Andres Arrieta Alkiza


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altza'ko bertsolari zaarrak »  Andres Arrieta Alkiza

Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak



ANDRES ARRIETA ALKIZA

(1856-1930)



Andres Arrieta





Andres Arrieta Alkiza bertsolaria, Alza’n jaio zan, Marrus baserrian, 1856’garren urteko Azaroaren 10’an.

Gurasoak, «Marcial de Arrieta», ta «Feliciana de Alquiza» izan zituan; biak Alza’tarrak ziran.

Aitaren aldeko aiton-amonak: Jose Andres, ta «Magdalena de Arzac», biak Alza’tarrak; amaren aldekoak: Juan Bauptista, Alza’tarra, ta «Josefa Ignacia de Gorostidi, Baliarrain’goa. (1)

Marrus baserrian jaioa zalako, Andres Marrus esaten zioten. Ta berak ere, Uzkudun’eri paratu zizkion bertsoetan, onela jarri zuan: Bertso Berriak, Marrus’ek Paulino’ri jarriak.

Alza’ko Garbera-goi baserrira ezkondu zan. Emaztea, Maria Estefania Jauregi izan zuan. Famili ederra azi zuten. Dakigun bezela, alaba bat, Eujeni, Joxe Garmendia bertsolariarekin ezkondu zan.

Andresek askotan kontatzen omen zuan, aur koxkorretan Xenpelar bertsolaria nola ezagutu zuan Alza’ko Mirazune deritzaion sagardotegian.

Gazte denboran, gerratean, karlistetan ibilli zan.

Jale ikaragarriak omen ziran, Andres ez-ezik, Marrus’ko guziak ere bai. Bei batekin egin zutena, gero arkituko du irakurleak. Andres, kilo bat angula aixa jango zuan gizona omen zan. Izan ere, alakoxea omen zan bera: aundia ta bikaña.

Bertso jartzeari, berandu xamar ekin omen zion, gazte denbora aspaldi aldegiña zuala beintzat. Bañan, berandu asiagatik ere, bertso-sail batzuk jarri zituan. Eskuratu izan ditugunak, emen arkituko ditu irakurleak.

1930’garren urteko Martxuaren 27’an il zan, Garbera-goi’en, gaueko bederatzietan, 73 urterekin, eliz-agiriak dionez «a consecuencia de endocarditis, por trastornos gastrointestinales». (2)



(1) Alza’ko 6’garren bataio-agiri-liburua, 294’garren orria.
(2) Alza’ko 7’garren eriotz-agiri-liburua, 158’garren orria.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org