|
Antonio Amundarain. Lore bat loitan
8garren saioa
Ama-alabak.
(Apur batean biak geldi eta isilik).
Simona.- (Altxa eta alabaren oinetan belauniko, bi besoak lepora bota eta negarrez). Karmen, Karmen! Zuretzat ama txarra izan banaiz, ondo damutua naukazu... Zure hitz bigun bat ez al dut merezi?
Karmen.- Berandu da... berandu da.
Simona.- Karmen! Zure ama zure oinetan negarrez, belauniko ikusita ere ez?
Karmen.- Negarra egingo nuen denbora bazen... gaur ez.
Simona.- Zergatik ez?
Karmen.- Negarra bihotzetik atera ohi omen da... eta Karmenek bihotza galdu zuen...
Simona.- Barkatzeko adina bihotz ez duzu bada? Zure amari barkatzeko adina ere ez?
Karmen.- (Gora begira). Aiii!.. Ama!.. (Sillan zerraldo eroriko da)
Simona.- Zer da hau? (Irtengo da).
|