|
Toribio Alzaga. Andre Joxepa Tronpeta
Lehenengo Laukia
Kaiko Portalea
Eresia 2
Bitarteko eresia
I
Pello (serenoa). Gero Andre Joxepa Tronpeta. Azkenean Ixkira
(Estalkiak jasotzerakoan, kaiko portalea (kaiko kaletik begiratuta ikusiko balitz bezala) agertuko da. Gauerdia igaroa da, eta argiaren moteltasunak itzal itxura ematen dio tokiari. Portale barrenean dagoen argi kaxkarraren dardarak itzalguneago jartzen du. Oso atzean, noizean behin argi txiki bat, batera eta bestera dabilela ikusten da. Kaian dagoen ontziren batena da.
Portaleko horman, ezkerretara, erdi etzana, eta bertan jaioa dirudiela, azaltzen da Pello serenoa
Eresiak «Andre Joxepa Tronpeta»ren abestia azaltzen duenean, Andre Joxepa Tronpeta sartuko da atzetik eta eskuinetik joango da.
Pellok zorrotz begiratuko dio.
Andre Joxepa oso beltzez jantzia azalduko da, buruko zapiarekin, eta bizkarrean oihal bat, bere harekin eskuak gordetzen dituela. Begiratu zorrotz eta ibilera kementsua ditu.
Eresia amaitzen denean sartuko da atzetik Ixkira, eta Pellori begira, zerbait galdetu nahi balio bezala geldituko da)
|