Katu txiki bati jarritako bertsuak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Altza'ko bertsolari zaarrak »  Katu txiki bati jarritako bertsuak

Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak



Katu Txiki Bati
Jarritako Bertsuak





Etxeko katua zan. Jaio zanean, bera izan ezik, katakume guziak il ziran; baita ama ere. Ta amarik gabe azita, oso katu kaxkarra atera zan. Plako-plako gelditu zan. Ikusteak ere pena ematen zuan; ain zan tristea. Beti goseak ia illean zebillen. Jateko abildaderik ere etzuan. Esnea artzen zuan, baña ura ere bear aña ez.

Arrues’ko sukaldeak leio bat zuan; leio ondoan maia egoten zan. Katua maietik leiora ateratzen zan, ta an eguteran egoten zan, eguzkitan. Eguzkia itzaldu ta preskatzen asten zanean, katua atzera su ondora etortzen zan. Oiek ziran egun guzian egiten zituan pausoak.

Grazia egiten zion Joxeri katu orrek, eta bertsoak jarri zizkion. (1)

Bertsoak, Joxeren eskuz-idatzietatik artuak ditugu.

1
Bertso berri batzuek
nabil jarritzeko,
nik dakitenarekin
ez da arritzeko;
iñork gogorik badu
obek aditzeko,
ikasi ta kantatzen
gero aritzeko.
2
Azienda bat dago
gure etxean salgai,
aspalditxuan nago
erostunaren zai;
merke emango diyot
baluke iñork nai,
katakume txiki bat,
gustagarriya bai.


3
Garbi emango ditut
katu orren señak:
txiki-txikitan ditu
eztulak egiñak,
gizentzen saiatzen naiz
nere alegiñak,
bañan persegitzen du
ijarako miñak. (2)
4
..................................
.............................
.......................................
.............................
.......................................
.............................
udaberri aldera
pizkortuko al da! (3)


5
Pensatzen egondu naiz
neregan lenguan,
xaguen batek bera
jango ote duan,
aiñ gauza arlotia
sortu zan munduan,
otzak pasia edo
ez dakit zer duan.
6
Suaren ondotikan
irteten da bakan,
nonbait bere gustua
izaten du arkan;
begiyak itxututa
egoten da tranpan,
Kristok bestek ez daki
zer malezi dakan.


7
Iñoiz ateratzen da
zerbaiten eskera,
edo ezurrak biuiñ
dauzkan ikustera;
doi-doia iyotzen da
leioko koskera,
eguzkia sartzian
surtara ostera. (4)
8
..................... ez du ta
...........................
.......................................
...........................
bizkarra arrotuta
ematen du aize,
bai traidoria dala
Judas bezelaxe.


9
Nik ez daukat orrekin
ze alibiyorik,
ez baldin badu uzten
daukan jeniyorik;
ez diyot ekarri nai
betenariyorik,
zergatikan ez daukan
erremeriyorik.
10
Ez det besterik biar
erneatutzeko,
koñatak esaten dit
enpleatutzeko;
baita nik kantak jarri
enteratutzeko,
artutzen dubenak ez
entreatutzeko,


11
Azkar mugi liteke
iñork biar badu,
bestela udazkenak
akabatuko du;
len goatu nitzan da
orain daukat damu,
utsa zan sikiera
konpradiyan banu.
12
Begira emateko (5)
ez litzake inportik,
pisatzen da entreduan
ez ibiltziâtik;
tantiatua daukat
dala ontzaz betik,
bizirik pisata’re
ez da beintzat batik.


13
Desgrazirikan asko
neretzat izan da,
egiñalak eginda
gizendu ezinda;
plakueneko markan
askoz pasian da,
etxia aurreratzeko
au dek azienda!
14
Bizkarreko illiak
dabizki gozuak,
baña soildu zaizkiyo
anka ta besuak;
muturreko illiak
erre dizka suak,
oso planta ederra
ez dauka gaxuak.


15
Orlako aziendik
gutxi gora-bera,
iñork egiten badu
nun dagon galdera,
tratuan oso errez
konponduko gera;
pozik emango diyot
eraman aldera. (6)




(1) Migel Garmendia, Joxeren illoba. Doñua ere, Migel onek kantatua degu, ta gero Anbrosio Zatarain eta Juan Oñatibia jaunak paperean idatzia.
(2) Cursivaz dagoana, paperean ezin irakurri da, puskatua dagolako. Patxi Lazkano Joxeren illobak esanda jakin degu nola dan.
(3) Papera puskatua dago; bertso ontan, ta bestetan ere bai, puntoz jarri ditugunak, paperean ezin irakurri diran lerroak dira.
(4) Emen ere papera puskatua dago; cursivaz dagoana, Migel Garmendia Joxeren illobak osatua da.
(5) Begira emateko = tratua, azienda ikusiz bakarrik egiteko, pixura joan gabe alegia.
(6) Eraman aldera = debalde eramateko, etxetik kentzeagatik badare.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org