 |
|
 |
 |
|
Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak
Afrika’ko gerrari ere bertsoak jarri zizkan Jose Garmendia’k. Ain zuzen, anai bat an zuan. Bertso-sail luzea omen zan, bañan, zori txarrez, Alza’ko Otxoki baserriko Patxi Lazkano’k buruz zekian eta kopiatu diogun bertso au ez beste danak galdu egin dira:
Auxen da lana lorikan trankil
ezin egin arratsian,
ikaratuta esnaratzen naiz
anaiaz akordatzian;
moruak gerran fuerte
egiten omen dute
onian edo gaitzian...
arrazoi dute agindutzia
bakoitzak bere etxian!
|
|
|
|
|
 |