3.05 saioa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  3.05 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

5garren saioa

Ama Frantziska, Simona eta Pilar





Ama Frantziska.- (Sarreran). Ikusi al duzue inor? Ez da hona inortxo agertu?

Pilar.- Gu hemen sartuz geroztik ez da inor izan hemen.

Ama Frantziska.- Zalantza txar batean nago.

Simona.- Zer dela eta?

Ama Frantziska.- Zuek sartu aurretik hemen nirekin zegoen andretxo bat, ez hona eta hara joan zait; ez dakit bera nor den eta nondik atera den.

Pilar.- Hara berriz!

Simona.- Axentxi da hori.

Pilar.- Axentxi! Noren bila?

Simona.- Axentxi dela hori. Andre hori sorgina da, eta zazpi demonio beregan ditu horrek.

Ama Frantziska.- Eta nor da bera?

Simona.- Alaba hondatu didan emakume galgarri bat. Ai, behin ere ezagutu ez banu!

Pilar.- Ai behin ondo ezagutu bazenu!

Simona.- Hala da; neroni naiz gaitz honen sustraia. Ordu txarrean jarri zitzaidan buruan, nire alaba moja joango zela... Ai, joan balitz!.... Baina... Andre horren errainua ikusten dut hemen... Oraindik hementxe, hementxe bertan ere gerra eman behar digu horrek...

Pilar.- Baina joango zen... ala ez?

Ama Frantziska.- Baietz uste du atezainak, zuek ikusi eta ihes egin ote duen.

Simona.- Amen, bada, betiko.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org