Bertso Berriak Segariak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altza'ko bertsolari zaarrak »  Bertso Berriak Segariak

Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak



Bertso Berriak
Segariak





(1928)

Airea: Balentin Berriotxoa.

1
Milla pasa ta beratzi ehun
hogoi ta zortziko lana,
desiratzen dut izan dadien
letra aunditan emana;
sega-pario orhoitgarria,
publikatzera noana,
pasa izan da Biriatu’ko
mendi-bizkarrian barna.
1 5: pario = apustu.

2
Buruz-bide hau pixtu duena
hemen dugu Luix deitzen,
kontra egingo zion gizonik
eia herri ontan bazen;
espantuekin aspertu dena
gizon ttiki-apal bat zen,
eztuk errexa puska aundia
gizon ttikiari kentzen.
3
Hiru bat urte pasatu ditu
pario huni borroka,
parrapi hautan dagon segari
obena desafioka;
hamar orenez hamar segakin
milla franko nahiz joka,
Ttonbo’tarretan gizonik baden
froga egina daduka.


4
Aspaldi ontan ixil-ixila
barnia nuen negarrez,
mingain beruen desafioa
neurrian jarri beharrez;
pariatu-ta nihoiz ez nuen
sega zikindu belarrez,
atsegin hortan parteliarra
izandu zait, Piarres.


3/3: parrapi = parroki; 3/5: oren = ordu; hamar orenez = amar orduaz; 3/7: Thonbo = etxe baten izena, edo norbaiten izengoitia izango da; 3/8: froga = proba. 4/7: paterliarra = parte artu duana.

5
Arras konten naiz afera hori
hola finitu denian,
oren batzuek nahiz pasatu
nik mementu illunian;
pario mina zerratu naute
gan den San Juan egunian,
Luixen kontra segan aitzeko
ondoko ortzegunian.
6
Nere berririk gehiago gabe
zerratu naute jokua,
Lapaide jaunen sorho ederra
gure segako lekua;
Luix omen da nihoiz beruak
ikaratu gabekua,
arma onakin belar pikatzen
maxinaren parekua.




5/1: afera: asuntu; 5/2: finitu: bukatu. 6/5: nihoiz: iñoiz; 6/7: pikatzen: ebakitzen; maxina: makina. 7/4: ferralleria: cacharrería.
7
Seinalatuko egun berian
sorhorat ginen abia,
hamar segakin ikusgarri zen
Luixen ferralleria;
horiek biltzeko pasa bide du
Biriatu’ren erdia,
oinbertze arma gizon bakarrak
ezin dezazke balia.
8
Zein alde hauta xortian bota
eta nion irabazi,
nere postara juan ta xutik
plantatu nintzen lenbizi;
sega zorroztu, xapela bota
ta zintzo lanian asi,
kanpotarrikan etzedin jarri
gure herrian nagusi.


9
Kontrarioak bere aldetik
egin du entsaio franko:
gain-behera ta azpitik goiti,
trebeska eta birako;
bere denboran plana oberik
ez du sekulan tirako,
manejarentzat toki pollit bat
heldu den San Martineko.
10
Batzuek pika, bertziak hautsi,
bertze batzuek tapatu,
segari onak ez luke behar
sorhua hola tratatu;
gero beruak jo zuenian
sasi-xokuan plantatu...
jende biziak ez manifesta
sekulan sobra espantu!


8/1: hauta: aukeratu; 8/3: podara: tokira. 9/4: birako: jirabuelta; 9/7: maneja: tío-vivo, caballitos. 10/8: espantu: arronka.

11
Berrogoi ta bi urte baditut,
ez naiz sobera bolanta,
bainan halere segitzen nuen,
etzen oraindik beranta;
sasi-xokotik deitu ninduen
egiteko parlamanta,
finitu gabe uzten zuela
irabazitzat emanta.
12
Ezin ikusi naukela diok
gehiago hire begiz,
ez nikek penik nere partetik
faltarik izandu balitz;
len baino zazpi sega gehiago
emango dizkiat, Luix,
pario hori toki berian
jokatu nai baduk berriz.




11/2: sobera: sobra, geiegi; bolanta: zalu, arin.
13
Lenago hunek irabazia
omen du zenbeit pario,
mordoxka ona baldin bazuen
ongi behartu zaizkio;
Biriatu’ko iñorantiak
eskolatzia kario,
zuzen-bidian Marianori
bere partia zor dio.
14
Horra zer gauzak pasatu diren
Biriatu’ko kaskuan,
jende leiala entseiatzen da
galdutzeko irrixkuan;
desiratzen dut egon dadiela
oraindik urte askuan
segariaren bandera hori
herritarraren eskuan.


15
Nere barnia trankildutzeko
erran ditut zenbeit egi,
gauza txarra da sartzen badire
sentimentuak barnegi;
nik pariotik badut askitxu,
nahi duzuenak segi,
Luixen kontra aritu dena
ni naiz Jose Suzperregi.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org