Xixili ta Jaxinto. Azkenian Esteban jauna


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Txibiribiri »  Xixili ta Jaxinto. Azkenian Esteban jauna

Toribio Alzaga



III



Xixili ta Jaxinto. Azkenian Esteban jauna



Jaxinto (Parrez) Zure osaba alaitsu dago.

Xixili Ni baño alayago.

Jaxinto (Bat-batetan oso tamal gelditurik) Ni baño’re bai. (Ixil-aldi baten ondoren) Gau guziyan ez det loik egin, zure osabaren diruaz gogoraturik.

Xixili ¿Diruak gogoratzen zaizkitzu, e?

Jaxinto Bai; diruen punttaren punttan ikusten detalako nere Xixili zoragarriya.

Xixili Laister ez dezu bada ikusiko, ez Xixili’rik, eta ez dirurik.

Jaxinto ¿Zergatik?

Xixili Jenaro’rekin ezkonduarazi nai nautelako.

Jaxinto ¡Ez! ¡Ori ez! ¡Beñere ez! ¡Zu, neria izango zera!

Xixili Orduban ez dago dirurik.

Jaxinto Bai. Asmatu det nola.

Xixili ¿Nola?

Jaxinto Zu etzera ukatuko. Jenaro biurtu-aziko degu ukatzera; ta orduban dirubak izango dira zuretzat... eta neretzat... biyentzat, eta.., (Abestuaz eta oin baten gañian jira emanaz) txibiribiri... biri... biri...

Xixili ¡E! Etzazula itxura gabeko gauzarik esan.

Jaxinto Begira; zuk esango diyozu lengusuari: Jaxinto’tzaz txoratua nago ¿e? Jaxinto’ri diyotan naitasunak pil-pil egiten dit barren-barrenian ¿e? Jaxinto’ri emana daukat biyotza ¿e? Eta, nola Jenaro’k ez duben naiko biyotz gabeko emazterik, utziko zaitu, diruak izango dira guretzat, eta... (Abestuaz eta oin baten gañian jira emanaz) txibiribiri... biri.. biri...

Xixili ¿Zertarako esaten dituzu orrelako lerdenkeriyak?

Jaxinto ¿Lerdenkeriya dala uste dezu?

Xixili Bai; itxura gabeko gauza.

Jaxinto Orduban, beste zerbait... asmatuko det... itxogon... Ara: zu zera, ikusi dan neskatxik ederrena, politena...

Xixili Milla bider esan didazu.

Jaxinto Ta beste milla bider ere esango dizut.

Xixili ¿Ta zer?

Jaxinto Bada, orren polita izan arren, jarriko zaitugu emakumeik itxusiyena, zatarrena bezela; ta Jenaro’k zu ikustian ikaratuta itzul egingo du, ta... (Abestuaz ta oin baten gañian jira emanaz) txibiribiri... biri... biri...

Xixili Bañan... ¿nola liteke ori?

Jaxinto ¿Ez degu bada egunero ikusten, padera baño itxusiyagoko neskatxak, ederrak; zoragarrizko panpoxak agertzen dirala? Bada, itxusiyakin polita egiten baño errexago da polita itxusitzen.

Xixili ¿Nola, ordia?

Jaxinto ¿Nola izango da? ¿Ez dakizu bada, gaurko egunian diran pintatzalleik azkarrenak emakumiak dirala?

Xixili ¡A! ¡Ez, ez! Ez det pintaketik nai; ¡ez, ez!

Jaxinto Bañan...

Xixili ¿Arpegi guziya ondatzeko? ¡Ez orixe!

Jaxinto Orduban, beste zerbait... asmatuko det... itxogon... Ara, bai: ¡korkoxa!

Xixili ¿E?

Jaxinto Bai, jarriko dizugu bizkarrian korkoxa, ta Jenaro’k ikustian alde egingo du, ta... (Abestuaz eta oin baten gañian jira emanaz) txibiribiri... biri... biri...

Xixili Ori gaitz-erdi iduritzen zait.

Jaxinto Bai: ekarriko dizut soldauzkan ibiltzen nuen bizkar-zakela, beteko degu zatarrez, eta etortzen danian...

Esteban (Atzetik, eskuban txartel bat duela) ¡Jenaro...!

Xixili (Oso ikaraturik) ¡E!

Jaxinto ¡Nola!

Esteban Jenaro’ren txartela.

Xixili Alare.

Jaxinto Izutu nau.

Esteban Ara zer dion: «Une onetan iritxi naiz; soñekoz, aldatu bezin laister, juango naiz beok, osaba-izebak agurtzera, ta nere lengusu Xixili ezagutzera.-Jenaro»

Xixili Beriala emen da.

Jaxinto Bizkar-zakelen billa nua. (Atzetik lasterka juaten da)













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org