 |
|
 |
 |
|
Toribio Alzaga
II
|
Xixili, gero Esteban. Azkenian Jaxinto
|
Xixili (Eskuiko atetik ateriaz) ¡Juan da! Gizon orrek bere izkera kinkili-kankalarekin, gure zorion guziya zarrataratu digu. Atsegintasunez beterik arkitzen nitzan, ta orra orain: Jaxinto utzi, edo bestela osabaren dirubak galdu biar. ¡A zer korapillua jarri didaten! Nik ezin det... ezin det. ¡Korapillo onek itoko nau! (Oso tamal esertzen da)
Esteban (Azaltzen da atzeko atetik, eta pixka bat Xixili’ri begira egon ondoren itzegiten du) Izkribaba izan da.
Xixili Badakit.
Esteban Labetan juan biar dezute bi lengusuak izkribauarengana, adieraztera bete nai dezuten edo ez osabaren agindua.
Xixili Iskribaba...
Esteban Iskribaba, bai.
Xixili Gizon orrek nastutu du guziya; ori da baztarrak saltzatzen dabillena.
Esteban Ori, ez...
Xixili ¿Zer jakin biar du orrek norekin ezkondu nai detan? ¿Zer ikusteko du orrek?
Esteban Orrek, ezer ez. Zure osaba Alberto zanaren aginduba da.
Xixili (Altxiaz) Badute biyak ere alkarren antza. ¿Nola eman biar det Jenaro’rekin ezkontzeko itza? Beñere ikusi ez badet... Nolakua dan ere ez badakit...
Esteban Nik ere ez. Ortan biyak berdin gaude. Ez dakit txalburua edo karramarrua dan. Banekiyen Alberto’k illoba bat berekin zeukala. Banekiyen illoba orrek Jenaro izena zubela. Ta orra nik nekiyen eta dakitan guziya.
Xixili ¿Ta geyago gabe nik itz eman biar?
Esteban Ez; gaur etortzekua da Jenaro; ta iskribabarengana juan baño len, zu ikustera azalduko da noski.
Xixili Itxura ederrekoen bat izango da.
Esteban Ez da noski izango Txibiribiri bezin kilimakatzallia...
Xixili Txibiribiri, ez... ¡Jaxinto!
Esteban Ba... Jaxinto ta Txibiribiri dana bat. (Jaxinto oso alai ta erdi dantzatuaz atian azaltzen da) Ta... ara bera.
Jaxinto ¡A! Esteban jauna; sartu ta zeñekin... eta zeñekin...
Esteban (Jaxinto’ren dantzak ikusirik, bera ere dantzari ta abestuaz) Eta norekin - Petra zikiñaren alabarekin.
Jaxinto ¿E?
Esteban Or gelditzen zerate. Ni banua. (Atzetik juaten da)
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |