Emakumeai


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altza'ko bertsolari zaarrak »  Emakumeai

Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak



Emakumeai





Onako bertso auek ere, Joxe Garmendia’k jarriak dira. Otxoki’ko Inazio Lazkano’k emanak ditugu. Bertso-sail luzea omen zan, bañan pare ontaz bakarrik oroitu da orain.

Emakumeen artean gona berri bat jarri omen zan modan: gerrian, extu-extua; ipurdi aldean, buelo aundikoa; ta bean, extua berriz ere.

Ona emen bertsoak:

1
Bostetako mezara
dijuaz jaietan,
aste-egunian berriz
oyian seietan;
bestek eju eginda
jeki erdiyetan,
sukaldera sartzian
fuego erriyetan!


2
Zeñek ederraguak
gona ta kamixa,
batek color de rosa
ta bestiak grixa;
gogoratzian parrez
nago nere gisa
nola makurtzen diran
egiteko pixa.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org