|
Toribio Alzaga. Andre Joxepa Tronpeta
II
Txagain eta lau Hil-azti
Eresia 7
[Hil-aztien dantza]
Irudi eresia
|
Ilazti martxa
|
|
|
(Txagain argi-ontziarekin eta lau Hil-aztiak (binaka) aztikinekin, atzetik sartzen dira, Ixkira ikusten ote duten alde guzietara begiratuaz Txagain argi-ontziarekin sartzen denean irudia pixka banaka argituaz joango da, oso argi gelditu arte.
Orduan agertuko da lurpeko gela ikusgarri bat edertasunez betea. Aurrean ezkerretara argi-ontzia jartzeko aulki bat egongo da.
Txagain erdian eta Hil-aztiak lau muturretan jarriko dira alderdi guzietara begira.
Gero Hil-aztiak erdiratuko dira, beren burukoak argi-ontziari joaz, estalki bat dirudiela, eta begira egongo dira.
Azkenik Txagainen atzean lauak errenkadan jarriko dira, eta eskuinera begiratzerakoan, Ixkira ikusiko dute, eta oihuka hasiko dira)
|