Bei-jatea


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altza'ko bertsolari zaarrak »  Bei-jatea

Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak



Bei-Jatea





Alza’ko Artzaka baserrikoak, albaiteroarekin aserre antzean ibilliak edo olako ixtilluren bat izanak ziran.

Ondoren, beiak, lanean ari zirala, bata bestearekin borrokan asi ziran, ta batek koskatik erori ta lepa-ezurra autsi zuan.

Deitu zioten albaiteroari, ta onek, mengantzaz, bei arek lipua deritzaion gaitza zuala, ta zuloan sartu bear zala deklaratu zuan. Ta Artzaka’koak ala egin bear izan zuten.

Bañan Marrus’koak kontu guzia jakindu zuten, ta arratsean bei-parea gurdiarekin artu, beia zegoan tokiraño joan, zuloa idiki, beia atera, gurdian jarri ta etxera ekarri zuten. Ta ekin diote aragi jateari.

Bateonbat enteratu zan ordea, ta parte eman zien mikeleteai. Joan ziran auek Marrus’era etxea errejistratzera, bañan ordurako Andres eta bere etxekoak bazekiten bateonbat parte emana zala.

Andres, sasi-arotza edo aroztegian zerbait zekiana zan,. ta barrika bati ondoa kendu zion; sartu zuten an bei geiena, kanpoan pixka bat utziaz, disimulatzeko; jarri zuten ondoa atzera len bezela, baita barrika gurdiaren gañean ere.

Ta mikeleteak etorri ta etxea errejistratzen asi ziranean, Marruskoak erreka-aldera abiatu ziran, uretara balijuaz bezela, bere gurdi aragiz betearekin. Mikeleteak, apropos utzia zegoan aragi-pixka arrapatu zuten, ta ura dana izango zalakoan, ostera zuloan sartu-arazi zuten, zotala gañetik boteaz.

Ta, ori eginda, andik aldegin zutenean, Marrus’koak gurdia atzera etxera ekarri, ta berriro aragi jateari ekin zioten. Gustora jan zitekean, noski, prezio ortan... (1)

Pasadizo onetzaz batenbatek bertsoak jarri omen zituan; bañan ez-didate esan ez zer bertso ziran oiek, ez egillearen izenik, ez beste argibiderik.

(1) Patxi ta Inazio Lazkano, Otxoki, Alza.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org