Ni jaio nintzan...


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altza'ko bertsolari zaarrak »  Ni jaio nintzan...

Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak



«Ni Jaio Nintzan...»





1
Ni jaio nitzan milla zortzireun
larogei eta bostian,
nork ote daki nere biziy’au
geroztik zenbat kosti’an?
egiya garbi esaten dakit
orla izketan astian,
orra nik zenbat urte dauzkadan
noiz ditudan da noiz’tian.
2
Martxoko illaren oi ta bostian (1)
diyote sortu nitzala,
izugarriya etzan izango
orduko nere itzala;
amasei urte kunplitu ziran
ama neria il zala,
anparo gabe gelditu nitzan
txiki-txikiya nitzala.


3
Bedatzi urte nitubenian
asi ninduten eskolan,
nere orduko bizi-modua
etzait aztuko sekulan:
sardin erria taluarekin
egun guztiko sakelan...
umiak ola ibilli baño
obe du egon kartzelan.
4
Bizi-modua nola deran
gaur garbi adierazten det:
ofiziyorik ez daukat baño
bastante irabazten det;
janian ez det batere gulik,
gorputza merke jazten det,
etxian gutxi entregatuta
tabernan asko uzten det. (2)


5
Tabernarako biziyo txar au
ondo sartu zan nigana,
aitor dezagun gaurko gaztiak
geienak ala gerana;
erretiria desgarayian,
iñoiz geiegi erana,
bestela oso sanua naiz ta
auxen gaitz txarra derana!
6
Iñola ezin kunplitu diyot
gorputzak daukan gustua,
sortzen diranak eman eskas, (sic)
ez det neurri justua;
ala ere ez konsideratzen,
ain daukat buru nastua,
premirik gabe mala maneran
nik dabilkidan gastua.


7
Igande-goiza allegatzian
afaitatuaz mezetâ,
tabernik iñon zabalik badô
lenbiziko an presenta;
paketillo bat ziarro artu
fumatzallia naiz eta,
bi txiki-erdi eran ezkero
akabo nere pezeta.
8
Eguartetikan jeneralian
tabernan gera tokatzen,
lagunak alkar billatutzian
segiran ardo jokatzen;
antxen begiyak iya aterian
tontuenari pegatzen,
lanerakuan nere bururik
ez da oinbeste nekatzen. (3)


9
Ordu biyetan goiza dala-ta
beranduxiô etxera,
bazkaririkan ote daguan
azkar beiratu eltzera;
baldin koñatak esaten badit
«Len apuratu etzera?»,
arri’re azkar arrazoi txarra
belarriyaren ertzera. (3)
10
Bazkaldu eta lagunetara
berriz e al dan lenena... (4)


(1) Paperean: ogei.
(2) uzten du, jazten du ta abar ezin esan; bere burua sartu bear; orregatik esaten du uzten det, jazten det; oiek orregatik daude postura orretan esanak. Bera etzan orrelakoa. Ala esan didate ao batez Joxe ezagutu zuten guziak. Au bera esan diteke sail ontako beste bertso askorengatik ere.
(3) Etzan joku-zalea. Konpromisua ez bazan, etzan asiko.
(3) Joxe, arrazoi txarrik etzuan gizona omen zan; pazientzi aundiko gizona; zer esaten zuan ondo zekiana; asarretzen etzana.
(4) Amargarren bertso au, onela asi ta utzia dago. Jarri-aldi onek luzeagoa bear zuan, beraz; bañan, zoritxarrez, etzuan aurrera jarraitu, guk arkitu degun tokian beintzat. Toki au, egillearen beraren eskuz-idatzi bat izan da, bere illoba Migel Garmendia’ren eskutik izan deguna.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org