1. 4. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Neskazar »  1. 4. Irudia

Neskazar

LAUGARREN IRUDIA



Xaturdiña ta Felipatxo



Feli.- Gizarajua!

Xatur.- Au biziera! Senargaia izateko pozez, eta senargaia galtzeko; bildurrez

Feli.- Ez dezu orrelako kezkik izan bear.

Xatur.- Ai! Ezagun da ez dezula nik aña ikusi. Zu lenbiziko senargaiarekin ezkontzen zera...

Feli.- Lenbizikoarekin.

Xatur.- Ni lenbizikoarekin ezkondu izan banitz, onezkero amonatua nitzan.

Feli.- Emakumia!

Xatur.- Lenbiziko jaunartzerako banuben nere lagunkiria, ezkontzeko itza eman zirana.

Feli.- E!

Xatur.- Zorrontza’ko Patxi Mordollo.

Feli.- Gazterik asi ziñan.

Xatur.- Umetandik sortu zan nere buruan neskazar izateko bildurra. Ta gure Jaunari gauza bat bakarra eskatu izan diot, eta eskatzen jarraitzen diot: senar bat! Ez nazala senar bat gabe iltzen utzi!

Feli.- Te gure Jaun errukitsuak senarra izateko aukera eman dizula uste det. Senargaiaz, beintzat, ongi ornitua izana omen zera.

Xatur.- Ez da inguru abetan galtzak jazten dituen gizasemerik, nere senargai izan ez danik.

Feli.- Orduan...

Xatur.- A! Bañan, ainbesteren artian, bat bakarra da oraindik ere nere gogo ta izate guzia betetzen dituena...

Feli.- Kitolix...

Xatur.- Bai zera! Etxezarreko Tomax.

Feli.- A!

Xatur.- Arrek bai egiyaz maite ninduela! Arren niganako gogo biziya! Nere asmo guziyak asmatzen zizkidan. Nere nai guziyak betetzen zituen. Gañera, ain zan maitekorra...

Etortzen zan bakoitzean, xudur muturretik eldu ta “Xa-xa” esaten zidan... Geroztik, sudurrari eltzen diodan bakoitzian, Tomax’tzaz gogoratzen naiz, eta nere burura dator “Xa-xa” maitetasunez betetako susmur pozgarri ura.

Feli.- Xa-xa..., xapi egin bear diezu kardaba oiei.

Xatur.- Tomax gizarajua Amerika’ra juan zan; eta geroztik bata bestien ondoren erriko mutil gazte guztiyak senargai izan ditut.

Batzuek, berak utzi; bestiak, nik biali...

Feli.- Bai, baña azkenian ere biar bezelako senargai bat arkitu dezu. Orra non daukazun Kitolix.

Xatur.- Ez da Tomaz bezelakua.

Feli.- Zuk ala nai izan ezkero, orrek ere xudur muturretik elduko dizu.

Xatur.- Bildumena bezela luzatuko lidake.

Feli.- Esan ere egingo lizuke “Xa-xa”.

Xatur.- Xa-xa? Orrek ez daki esaten “xu-xu-pe” besterik.

Feli.- Nolanai ere, senargai jatorra dezu.

Xatur.- Orrek ere utziko ote nauen beti aidian nago.

Feli.- Zer utzi bear zaitu? Orretarakoxe dago bera.

Xatur.- Alde egiten duen bakoitzian, betiko alde egingo ote didan kezketan nago.

Feli.- Zer alde egin biar du? Osaba amerikano aberatsa etxian dezun bitartian ez bildurrik izan.

Xatur.- Zerbait nasketa sortu ote liteken: ustegabekoren bat azaldu, berri txarren bat sortu...

Feli.- Ez zazula uste. Besterik ez bada, zure osabagatik ez zaitu utziko.

Xatur.- Ez det, ordia, nai nere osabagatik maitatzia, neregatik baizik.

Feli.- Ori gizonetan ezin eskatu liteke.

Xatur.- Orrela maite nindun Tomaxek.

Feli.- Tomaxek...









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org