1. 7. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Neskazar »  1. 7. Irudia

Neskazar

ZAZPIGARREN IRUDIA



Lenguak eta Xaturdiña



(Xaturdiña atzeko atetik sartzen da.)

Xaturdiña.- Osaba, bai al dijua?

Patxiku I.- On Baldumero’k zazpietan meza eman duela nabaitu diñat eta...

Xatur.- Ez, osaba: zazpietan meza eman duena, On Jose, apaiz kanpotar bat, da.

M. Karmen.- Alperrik ari zera, alaba.

Xatur.- Felipatxo’k ez al digu, ba, orrela esan? M. Karmen.- Bai; baña zure osabari ez diozu buruan sartuko, ordia.

Patxiku I.- Iturburu’ko Txomin txotxolo orren seta gaxtua zapaldu biar diñat gaur.

M. Karmen.- Ez dago toki txarrian.

Patxiku I.- Gizona orren setatsua izatia!

M. Karmen.- Ez du zure antz aundirik.

Patxiku I.- On Baldunbero’k zazpietan meza eman du...

Xatur.- Ez, osaba.

M. Karmen.- Utzi zaiozu.

Xatur.- Bañan...

Patxiku I.- Zazpietan, bai. Ez al diñat, ba, nik meza ezkilla entzun!

M. Karmen.- Ez ezer esan, alperrik da ta.

Patxiku I.- Ta orain On Baldunbero’kin egon biar diñat eta banian, banian. Or gelditzen zerate biyak.

(Atzeko ate aldera egiñaz.)

Xatur.- Bijua ondo, osaba.

(Bat-batetan atzeko atian geldituaz.)

Patxiku I.- A! Eta ire senargai Kitolix dalako orri esan akiyon, urrengo batian juan dan igandian bezperetan atera zituen bezelako marruak ez ateratzeko.

Xatur.- Ez, osaba; juan dan igandian Santa Engrazi’n giñan biyak.

M. Karmen.- Nik ere esan diyot, baña alperrik, ordia.

Patxiku I.- Juan dan igandian, bai.

Xatur.- Juan dan igandian Kitolix ez zan bezperetan.

M. Karmen.- Alperrik ari zera; ez dezu ezer aterako.

Patxiku I.- Orrek egin zituben arrantzakin, geroztik gorreriya zerabilkiñat belarriyetan.

(Patxiku Iñixio atzeko aldetik juaten da.)

Xatur.- Baña etzala Kitolix!

M. Karmen.- Orri esan edo atariko aiziari esan berdin dezu. Ez diozu orri burutik aterako.

Xatur.- Ori da setatsua izatea.

M. Karmen.- Ori da zure osaba izatia. Orrelakua izan da, ta orrelakua izan biarko du. Nuan, nuan nere egitekora.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org