|
Neskazar
Lenguak eta Kitolix; gero Patxiku Iñixio
Kitolix.- Baietz! (Atzeko atetik lasterka sartuaz.)
Irurak.- E!
Felipatxo- Arritzen naiz.
Kitolix.- Bikariyo jaunari esan diyot: “Ni bigar ezkontzen ez banau, Santa Ixabeletan Agnus Dei Kitolix gabe biarko du”. ‘Ta, ain xuxen, ordubantxe ekarri diote Bitori’ko partia baiezkoakin.
Feli.- Azkar ibilli dira.
Xatur.- Illuntegi’ko Ximon baño azkarrago.
M. Karmen.- Esan badet, esan det, bada.
Kitolix.- Eta, ala, bikariyo jaunak esan du ezkontza izango degula bigar zazpietan.
Feli.- Zazpietan, e?
Kitolix.- Bai; zazpietan.
Xatur.- Orratx: orain ere osaba beriarekin atera da.
M. Karmen.- Ori beti.
Kitolix.- Bidez, bikariyo jaunari oñetakoak eskatu dizkiot. Eta agindu dizkit zapata batzuek,politaguak... berri-berriak, beltx-beltxak eta kirrin-kirrin-kirrin soñua egiten dutenak.
Xatur.- E? Ez naiz ni bikariyoaren zapatakin ezkonduko.
Kitolix.- Bikariyoaren zapatakin ez; bañan nerekin bai, ordia.
Xatur.- Bikarioaren zapatak badaramazkizu, ez. Zer? Len bikariyo egin biar zindutela, ta orain bikario zapatak jarri biar dituzula? Ez! Ez!
Kitolix.- Nola nai dezu, ba, neriak biboterak jartzen ditut eta?
Feli.- Beste norbaiti eskatu.
Kitolix.- Errian diran gizaseme guztien, oñetakuak buruan darabilzkit.
M. Karmen.- Oñetakuak buruan’? Toki onian!
Kitolix.- Eta ondo etorriko litzaizkidakenak iltze aundi dunak dira. Emengo gizasemen artian ez da neretzako bezelako oñetakorik.
Feli.- Gizasemetan arkitzen ez badezu. emakumeetan billatu...
M. Karmen.- Bai noski.
Kitolix.- Bañan nola nai dute ni emakume oñetakoakin ezkontzera joatia?
M. Karmen.- Zergatik ez? Aritzazpi’ko izeba zarraren zapatakin, zerbait zutenian, etxeko guztiyak ibiltzen ziran.
Kitolix.- Bai? Neretzako bezelako emakume zapatak non arkituko ote nituke?
P. Iñixio.- (Ezkerreko atetik sartuaz) Zer egin dezute?
Kitolix.- Dana egiña dago.
P. Iñixio.- Dana?
Kitolix.- Dana, bai. Ezkontza izango degu bigar zazpietan.
P. Iñizio.- Ederki ziok. Bazkal onduan Sagastiberri’ra juango naiz; eta, txurrut bat egiñaz, bigarko bazkariya aginduko det.
M. Karmen.- Ba-ezpada’re, txurrutik ez utzi beintzat.
P. Iñixio.- Gero, nola Xaturdiña nere besoetakoa dan, ni izango naiz apaidin.
M. Karmen.- Baldin baitere!
Kitolix.- Eta amaidintzarako andre Pillomenari esango diot.
P. Iñizio.- Orduan, zereko zeraren zera naikua izango diagu.
Kitolix.- Nola bere besoetakua naizen...
P. Iñixio.- Ederki ziok. Bigar bear guztiyok garaiz ibilli gaitezen, eleizara orduz irixteko eran. Badakizute ezkontza izango degula... zortzietan.
Feli.- Zazpietan!
Xatur.- Zazpietan!
M. Karmen.- Bikariyo jaunak zazpietan esan du.
Kitolix.- Zazpietan esan dit.
P. Iñixio.- Ezkontza izango degu... zortzietan.
Kitolix.- (P. Iñixio’rengana juan eta ojuka) Ezetz!
P. Iñixio.- (P. Iñixio’k jotzera egiten dio, ta Kitolix beste alderaño igesi juaten da. Emakumeak P. Iñixio geldi azitzen dute.) Txatxu, eskallu, txepel alena! Ematen diaten begiondokoarekin ezetz esateko gogoak kenduko dizkiat.
Kitolix.- Ezetz esateko esan ez du, ba?
P. Iñixio.- Esan diat... zortzietan izango dala, ta zortzietan izango dek... Eta badakizute zer egin biar dan. (P. Iñixio ezkerreko atetik juaten da.)
M. Karmen.- Beriarekin ateratziagatik.
Xatur.- Zurrunga batzuek geiago egitiagatik.
Feli.- Bikario jaunak ez al du gaizki artuko!
M. Karmen.- Baldin baitere.
Feli.- Eta ezertarako betik ez daukagu; soñekoaren billa nua, lenbailen luzatu dezagun.
Xatur.- A, bai, Felipatxo! Azkar ibilli biarko degu.
Feli.- Beriala emen naiz.
M. Karmen.- Gero arte, bada.
(Felipatxo atzeko atetik juaten da.)
Kitolix.- (Oñetakoak non billatuko ote ditut?)
M. Karmen.- Eta zer edo zer egiten asi biarko det nik ere. Abek estualdiyak sortzen dizkigute! (M. Karmen eskuiko atetik juaten da)
Kitolix.- (A! Andre Ilari’ri eskatuko dizkiot! Iñork izatekotan, orretxek izango ditu.) Xaturdiña, oñetako billa andre Ilari’rengana juango naiz.
Xatur.- Ia zure gogokuak ematen dizkizun.
Kitolix.- Ikusiko det. Banua, beintzat. (Lasterka atzeko atera juaten da, ta batetan biurtu ta diyo.) Eta bigar, nere emazte maitagarria egiten zeranian, gogoz eta pozez abestuko dizut: (gogor abestuaz) Rejina, zelai landare, aleluia, aleluia! (Azkenekoan eztarria ixten zaio ta lasterka juaten da.)
|