2. 7. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Neskazar »  2. 7. Irudia

Neskazar

ZAZPIGARREN IRUDIA



Andre Mikela Karmen, Xaturdiña ta Felipatxo



Felipatxo.- Bikariyo jaunak oso ondo artu nau.

M. Karmen.- Orra, beaz.

Feli.- Ezin obeto.

Xatur.- Beti da orrelako atsegiña.

M. Karmen.- Eta guri digun begirapen eta onginaia?

Xatur.- Ori bai; beñere ez diogu biar bezela eskertuko.

M. Karmen.- Berez dezu orrelakua.

Xatur.- On utsa.

Feli.- Esan dit, alegiya, Patxiku Iñixio ondo ezagutzen duela.

Xatur.- Ezagutuko ez du, bada?

M. Karmen.- Bai aspalditxotik ere.

Feli.- Zeñen setatsua dan badakiela...

M. Karmen.- Erri guzian ere bai.

Xatur.- Nork ez daki, ba, ori?

Feli.- Eta bigar ezkontze ori buruan sartu bazaio, beriarekin atera naiko duela badakiela.

M. Karmen.- Orixe dizu nere anaiak: kaskatsua.

Xatur.- Setatsua.

M. Karmen.- Buru gogorra.

Xatur.- Gañerakoan ez da orrela.

M. Karmen.- Gañerakoan ogi puska bat da.

Xatur.- On utsa.

M. Karmen.- Belarritik eldu ta noranai eraman litekena.

Xatur.- Sagardotegi aldera bada, beintzat, belarritik eldu gabe’re bai.

M. Karmen.- Ori bai: bere txurruta eta lagun artia ez ditu ezerengatik utziko.

Feli.- Bada, esan dit bere aldetik al duen guziya egingo duela.

Xatur.- Gizarajoa.

M. Karmen.- Ikusten zer nai ona.

Xatur.- Ori bai dala ezin ta obia izatia.

M. Karmen.- Onez ori? Beste bat ez bezelakua.

Feli.- Nola ezkondu biar duten biyak errikuak diran, eta ondo ezagutzen dituenak. paperena errez zuzenduko dala esan dit.

M. Karmen.- Ikusten danez, al diran errextasun guziak eman nai dizkigu.

Feli.- Bere aldetik, bai.

Xatur.- Zer geiago egingo du, bada?

M. Karmen.- Bai, bai. Ez da emen Pruentxi gajoari gertatu zitzaionik gertatuko.

Feli.- Zer, ba?

M. Karmen.- Amerikano batekin ezkontzeko, paperak zuzentzen asi zan eta bera iltako zortzigarren egunian eraman zizkioten.

Xatur.- Beste norbaitentzat ondo etorriko al ziran.

M. Karmen.- Pruentxi gajuak, beintzat, alperrik izan zituen.

Feli.- Bada, esan bezela, paperena errex egingo omen da: ta deiena‘re antolatuko dala esan du.

Xatur.- Zuk esan dezuna: orren aldetik, guziya.

M. Karmen.- Bai, bai: alegiñak egiten dituela ezagun da.

Xaturdiña.- Berak nai lukeala ere bai.

M. Karmen.- Bere naia ondo ikusiya dago.

Feli.- Neroni aurrian nagola, Bitori’ra partia jo du.

M. Karmen.- Ikusten zer azkar ibilli dan.

Xatur.- Ez du, beintzat, askok bezela, gerorako utzi.

Feli.- Bañan, ziyon, alegiya, Bitoriyan ez dirala parte orren zai egongo, abotik ortzera erantzupena bialtzeko.

Xatur.- Orren laster ezin.

M. Karmen.- Eta guk orren laster biar.

Feli.- Erantzupenak luzatu lezakela; partia Bitori’tik etortziak gauza atzeratuko duela: ta, bere iritzian, ezkontza, lasterrena ere, etzi izan biarko dala.

M. Karmen.- Eta partien zai egoteko ordez Illuntegiko Ximon baimenaren billa Bitori’ra bialduko bagenu, ez al litzake lasterrago etorriko?

Xatur.- Partia baño azkarrago?

Felipatxo.- Ez, andre Mikela Karmen: ez.

M. Karmen.- Ez dakit, ba. Zuek nai dezutena esango dezute; baña mutil ori, aditzia detanez, ikaragarrizko lasterkalaria omen da. Tximista baño azkarrago ibiltzen dala aditu izan det.

Xaturdiña.- Esanak dira oiek.

Felipatxo.- Partia baño azkarrago ezin iñola ere.

M. Karmen.- Ta orrek uts egiten badigu?

Feli.- Badaki... gutxienaz etzi arte itxogon biar.

M. Karmen.- Nere anaiak ez du, ordia, naiko.

Xaturdiña.- Ori ba; osaba ez da beretik aterako.

Felipatxo.- Ta zer egingo da?

M. Karmen.- Ikusi dezagun, beintzat, Kitolix’ek zer berri dakarren.

Feli.- Kitolix’ek ekarriko duen berriya, jakiña: ezetz.

M. Karmen.- Ezetz?

Xaturdiña.- Ezetz?











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org