2.03 saioa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  2.03 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

3garren saioa

Simona eta Axentxi





Simona.- Beti bezala gaur ere. Goizeroko gure errezoa hauxe da. Ni ernegatzen eta kiskaltzen, eta hori imintzioan, zitalkerian, eta gero egun guztian puxilduta. Baina... (Guztiz irmo) ez gara aurrera era honetan bizi behar. Norabait egin behar du zirt edo zart.

Axentxi.- (Atetik.) Hori, hori; zirt edo zart. Kanpandorrea adinako alabak amaren izerdia jaten ez du egon behar; zirt edo zart, Simona.

Simona.- Ongi etorri, Axentxi. Zu bazatoz nik baino ederkiago lo eginda. Zu bezala bizi banintz...

Axentxi.- Nik baino hobeki bizi behar zenuke zuk. Ez zaude esan gabez. Nahi bezala bizitzeko era jartzen dizut nik. Ekarzu alaba hori, Simona; zurea eta haren zoriona eskuan dauzkat-eta.

Simona.- Egon bitez, bada, beti zure eskuan; bide horretatik ez dut nahi zorionik. Ni ez naiz santua izango; baina ama naiz, Axentxi.

Axentxi.- Eta zer horrekin? Simona, badirudi zure kaltean nabilela, onbidea besterik jarri ez dizut-eta.

Simona.- Zure asmoak onak izango dira, baina gure kaltean datoz... Bide hori ez, Axentxi, bide hori ez.

Axentxi.- Nik, ez dut, bada, besterik.

Simona.- Gaur ez izan arren, bihar sor daiteke, eta ez gaituzu erabat utzi behar. Hona hemen bera (Karmen gelatik aterako da.)

Axentxi.- Simona, ez zaitut utziko, lagun naiz eta laguntzeko naukazu.

Simona.- Eskerrik asko, Axentxi; eta gero arte, honekin uzten zaitut.

Axentxi.- Zoaz ondotxo, Simona.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org