2.01 saioa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  2.01 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

BIGARREN EKINALDIA

Antzokia.- «Handik urte betera». Jangela edo komedore txukun bat.



Lehendabiziko saioa.

Simona bakarrik.



Simona.- . Ernegatu behar zait niri. Infernuan ere ni baino hobeto bizi direnak izango dira. Egunetik egunera okerrago eta beti kiskalmen bizian. Jateko sortu ezin eta bizi ezin eta bizi nahi. Lanerako bakarrik nago, jateko bi gara. Neronen burua asko ez dudalarik, ama adinako alaba neronek elikatu behar.

Zahartzaro ona datorkit bai, oso ona. Haz itzazue alabak, leher egin berengatik, erantzungo dute behar bada. Hor daukat hamazazpi urteko alaba. Bera ikusita edozeinek esango du zorionekoa dela bere ama. Bai; ikusi egin behar hori. Nik nahiago nuke bere ama ez banintz. Hartara nire dina nolabait sortuko nuke eta kito. Lau koarto irabazten baditu, bost hondatzen ditu bere tximak apaintzen, eta gero soineko bat egin behar duenean amari diru eske.

Horiek dira nik horrengandik dauzkadan alderdi onak. Orain urtebete, moja joateko ibili zen; ai, joan balitz! Bake hobean biziko nintzen gaur. Infernu bizia horrexek ematen dit. Bart ez dakit zer ordutan etxeratu den; gaur oraindik ez da gelatik atera eta bederatziak dira. Ijito batekin bada ere, ez da behin ezkontzen hor, eta bakea. Ez da, bada, libertaterik eta apainketarik jartzen ez diodalako. Suerte gaiztoa, eta besterik ez! Ontzi zahar batean Amerikara bidaliko dut, eta hor konpon...

(Deituko dio) Karmen!... Badun gelako atea irekitzeko ordua. Lotsa pixka bat behar huen, goiz garai honetan horrela egoteko.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org