Xixili ta Jenaro


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altzaga Toribio »  Txibiribiri »  Xixili ta Jenaro

Toribio Alzaga



VIII



Xixili ta Jenaro. Gero Esteban. Azkenian Jaxinto



Xixili Etzera etorriko ez. Nik esango diyot Xatur’i etxian sartzen ez uzteko... Jaxinto... zurekikua amaitu da. Diruagatik zebillen likixkeri ori. ¡Diruagatik! ¡Zein dollorrak diran gizon batzuek! ¡Diruagatik...! Orain ez daukat beste alderdirik. Jenaro’rekin ezkondu biarko... Korkoxa du baña, orrekin ezkondu ezkero dirua ere izango det, eta dirua izan ezkero... korkoxa ere artu liteke. Ta, gañerakuan, Jenaro, ondo gizaseme itxurakua ta atsegiña da.

Jenaro (Jenaro sartzen da atzetik eta Xixili korkoxik gabe ikusten du) Xixili: oso aldatuba arkitzen zaitut.

Xixili Bai, oso aldatuba. Gorputzez aldatuba, ta animaz ere bai. Osabaren aginduba betetzeko gertu nago.

Jenaro Atsegin aundia ematen didazu itz oyekin.

Xixili Eta bein aitortzen asi azkero, guzi-guziya esan nai dizut.

Jenaro Pozik entzungo dizut.

Xixili Gizon batek maite ninduela uste nuben, bañan; etzan ala, ez ninduen maite; diru usayian zebillen bakarrik. Aistiyan jakin det ori, ta aidian juan biar izan du.

Jenaro Ederki egin dezu.

Xixili Aren maitasuna egiya zalakuan, eta zuk uste arren, gezurrezko korkoxa jarri nuben... Azketsi Jenaro...

Jenaro Ez daukat ezer azketsi biarrik; eta orain; zure aitorpenaren ordaiñez, nik ere, beste aitorpen bat egin biar dizut. Zu ikusi bezin laister, zutzaz txoraturik gelditu naiz. Ez diot begiratu zure gorputzeko korkoxari, ez: zure arimako xamurtasuna, eztitasuna, azaldu didate argiro zure begi mintzakorrak.

Xixili Eskerrik asko.

Jenaro Ez nekiyen ordia, onera etortzerakuan, ori gertatu zitekenik, eta... zure asmo bera izan nuben. Begira... (Korkoxa atera, ta botiaz)

Xixili ¡Gezurrezko korkoxa!

Jenaro Zuria bezelakua.

Xixili Zorionez betetzen nazu.

Jenaro Ikusten dezun bezela, biyak, asieran, asmo bat izan degu; ta amaitzeakoan ere, asmo bera izan dezagun: alkarren zoriona egitia.

Xixili Ori izango da nere asmo bizi, sutsu, gartsua.

Esteban (Atzetik sartuaz) Ikusten detanez, alkar aitu dezute. (Jenaro’ren bizkarrian korkoxa eskubakin billatu nayan)

Xixili Bai, osaba.

Jenaro Oso adixkide egin gera.

Esteban (Bañan, nun du onek...)

Xixili Ez beza billatu ez dagon tokiyan.

Esteban ¿Gezurrezkua al zan onena ere?

Jenaro Bai, bada.

Xixili Neria bezela.

Esteban ¡Ederra dek!

Xixili Ez dago emen korkoxik. Alkar artu degu, ta osaba Alberto’ren aginduba betiaz, biyak ezkonduko gera.

Jenaro Ederki esana.

Esteban Bai, baña... ¿ta Txibiribiri?

Xixili Etzebillen ori nigatik; diruen ondotik zebillen.

Esteban Lenago’re bagenekigun.

Xixili Aidian bigaldu det, eta ez bezayo utzi aurrera, etxian sartzen.

Esteban Etortzen bada txirtxillatuko det.

Jaxinto (Atzian agertuaz) Beste bat asmatu det...

Esteban Ez daukagu ezer asmatu biarrik, eta etorri zeran bidetik juan zintezke. Aidian gero.

Jaxinto Bañan...

Esteban Ospa emendikan.

Jaxinto ¿Ta zer egin biar det nik orain?

Esteban ¿Zer egin biar dezun?

Esteban

Xixili (Abestuaz eta oin baten gañian jira emanaz) Txibiribiri... biri... biri...

Jenaro



EZKUTA-ZAPIA JEISTEN DA









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org