|
Toribio Alzaga. Andre Joxepa Tronpeta
Laugarren Laukia
Lana eta Dantza
Eresia 10
[Sorgin-dantza]
Sarrerako eresia eta dantza
|
Sorgin dantza
|
|
|
(Estalkiak igotzerakoan Sorgin-herriko gela apain bat azalduko da.)
I
Sorginak
(Lau Sorgin eskuinetik eta beste lau ezkerretik sartuko dira, eta lerroan binaka jarriko dira.
Berehala, lehenengo aldiz, Sorgin-dantza egingo dute, eta ondoren jiran ibiliko dira, oihuka eta garrasika.
Jarriko dira ostera lehenengo eran eta bigarren aldiz Sorgin-dantza egingo dute, eta berriz garrasika jiran ibiliko dira.
Lehenengo erara bihurtuko dira, eta hirugarren aldiz Sorgin-dantza egingo dute, eta berehala garrasi handiak eginaz eta besoak luzatuaz jira berri bat egin ondoren, eskuinetik joaten dira.)
|