3.09 saioa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  3.09 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

9garren saioa

Karmen bakarrik, gero Axentxi



.

Karmen.- (Pixka bat egon eta altxatuko da) Bakarrik nago. Zer egin nezake? ihes? Nora? Nondik?... Ai ene, ai ene! Neure buruak nazkatzen nau... eta hemen (bihotzean) hutsune ikaragarri bat daukat; ezer gabe nago eta ezer ez naiz. Lainopean dago aspaldian zerua; bihotza nuen tokian sakon handi, leize ilun bat daukat; munduak baztertu nau... zer naiz?... izanaren errainu bat:.. haizeak daraman hosto iharra... Infernurako su-gaia!!... Ene! Izua datorkit...

Axentxi.- (Albotik). Ez ikaratu. (Laztanduaz). Ez zaude bakarrik, nire kutun hori, ezta ere zuk uste duzun bezain baztertua, nik askatuko zaitut... Ate horretatik dago baratzea, eta baratzetik ihes bidea... (tiraka). Goazen.

Karmen.- Nora ordea? Zertara? Nekatua nago... asea nago... niretzat ez dago lurrean zorion beterik.. Heriotza nahi dut...

Axentxi.- Karmen! Hemezortzi urte oraindik ez dituzu, eta heriotza? Txoratu zara ala?... Komentu ilun honetan lotuta usteldu nahi duzu? (tiraka). Goazen, goazen, Karmen, goazen, agudo hemen ditugu-eta...

Karmen.- Ai!... Eta nire ama!

Axentxi.- Ni beste amarik ez duzu zuk, (tiraka). Goazen...

Karmen.- Ai, hilko banintz!... Banoa... (Joango dira albotik, eta ondotik agertuko dira Simona eta Ama Frantziska).













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org