 |
|
 |
 |
|
Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak
Onako iru bertso auek, amalau edo amasei bertso zituan sail batekoak dira. Sail ori, Patxiko Amueder’ek jarria zan.
Bertso-paperak saltzen, Patxiko bera ta Ernani’ko Olegario ibilli ziran. Ortan ari zirala Txirritarekin zer gertatu zitzaien, onen liburuan irakur dezake irakurleak, Auspoa’ren 18-19’gn. zenbakian, 211’garren orri-aldean. Liburu ontan jarri-aldi ontako bertso bakarra ematen da, azkena; gaurkoan, berriz, iru: bi berri, ta bat lengoa, azkena. Bertso au, zenbait aldaketarekin ematen degu oraingoan.
Zoritxarrez, bertso-papera ez degu iñun arkitu. Iru bertso auek, Otxoki baserriko Inazio ta Patxi Lazkano’k emanak ditugu.
1
Alza’ko erriyan askok nai diyo
Garbera-goi’ko Andresi,
ogiya baño gizon obia,
gaitzik eztuna merezi;
aspalditxuan kantu-lanian
eztezu gutxi ikasi,
tamaña orretan laister zerade
bertsolariyen nagusi.
|
2
Taberna eder bat or badaduka
Calle Matia’n Joakiñak,
esanak libre izaten dizkin
olako buru-ariñak;
oraindikan e artzen zetiñat
lengo erreziyo jakiñak,
bi baxo-erdi eskax badira
iru artuko zetiñat.
|
3
Tabernan askok ikusten naute,
ez naiz sartuko botikan,
gizona ondo gobernatzeko
beneno gutxi autikan;
Gipuzku ontan ez dedilla izan
umoriaren faltikan,
amalau bertso artu litezke
amar xentimogatikan.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |