|
Toribio Alzaga. Andre Joxepa Tronpeta
Hirugarren Laukia
Sorgin-herria
Eresia 6
Bitarteko eresia
I
Ixkira
(Estalkiak igotzerakoan oso ilun dago. Ez da ezer ere ikusten. Baina Ixkiraren ahotsa entzuten da)
Ixkira: Hauxe da ilunpeta! (Solomosoka banenbil bezala) Sorginek nora alde egin duten ez dakit nik. Konturatu ordurako ezkutatu ziren eta beren aztarrenik ez dut inondik ulertzen.
Ederra da gero! Kanpoan nenbilenean sorgin tartean ezin alde egin; eta beren bizitoki bertara etorri, eta hemen baten bakarren lorratzik ezin sumatu.
Ai, Kaxiana maitea! Non ote zaude zu! Hemen nagoela bazeneki, ni pixka bat atsegintzera etorriko zinateke noski... baina azkar ez bazabiltza, harri bihurtuta aurkituko nauzula iruditzen zait.
Ai, Kaxiana! Zure bihotza ez ahal da harrizkoa izango;... eta malko epel, goxo bat isuriko duzula uste dut.
Uste horrek, nire azken errukarri honetan zerbait indartzen nau.
Ai Kaxiana! A...!
(Zerbait ulertuaz)
E...! Argi izpi bat iruditu zait. Zer ote da?
(Ixkira eskuinetan ezkutatzen da)
|