Xixili ta Esteban jauna


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Txibiribiri »  Xixili ta Esteban jauna

Toribio Alzaga



IV



Xixili ta Esteban jauna. Gero Jaxinto. Azkenian Xatur



Esteban ¿Nora dijua ori muturrak austen?

Xixili ¿Ori? Iskribabaren saltsak apurtzera.

Esteban Ez dago toki txarrian.

Xixili Orrek asmatu du bada.

Esteban ¿Zer asmatu biar du! Orren buruban ez da jayotzen illia besterik eta.

Xixili Orren burutik sortu da bada.

Esteban ¿Zer gero?

Xixili Bere soldaruzkako bizkar-zakelarekin jarriko dit txantxetako korkoxa, ta Jenaro’k egiya dala usteko du; ta zein ta lasai ta galbaya izan leikien, ez du noski korkoxdun emakume batekin ezkontzeko almenik izango.

Esteban Ez dago gaizki.

Xixili Utziko nau beraz, eta orra nola izkribauaren naspil eta saltsa guziyak apurtuko ditugun.

Esteban ¿Badakizu, badakizu ez dagola gero gaizki asmatuba...?

Xixili Galdetu dezayola orain izkribabak bere amonari, norekin ezkondu nai duben, ez neri.

Esteban Gezurra dirudi mutil txotxolo orren burutik orrelako gauzik sortu biar zuenik.

Xixili Orra bada.

Esteban ¡Nork esan ori asmatu biar zuela Txibiribiri’k!

Xixili Txibiribiri, ez; ¡Jaxinto!

Esteban Ondo da. Emendik aurrera deituko diyogu: (ojuka) ¡Jaxinto!

Jaxinto (Bizkar-zakelarekin atzetik sartuaz) Emen naiz. Ona non dakarten... (Esteban’ek artzen du bizkar-zakela)

Xixili ¡Ederki!

Esteban ¡Ederki asmatuba!

Jaxinto Orain zatar batzuek sartu ta...

Xixili Beriala... (Atzetik deika) ¡Xatur!

Esteban Korkox jatorra gertatuko da.

Jaxinto Bai, ba... (Atzetik deika) ¡Xatur!

Xixili Izkribauari par eragingo diyogu orain.

Esteban Bai, noski. (Xatur agertzen da atzian. Xixili beregana juaten da ta Esteban eta Jaxinto bizkar-zakelarekin gelditzen dira)

Xixili ¡A! ¡Xatur! Ekarri itzazu zatar batzubek...

Xatur Bai, andria. (Xatur biurtzen da ta bizkar-zakelari eltzen dio. Orduan, Jaxinto, lasterka Xatur’engana juaten da)

Jaxinto Zatar batzubek, zera...

Xatur Bai, jauna. (Jaxinto bizkar-zakelagana biurtzen da ta Xixili, lasterka Xatur’i juaten zaio)

Xixili Ara, zera; izebaren gona zar batzubek edo...

Xatur Bai, andria. (Len bezela Xixili bizkar-zakelagana ta Jaxinto Xatur’en aurrera. Baña, beti, lasterka)

Jaxinto Bestela, osabaren galtza zarrak.

Xatur Bai, jauna.

Esteban (Jaxinto’gana juan eta txamarratik’ berari elduaz) ¡Ez! ¡Oyek ez! ¡Atzeko aldian arabakiyakin daude-ta!

Jaxinto Ez diyo ajolik orrengatik.

Esteban Zuri ez. ¡Ez detala nai!

Xixili Utzi. Nik neronek antolatuko det; eta bizkarrian jarririk etorriko naiz.

Jaxinto ¿Badakizu nola jartzen dan?

Xixili Bai, badakit.

Esteban Ez gero nere galtzik ukuitu.

Xixili Ez, ez. (Xixili, bizkar-zakelarekin, ondotik Xatur duela atzetik’ juaten da)

















     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org