|
Toribio Alzaga. Andre Joxepa Tronpeta
II
Ixkira, Andre Joxepa Tronpeta, Sorginak
Sorginak: (barrenean ezkerretatik) Yui! Yui!
Ixkira: Zer da hori?
Sorginak: (barrenean ezkerretan) Ez garela eta bagarela! Ez garela eta bagarela! Aaaai!
Eresia 5
Irudi eresia
(Atzeko zapia argiztatzen da eta Sorginak erratz gainean, airean ezkerretik eskuinera doazela ikusten dira. Garrasi handiak entzuten dira.
Gero zapiko argia itzaltzean, eskuinetik sartzen da Andre Joxepa Tronpeta, ondotik sorginak dituela, eta hauek gordetzen dutela barruan, sartzen da hura, inork ikusi gabe.
Sorginak, marruka, triskaka eta bihurketak eginaz harkaitz irrinartetik alde egiten dute.
Sorgin bat harkaitzean sartzen den bakoitzean, Ixkirak ere sartu nahi du, baina uxatzen dute.
Azkeneko sorgina sartzerakoan burua sartzen du Ixkirak, eta hankak kanpoan dituela gelditzen da.
Orduan harkaitzak mutur ikaragarri baten antza hartzen du eta koskaka hasten da)
Estalkiak jaisten dira
|