|
Neskazar
Andre Mikela Karmen; bereala Xaturdiña ta P. Iñixio.
M. Karmen.- Bañan ez nezake nik onela jarraitu.
Guztiyak beren zokoetan sartu ta ni emen, danen parragarri. Ez, ez. Etorri biarko dute azkar, azkar gero! (Eskuiko atian deituaz) Xaturdiña, atoz onera beriala (berez). Ni emen saldua bezela... (Ezkerreko atian deituaz) P. Iñixio etorri zaite bere-beriala.
(Eskuiko atian deituaz) Xaturdiña, zabiltza azkar. (Ezkerreko atian deituaz) Baña, Patxiku Iñixio, azkar etortzeko. (A. M. Karmen eskuiko ate aldera dijoa ta une onetan Xaturdiña eskuiko atetik sartzen da.)
Xatur.- Zer du, ama, oju oiekin?
P. Iñixio.- (Ezkerreko atetik sartuaz) Zer dezute orrenbeste deadar, karraxi ta ixkanbillekin?
M. Karmen.- Zer izango degu? Zuek zuen zuluetan sartu ta emen naukazute bakarrik, guztiyen parragarri; ta onela ezin jarraituko degula. Andre Pillomena emen izan da...
P. Iñixio.- Emen izan al da? Orduan zereko zeraz ondo zertuko ziñaten.
M. Karmen.- Buruko tximetaraño zertu gera.
P. Iñixio.- Baietz esango nuke.
M. Karmen.- Nola edo ala biali det; baña beriala emen da ostera; bestiak ere etorriko dira; ta emen, baztarretara iges egin gabe, ezkontzarekin zer egingo dan erabaki biar da.
P. Iñixio.- Ezkontza gaur izango dala len ere esan dizut.
M. Karmen.- Zuk esan dezu, baña ezkondu biar duenak ez dio ori, ordia.
Xatur.- Ni ez naiz Kitolix’ekin ezkonduko.
P. Iñixio.- Xaturdiña, orretarako berandu den.
Xatur.- Ez da berandurik; oraindik ez naiz ezkondu, ta Kitolix’ekin ez naiz ezkonduko.
P. Iñixio.- Ezkondu baintz bezela. Gauza atzo erabakia gelditu unan...
Xatur.- Ta atzo bertan autsi nuen. Kitolix’ekin ezkonduko ez nitzala atzo bertan esan nion.
P. Iñixio.- Bañan ez den ikusten bazkariya agindua dagola ta ezin atzera biurtu gintezkela?
Xatur.- Bazkariyarekin nai duena egin lezake; nere ezkontzarekin nik nai detana egingo da.
P. Iñixio.- (Ume setatsua, ondo guretarra aiz, bai.)
M. Karmen.- Goxuak gaude, iñori arpegi emateko.
P. Iñixio.- Baña zer dala-ta oraingo seta ori?
Xatur.- Atzo’re esan nion. Nik ludi ontan gizon bat bakarren maitasuna izan det, xudur muturretik asi ta biotz barrenaraño sartu zaidana: Etxezarreko Tomax.
P. Iñixio.- Bañan ori Amerika’ra juan unan.
Xatur.- Bañan ori Amerika’tik etorri da...
P. Iñixio.- E?
Xatur.- Atzo bere eskutitz bat artu nuen.
P. Iñixio.- Ordu onian asi den ori ere eskutitzak bialtzen.
M. Karmen.- Gizarajoak al izan duenean.
Xatur.- Esaten zidan nerekin ezkontzeko zetorrela; ta ni besterekin ez naiz ezkonduko.
P. Iñixio.- Ta etortze ori noiz izango den, ba?
Xatur.- Zion Santander’en zegola, ta gaur eguardi aldera onera iritxiko zala.
P. Iñixio.- Orrela dala, zer edo zer egin genezaken.
M. Karmen.- Ez dakit zer.
P. Iñixio.- Begira zan: neri, batekin ezkondu edo bestiakin ezkondu ez zian ajolik.
Xatur.- Neri bai, ordia.
P. Iñixio.- Neri ez, baña biar dana den ezkontzia.
Xatur.- Etxezarreko Tomaxekin.
P. Iñixio.- Etxezarreko Tomaxekin. Guziya izango den pixka bat atzeatzia.
M. Karmen.- Ori da: illabete bat edo bi...
P. Iñixio.- Zer illabete! Ez dakizute, ba, bazkariya agindua dala?
M. Karmen.- Bazkariya agindua egongo da: baña ezkontza ez, ordia.
P. Iñixio.- Noizko etorriko dala diyo Tomax’ek?
Xatur.- Eguardi alderako.
P. Iñixio.- Orra, ba: bazkariya pixka bat atzeratu biarko. Guziya izango den amaiketako on xamar bat egitia.
M. Karmen.- Ez ta beste ezertxo’re.
P. Iñixio.- Ez noski.
M. Karmen.- Gizona, irixten bada, iritxi; dana gertu dauka noski, ta ezkondu... ta bazkaitara!
P. Iñixio.- Bai, bai; batakin edo bestiarekin, Xaturdiña gaur ezkonduko da.
Xatur.- Batakin edo bestiarekin ez: ni Tomax’ekin bakarrik ezkonduko naiz.
P. Iñixio.- Tomax’ekin bada. Neri ez zidan ajolik.
Xatur.- Neri bai, ordia.
M. Karmen.- Tomax’ekin, bai. Ta bestiak emen dira laxter, eta ia oiei zeñek esaten diyoten.
P. Iñixio.- Neronek esango diyotet.
M. Karmen.- Bai; arrunka aundiyak orain. Beste oiek etortzen diranian, ikusiko degu zure kemenak norañokoak diran.
P. Iñixio.- Nere kemenak biar añakoak izango dira.
Ori nere gain utzi zazu.
M. Karmen.- Bai, noski. Andre Pillomena emendik bialtzen lana naikoa izan det, eta gañera- koa zuk egin biarko dezu.
P. Iñixio.- Nik egingo det.
M. Karmen.- Ez naiz ni beintzat azalduko.
P. Iñixio.- Ez ta biar ere.
M. Karmen.- Or gelditzen zera, ba. Nai dezuna egin zazu. (A. M. Karmen eskuitik juaten da.)
P. Iñixio.- Bai noski; nik nai dedana egingo da.
Xatur.- Ni, Tomax’ekin ezkontze ezkero, nai duen eran gertu nago.
P. Iñixio.- Tomax’ekin ezkonduko aiz, ba; baña gaur bertan, bazkariya agindua zion ta!
Xatur.- Nai duen bezela. Baña Kitolix’ekin ez det ezer ere nai.
P. Iñixio.- Orrekikua nik egingo diñat. Juan dan igandian bezperetan bezela, marruaka asiko den, baña alperrik; aidian juan biarko din.
Xatur.- Ederki. Beaz, beorren gain uzten det guziya.
P. Iñixio.- Bai; nik au antolatuko diñat.
Xatur.- Orduan banua.
P. Iñixio.- Ua lasai. Guziya nere gain gelditzen den, (Xaturdiña eskuitik juaten da.)
|