Zerura


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Arzak Antonio »  Zerura

Antonio Arzak





Kea dirudiela
denbora dijua...
ta bizi da oraiņdik
Maritxo gaxua!


I



Baņa... ni eziņ bizi
zu ikusi gabe,
nere buruaz ondo
egiņ ziņan jabe!
Barrenean detana,
biyotz edo labe,
zutaz errukitzeko
ez det aski, ene!
Joan nitzan, bada,
berriz baserri zarrera,
lengo kabira diran
enaren antzera;
ganbarako leiotik
itsaso aldera
begira zegon; eta,
deitu niyonian,
jatxi zan beriela;
negon atarian,
t’aitonaren galdia
egiņ ondorian,
Pasa bedi barrena,
jauna -esan ziran,
abiyaturik orla
nerekiņ izketan:


II



Aitona! Ill zan, jauna,
enkargaturikan,
bedorri etortzen bazan
egunen batian,
guztiya esateko.
Lengo berri badaki,
jauna, ta geroztik...
nere aiton gaxua,
damuak arturik,
asi zan triste, triste,
gelditzen bertatik;
etzuen ezer jaten
ta, eziņ egonik,
zer egiņ etzekiyen
ni poztutziatik.
Nik beretzat ez nuen
far irri bat baizik.
Orla giņan,... eta beiņ
etxeko ganbaran
beti bezela ari
nitzan ardatzian;
aiton gaxua neukan


alkian, aurrian,
ta nijuan bezela
liņua iruten,
Jaizkibelgo laņua
zijuan banatzen...
Guadalupeko Ama
agerturik ontan,
aiton onari esan
niyon bat batetan:
Betor, betor onera.
Ara gure Ama.
Zergatik dago triste,
aitona laztana?...
Nai al du nik gauza bat
oraiņ esatia?...
Zuk nai dezun guztia,
illoba maitia!
Bada... nik nai nukena
ez da besterikan:
onera ekartzia
Ondarrabitikan
emakume gaxo bat,
alargun, pobria,
Anttonen ama, ai!,
ura galdu zanian
itsas zabalian,
lurrian gelditua
bakartasunian!...
Zer zorionekoa
izango nitzaken,
utziko balirake
etxera ekartzen!
Am’alabak bezela
biziko giņake,
eta gure biyotzak
poztuko lirake!...
Ta zer ziyon aitonak?
Nola esan!... Jauna,
alkitik etorri zan
altxa ta nigana,
eta bi besuakiņ
lepotik arturik,
doi-doia esan ziran:
Ber..ta...tik, ber...tatik:
datorrela lenbailen;
zor au pagaturik,
kontentu nua oraiņ
mundu onetatik!
Eta bere malkuak
neriakiņ jorik,
lurrera zijuazen
elkarganaturik!
(Aitonaren malkuak
azkenetakuak,
non fruta ximur batek
dauzkan ur tantuak;
eta illobarenak
aundiyak, beruak,
aspaldiyan zeuzkanak
barrenen bilduak!)


III



Eta gero?
Ai, jauna!
Urrengo goizian,
nere Anttonen ama
nik aldamenian
ikusten nuenian,...
eta arratsian,
guztiyok elkarrekiņ
errosariyuan
difuntuengatikan
erregututzian,...


ez dakit zer sentitzen
nuen biyotzian!...
Ta ama bizi al da?
Ez, gaxua... Baņan...
begiyak nik itxirik
mundutikan joan zan!, , ,
Eta zu nola zera?
Ni kontentu, jauna;
nere anai zarrena
etxian deguna
txit ona da neretzat;
denak maite naute,
aitortuko ezpanu
biyotzik ez nuke;
koņatari laguntzen
diyot alegiņa,
illobatxoak dute
ikasten dotriņa;
beren gelan daukaten
Ama Birjiņari,
lore xortak eskeintzen
dizkate kantari,
t’ingurutikan datoz
neskatxak onera
arratsaldetan, josten
nik erakustera;
orla joanik egunak
egunen ondoren...
beti esperantzetan...
ta beti maitetzen!...


IV



Ixilldu zan Maritxo;
t’irten nitzan andik,
nere artian orla
pentsatzen jarririk:
Beti esperantzetan!...
Al da gure biziya
esperantza baizik?
Nola bizi liteke
iņor au galdurik?
Len joan ta oraiņ esan
orduko pasarik,
gelditzen zaigu ezer
gero bat besterik?
Ta beti maitetzen!...
Bai, Maritxo, bai! Zure
antzikan ez duten
zenbat neskatxa gazte
gaurko egunian,
biyotza kolokan ta
aizia buruan,
zorionaren billa
dabiltzan munduan,
itzal bat arrapatzen
aurraren moduan!...
Gaxuak!... Ez dakite
maitetzea zer dan!


V



Laguntzat eramana
nuen eskopeta,
ta arrats artarako
jorik Goizueta,
biaramon goizian
erbi txakurrakiņ,
ibaiaren ertzian
utzirik Alduntziņ,


emendik eskuiera
asi nitzan sartzen:
izandurik Aņarben,
gero Arranbiden.
baso eta mendiyak
ikusten nituen,
ta begira... begira...
ez nitzan aspertzen!
O zer edertasunak
gordetzen dituzten!...
Gizonak altxatuak
badira erriyak,
Jaungoikoak egiņak
baso ta mendiyak!
Ta nebillen zoratzen
ni aben artian,
pill-pill sentirik nere
euskal biyotzian,
Urdaburu atzeko
erreka beltzian,
basurde ta basauntzak
zuten biltokian,
oraiņdik ol-etxerik
egiņ etzanian,
lengo denboretako
gure lur librian...
aritz tantai galantak
zutik zeudenian!
Udazkena zetorren,
ego aizia zan,
bero egiten zuen
mendi aldapetan,
eiz arrastorikan
ezerenik etzan,
kabiyak utsak zeuden
arbol adarretan,
eta osto igarra
erortzen zanian,...
o zenbat txori kontu
zeraman tartian!...
Ta txoriyak zebiltzan
itzala nayian
bide bazterretako
elorri sasiyan;
olluak atariko
metaren onduan,
ardiyak erreketan,
txakurrak txokuan,
ta beiak ukulluan
ixilltasunian;
etzan ezer entzuten
inguru aietan,
bazirudien dena
zegoela lotan,
arratsian bezela
aditurik klan-klan,
arriyaren kolpia
bakarrik errotan...
ta tarteka... nonbaitik,
doi-doi nabaitua,
ikazkiņen aizkoren
ebaki txixtua...
artzaien txilibitu
soņuaz nastua...
Gero, Pikoagatik
beste alderdira,
beiņ gora ta beiņ bera
emanikan jira,
illuntzerako nitzan
irten Ergobira,
Urumean datorren
bezela aingira,
leun-leun sarturik
nere Donostira.


VI



Illabete geienaz
zan ontaz irago,
non Ategorrieta
baņo onontzago,
goiz batian amon bat
jartzen zait ta diyo:
Barka beza: bedorri
da On Antoniyo?
Bat bai.
Banekiyen nik!
Bada, natorkiyo
esatera Maritxo
txit gaizki dagola,
laster Jaunari kontu
emango diyola;
ta nai badu bizirik
ikusi oraindik,
abiya litekela
bidian bertatik.
Esan, ta nijuala
zerbait galdetzera,
itzontzi bat sartu zan
gu geunden artera:
t’arrekiņ egon eta
jira nitzanian,
iņondikan amonik
etzan ageri an.
Zer egiņ ez nekiyen...
Batetik, mandatua
nork ziran bigaltzen?
Bestetik, ara joanik
zer egiņ nezaken?
Agiyan traba eta
menturaz kaltia,
gutxi edo geiago
azken ordu artan
bear dan pake ura
nasturik animan.
Baņa... sufrtzen zeuden!
Ta... nola ziteken,
kasorik egiņ gabe
gelditu niteken?
Ni ez! Ara joan nitzan.
Ez nuen nai izandu
sartu bere gelan,
ta begiratzen niyon
ate ondotikan.
Gurutze bat estutzen
zuen eskuetan...
ezpaņak idukirik
beraren oIietan,
garbi!, non maripoxak
eguak loretan!
Bai, eta nola ill zan!...
Itsasoa ikusten
zuen oietikan,
t’ametsetan bezela
urruti batian,...
begi zorrotz illtiyak
an jarririk zeuzkan,...
noski bere maitia
billatu nairikan!...
T’aurreratzen zijuan
bezela agoniyan,...
andikan Guadalupen...
t’ondoren zeruan...
Je...sus,... Ma...ri...a,
(An...tton...
marmarizturikan...
Arkitu ziranian
Jaunaren kolkuan,...
zer eztaiak izango
zituzten orduan!...


VII



Joan da gure artetik
Maritxo gaxua!...
Gu laster, ala nola
arbolen ostua;
ta mundu au legoke
oso igartua,
pozik gabeko penak
betiko galdua,
ezpalitz altxatuko
zeruraņokua,
eder, txoragarria,
gozo lurrintsua...
esperantzaren lore
amoriyozkua!!


Zerura poemaren leenengo argitalpena:
Donostian, J. R. Baroja-ren semeen moldizkiran. 1894.
Beste argitalpenik izan dan ez dakigu.







     

euskaraz.net Đ Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org