro gero; bestela kartzelara, kartzelara, kartzelara.
Andre Kaxilda Akulumendi alena, zuaz emendik, bestela juango zera kartzelara, kartzelara, kartzelara.
Pilartxo Euli-mando, ijito alenak; zuazte emendik, bestela kartzelara, kartzelara, kartzelara.
Iñaxi Lotsagabiak ez bestenak; alde emendik asto tartera bestela kartzelara, kartzelara, kartzelara
(Atzeko atian guziyak karraxika ari diran bitartian jetxi bezate zapia).
BUKAERA
Oharrak:
(1) Ezkerretik eskuira: Fernando, Iñaxi, Bernaiño, Andre Kaxilda, Filemon, Pilartxo, Premiñ.
(2) (X) daukatenak, guziok batian itzegin bear dute.
(3) Ezkerrera begira.
(4)Eskuira begira.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |