 |
|
 |
 |
|
Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak
Onako berri auek ere, Jose Ramon Erauskin Txirritaren illobak idatziak dira:
«Gure Andres Marrus, Frantzia’n ere izana zan lanean; basoan egur botatzen aritzen omen zan.
Gero, denborarekin, bere seme Luis ere Frantzia’ra joan zan, eta sega-apostu bat ere izan zuen, baña galdu egin zuen. Eta irabazleak bertso batzuek jarri zizkan, eta aietako bat auxe da:
Berrogei ta lau urte daukazkit,
ez naiz sobera bolanta,
................................................
....................................
txoko batetik deitu ziraden
egiteko parlamenta,
finitu gabe uzten zuela
irabazita emanta.
|
Andres bertso jartzen ere aritzen zan, eta ikusirik bere seme Luixi jarri zizkatela, pentsatu zuen bueltan ederrak jarri bear zirala, eta egun batean juan zan Txirritarengana, bertsoak jartzeko esanaz.
Baita jarri ere; baña nunbait ez zitzaizkan gustatuko Andresi, eta esan zuan aiek etzirala gauza iñori erakusteko, eta berak jarriko zituala aiek baño obeak, eta Txirritak jarri zituanak, basurara bota omen zituan; eta beia sokatik artu eta ari jan-erazteko aitzakian, papera ta lapitza patrikan zituala, sorora edo sagastira juan, beia sagarrari lotu, eta arbolaren aldaskaren gañean papera jarri eta bertsoak eskribitzen zituan.
Ez genituan beñere entzun izandu bertso oiek, eta ez det uste ere zabalduko ziranik, Españia’n beintzat.»
Onerañoko auek, Txirritaren illobaren itzak dira. Itz auengatik, eta leenago jarri ditugunakgatik, oar au egiten du bere idatziaren bukaeran Jose Ramon Erauskin onek:
«Ez nuke esango danak fedeko egiak diranik, baña nik aditu izandu ditudan bezela, ezertxo ere ez erantsi eta ez kendu gabe, ipiñi ditut.»
Txirritaren bertsoak, basurara boteak izan baitziran, ez ditugu iñun arkitu, bañan Andresenak ere ez. Bai, ordea, Bidasoa’z beste aldekoak jarri zituztenak, Jose Ramon Erauskin’ek emandako bertso orri eskerrak. Bertso-paper bat da, «imp. R. Marquebielle, Hendaye.»-11 inprentatua, eta Ondarrabia’ko Fernando Artola Bordari’k emana.
Bertsoetan hatxe batzuk falta dirala arkituko du irakurleak. Guk bertso-paperean daudenak jarri ditugu. Ona emen bertsoak:
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |