Patxi ta Kontxexi


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Arzak Antonio »  Patxi ta Kontxexi

Antonio Arzak



Patxi ta Kontxexi (1)



Gipuzkoari:
Probintzi maitea!
“Lengo zure semeen oituretan daude
gordeak zure onra ta gure zoriona”.



I



Orain berreun ta amar urte, zan Patxi ogei ta bost zituen gizaseme prestu bat, Bergarako baserri batean morroi zegoena; ta Kontxexi, inguruko beste baserri batean bizi zan neskatxa gazte bear bezelako bat, zeiņak, nola etzekiela, bereganatu zuen Patxiren biotza.

Etzan Patxi, gaurko egunean asko bezela, edozein moduz, ai!, azitako umia, baizik dotriņa txikitatik ondo ikasia, bere lenbiziko komunio santua ondo egintakoa, ta gurasoak maite ta errespetatu bear zirala ongi zekiena.

Ala, bada, pensatu zuen, Kontxexiri bere amorioa agertu baņo len, gurasoai bere asmoak azaltzea; eta, aek Azpeitiako nekazari batzuek izanik, joan zan, jai egun batean, berakin egotera, seme on batek bezela beren iritzia eskaturik, aditzera eman ondorean Kontxexi zer moduzko neskatxa zan.

Guraso onak erantzun zioten ondo arkitzen zutela esan zien guztia; eta, ezaguturik seme ona zan aldetik etzuela aurrera ere bear etzan gauzik egingo, sekulan bere gurasoengatik, pobreak izan arren, aditu etzan bezela, ematen ziotela beren baimena asmoa zuena egin zezan, baņa jakiņaren gaņean jarririk eziņ izango zuela berengandik dukat bat bakarrik.

Biaramon goizean, Patxi morroi zegoen etxera zetorrela, arkitu zuen Kontxexi errotara zijoala; eta, egun onak elkarri emanik, jarri ziran itzketan:

Etzenuke asmatuko ―esan zion Patxik― nondik eta zertatik natorren, baņa esan bear dizut; eta gero egin bedi Jaunaren borondatea. Aspalditxo ontan zugana dijoa beti nere pensamentua, eta nola esan eztakit zer senti detan biotzean, zutan pensatzen jarririk, gure etorkizunaz oroitzen naizanean. Nik nai zinduzket emaztetzat: eta, zuri au agertu baņo len, nere gurasoai zer asmo nuen esatetik nator. Berak eman dirate beren baimena, eta orain zuri aditzeko emen nago.

Zer naizu nik esatea? ―erantzun zion Kontxexik―. Ezagutuko dezun bezela, zuk zure gurasoakin egin dezuna egin bear det nik nere aitarekin; baņa ontarako lenbizi eskatu bear diot, txikitatik erregutzen diotan Ama Birjiņa Arantzazukoari, eman dizaitala, biori konbeni bazaigu, zureganonzko amorioa.

Ona non daukazun ―esan zion Patxik, aren eskapularioa kolkotik atereaz―. Beti nerekin daramat eta sekulan utziko eztet; zuk esaten nazunaz, bere eskuetan jartzen dezu nere suertea; ala izan bedi; baņa jakin zazu, Kontxexi, au edozeiņ dala, txikitan nere amak jarritako eta berak morroi izatera etxetik atera nitzanean maite izateko esan ninduen eskapulariotxo au, obira ere nerekin batera eraman naiko detala.

Au izan zan, dudik gabe, erregu ezin geiago samur bat Ama Birjiņarentzat, zergatik Kontxexik, itz oek entzun orduko, esan zion:

Zuk maite dezu asko nere Ama Birjiņa, eta nik maite zaitut zu. O nere Ama!... Len eskeintzen nizun nere maitetasuna bakarrik; baņa gaurtandik artu ta gorde zazu nerea, beste zure seme leial onenarekin batean! Gaur arratsean bertan itz egingo diot aitari; eta bigar goizean, ganaduentzat belar pikatzera goiko aldeko muntora zatozen denboran, esango dizut esaten ditana.

Orla elkarri aldegin zien bi gazte oek; pasa zan gauba, ez laburra Patxirentzat, eta urrengo goizean goiz asi zan, ziņaturik, belar pikatzen esantako lekuan. Bei-zai agertu zan noiz edo noiz Kontxexi eta, sasi loreak biltzen bezela alderaturik, esan zion:

Aitak esan dit galde dizaizuala zenbat dukat dituzun.

Bat bakarrik ez -esan zion Patxik-; nere irabaziak txikiak dira, eta oso-osorik pasatzen dizkatet bearrean arkitzen diran nere guraso gaixoai. Ai! ―esan zuen, itaia eskutik eroririk―; ikusten det, Kontxexi, bukatuak gelditzen dirala nere asmo eta pensamentu guztiak, baņa egin bedi zeruko borondatea.

Eta Kontxexik esan zion:

Badakizu atzo Ama Birjiņari eskatu niola gorde zezala gure elkarganonzko amorioa, eta Ama Birjiņak nai du jakin nik egiaz itz oek esan ote niozkan. Erregu zaiozu egunero biotzetik, nik egingo diotan bezela, konbeni zaiguna eman dizaigun, eta gure etorkizun guztia jar zagun bere eskuetan.

II



Urte artan bertan, Agorraren zortzian, gaur oi bezela, Ama Birjiņa Arantzazukoaren erromeria zan.

Jende talde aundiak alde guzietatik zetozen ugari Oņatiko errira, zeiņak zirudien erlatoki aundi bat. Ez bakarrik gure probintzi Gipuzkoa maite onen errietatik zijoazen debozioz beterik gure guraso euskaldun zarrak beren Ama laztan Euskal-Erri-ko jabearen aurrean belaunikatzera, baizik oņez, zaldiņo eta astoetan, eltxoa bezela zetorren jendea Bizkaia, Nafarroa, Araba eta Frantz-Euskal-Erritik.

Ainbesteraņo zan ezik ango jendearen emana Ama Birjiņa bezpera arratsaldean, non Oņatiko probestuak otsandetu bear izandu zuen bando au:

Oņatiko Konde jaunak, nere nagusi eta erri ontako eta bere lur eta jauregien agintariak, jakin erazotzen du: atsegin aundiarekin ikusten duela bere erria onenbeste erromerigillez onratua; agertzen diotela guztiai bere diosal eta ongi-etorria beraren eta Oņatiren izenean; erri osoa izango dala gaur-bigarretan ostatu bat; gaubaz idikiak geldituko dirala eliza eta etxandiak; eta ez estutzeko iņor jatekoari dagokionez; bada izango dala taloa, eta gaņera illko dirala baserrietan txal guri-guriak.

Gauba etorri zan, baņa etzirudien. Ain zan ederra!... Illargiak eta izarrak argi egiten zuten iņoiz ez bezela; zerua zegon, dudik gabe, pozez beterik lurrean alako fedea eta debozioa ikusita; eta au noraņokoa zan ondo jakiteko, begira zaiogun Bergarako bide artatik barrena astotxo baten gaņean datorren aiton gizagaixo arri, urtez eta nekez betea, aitzurra ta laia ibillitako esku latz onradu aetan errosarioa santuaren aleak bat-banaka iragorik, begiakin mendi gaņetik zerura begiratzen zuen bitartean, billatu nairik bezela, goi zoragarri artan, Ama Birjiņak bere birtuteari prest jarria zeukakion tokia.

Eztator bakarrik; bere onduan dator neskatxa bat, ederra guztiz gorputzez, baņa ederragoa oraindik animaz. Zan Kontxexi bere aitarekin.

Sartu ziran Oņatin; eta, ikusi zituztenean bazter guztiak ezin geiago jendez beteak, etziran ostatu billa saiatu, baizik joan ziran gauba pasatzera aritz mardul baten azpira, non arkitzen zan lo gizaseme bat. Zan Patxi.

Kontxexiren aita zarra zan eta zegoen eri. Onla, gogortu zan guztia asto gaņean, eta Kontxexi jaxten laguntzen abiatu zanean, ezurretan miņ arturik, asi zan arrenkura zeriola eta esnatu zan Patxi, aritzaren gerri lodiaz beste aldetik zegoelarik. Alderatu zan, eta:

Kontxexi! Zu emen? ―esanik, gelditu zan ez atzera ta ez aurrera.

Patxi! ―erantzun zion Kontxexik―. Ordu onean zatoz. Lagun zaidazu nere aita gaixoa arbol onen ondoan jartzen.

Ala egin zuen, itz egin zuten erromeriaz, jendez bazter guztiak beterik zeudelako aratu zirala elkarri esanaz; eta, gau onak emanik, joan zan Patxi bere lekura. Aitak orduan galdetu zion Kontxexirik:

Ori izango da zuk esan zenidan mutilla? Bai, aita; ori da -erantzun zion alabak. Eztu itxura txarrik, eta gaur gaur bezela eztit beintzat mesede txikia egin ―esan zuen aitak.

Urrengo goizean goiz Patxik altxa zituen begiak zeru aldera; eta, ikusirik aritzaren adar batean tortollo kabi urratzen asitako bat, kantatu zuan ari begira:

Kabia!...
Zeņen txoragarria
udaberrian,
txoritxoak asirik
an jolasian!
Zeņen tristea orain,
udazkenian,
txoritxoak utzirik
bakardadian!...
Au bera pasa zaizu,
nere biotza!
Len kontentuz beterik,
gaur zaude otza!


Patxi, jakindu det nor zeran, baņa ez nekien bertsolaria ziņanik -esan zion aitak.

Jainkoak digula egun on. Nik ere ez nekien, jauna; baņa aditu izan det, gure biotzak asko maite eta asko sufritzen duenean, bertsoak etortzen zaizkigula, ala nola mendian jaiotzen diran iņork ereiņi eztituen loriak; eta, dudik gabe, au pasa zait neri.

Gizona, gizona!... Eta nondikan datorkitzu, barkazioarekin, orrelako sufrimentuak?

Ai, jauna!... Bedorrek jakin badu, esan ditan bezela, ni zein naizan, erraz soma lezake.

Ontan irtentzen zan Oņatitik, ikusi liteken prozesiorik ederrena, eta aitak esan zuen:

Ara: prozesioa badator, eta prestatu bear degu.

Eta Patxik esan zion:

Bedorri eztago biziro ondo arkaitzez-arkaitz mendi oetan barrena joateko; eta, nai badu, borondatez lagunduko diot, egin al nezaken guztian.

Ezta gaizki esana ―erantzun zion aitak―; atsegin aundi bat emango nazu, gurekin etortzen bazera.

Prestatu ziran prozesioa allegatu zaneko eta, arganaturik, abiatu ziran errosario santua kantari errezatzen.

III



Aloņa, Urbia eta inguruko mendi guztiak ziruriten Arantzazuko Birjiņari Jaunak emantako iņork bota ez lezaken eliza aundi baten paretak; eliz onen tellatua zan zeru urdiņa; mendi loreak botatzen zuten usaia zan intzentsuarena baņo gozoagoa; eta okillen ai-aiak, pirripiyuen txirriak, karnaben txirutxirak, ifar aize atsegin batek urrutitik zekartzkien joale soņuak, ardi umillen beadiak eta aingeruena zirudien kanta samur eztitsu bat nastutzen ziran miragarriro gure kantarekin, sorterazorik, nik eztakit nola, lurrekoa etzirudien musika zoragarri bat.

Neke aundiarekin zijoan aita gaixoa Kontxexi eta Patxiren erdian; baņa musik’au entzunik, aztu zan bere oņazeetaz; bere anima etzan orduan gorputzaz oroitzen, ez!… Onekin lurrean zegoelarik, ikutzen zuen zerua!

Prozesioan zijoazen lenbiziko erromerigilleak sartu ziran Arantzazun, azkenekoak bide erdira allegatu baņo len: baņa guztiak Ama ikusi eta Jauna artzekoak ziran; eta, ala, batzuek irtentzen ziran bezela sartzen ziran besteak. Beren txanda etorririk, sartu ziran aita-alabak eta Patxi. Jesusek eta bere Amak bestek eztaki zer eskatu zuen oetako bakoitzak, baņa irurak atera ziran, beste erromerigille guztien gisa, pena bat sekulan izan ezpalute bezela; eta onontzean, berekin zuten zeziņ egosia eta ogia janik, eta zaldale pixka bat astoari emanik, etorri ziran berriz lengo aritzaren azpira, biaramon goizean etxera abiatzeko asmoan.

Atzoko gauba ederra bazan, gaurkoa ederragoa zan. Zerutik intza zelaietara bezela zetorren animetara grazia!

Aita gizagaixoa txit nekatua arkitzen zan; alabak eta Patxik jarri zuten al zuten erik edo posturik onenean gauba pasatzeko; baņa Ama Birjiņak nai zuen nonbait lurreko nekeak bukaturik bere ondora eraman, eta asi zitzaion asnasea gogotik larritzen. Pasa zan gauba; baņa biaramon goizean zoriona eta eriotza ageri ziran arpegi artan, eta berak, bere egoitza edo estadua ezaguturik, esan zuen:

Utsa litzake illtzea, mundu ontan puska maiterik utzi bear ezpagenu; eta, baita ere, uzten ditugunak ondo uzteko modua bagenu. Baņa...

Zer esaten du, aita? -itza kendurik esan zion Kontxexik.

Zer esango det!... Illtzera noala, eta zu bakar-bakarrik munduan gelditzen zerala. Ai!...

Ikusten zuen Kontxexik aita guztiz gaizki zegoela, eta negarrez esan zion:

Ez, aita! Bedorrek lagunduko dit zerutik, nere amaren ondotik, eta guztion degun Ama Arantzazukoa emen gelditzen zait.

Patxik esan zuen norduan:

Ezin egon naiz ixillik, sufritzen nagon adiņa sufritzen. Itz batzuek esan bear ditut. Kontxexiri diotan amorioa ezpanu ere, ikusirik instante ontan nere aurrean pasatzen dana, edo ez nuke biotzik izan bear edo, izatera, esan bear nioke aitari: “Konsolatu bedi; bedorren alaba ezta bakarrik munduan geldituko; beok ala nai badute, prest nago, zerutik datorkidan amorioz beterik, alaba onen senarra izateko; eta, nai ezpadute, jakin bezate biak, aitari etzaizkala faltako nere orazioak, eta ez eta ere alabari nere anparoa, bizi naizan artean”. Au esango nioteke nik edozeiņ batzuei, eta zer esango diot bedorri? Zer zuri, Kontxexi? Egia da: pobrea naiz! Lanerako gogoa eta egiazko amorioa dira nere dukatak.

Damu det!... Barka nazazu eriotzeko trantzean!... Besoak zabaldurik deitzen zaitut! Atoz, seme bat baņo semeagoa! Bedeinkatzen zaitut! ―esan zion aitak―. Atoz zu ere, Kontxexi ―esan zuen urrena.

Joan zan Kontxexi, eta esan zion aitak:

Aditu dezu Patxik esan duena. Naiko dezu senartzat?

Bai, aita. Bedorrek nai badu, nik biotz guztitik.

O... nik! Nik bai; eta damu det itz egin zenidan gaub’artan au bera ez esana. Etsai gaiztoa eztago beņere lo; gaub’artan ekarri zizkitan burura dukatak; eta, itxuturik, ez nioten batere begiratu mutillak izan zitzaken doaiņ, dukatak baņo geiago balio dutenai; baņa ezagutzen det gaizki egin nuela; eta, zuen eta nere orazioak gaizki au erremediaturik, iltzen naiz orain kontentu. A!... Iduritzen zait, nere oņaze eta naigabeen erdian, zeruan arkitzen naizala.

Doi-doi itz oek esanik, gelditu zan lo bezela; Kontxexik eta Patxik begiratu zioten elkarri eta, ezaguturik azkenekoetan zegoela, Kontxexik artu zion burua bere magalean, eta Patxik bildu ziozkan oņak bere eskuetan. Aitak bereetan errosarioa estutzen zuen, noizean beiņ muņ emanik.

Egondu ziran orla denbora pixka batean; aitaren ezpaņak, otz-otzak zeudelarik, mugitzen ziran erregutu naiean bezela; eta begiak, eriotzean dagoenaren begiratze zorrotzarekin, bazirudien ikusi nai zutela len baņo len Maria, zeruko atia...

Andik laster, errosarioarekin ziņaturik, esan zuen: “Jesus!”; eta far poztun bat egiņaz bota zuen azkeneko asnasea.

Kontxexik orduan begiratzen du zerura, segitu nairik bezela an sartzera dijoan anima garbi arri, eta ondoren aingeru baten bozarekin kantatzen du:

Doņua: Atoz, pekatariya


Maria!...
Egun-sentiko izar ederra,
sortzetik garbi-garbia,
aingerutxoen Erregin gozo,
dena graziaz betia,
zeru ta lurrak txoratutako
lore guztien loria,
deserri illun munduko ontan
argi diztiatzallia,
triste gaudenon konsueloa,
gure pozaren kabia,
pekatarien Amatxo laztan,
kupidakorra, eztia,
Arantzazuko mendietara
zeruetatik jatxia,
Euskal-lurraren gordetzallia,
fedearen kutx bizia,
miserikordiz beterik zauden
gure esperantza guztia,
eriotzaren gozagarria,
salbazioko bidia,
Jaungoikoaren zizpurutxoa,
gizonen malko zapia,
ez al diozu nere aitari
erakutsiko Semia?


Bai, nere Ama maitia! Erregu zazu nere aitarengatik!

Erregu zazu! -erantzun zuen Patxik.

***



Onek ikusi zuen urrutira, beste lagun batzuen artean ezin ibillirik zijoan aiton gaixo bat, eta eraman zion astoa, esanaz bialdu ziozala gero etxera. Aitonak eman ziozkan eskerrak, eta Kontxexik esan zion etorri zanean:

Eziņ egingo zenuen gauz oberik.

Gero, aitaren gorputza, illari bear zaion errespetoan, erromerigille batzuen laguntzarekin Oņatira jatxirik, an obiratu zuten, elizaegintza edo funtzio umill bat egiņik.

Kontxexik etzuen ez aitaren ta ez amaren aldeko aide edo parienterik batere, illak ziran denak, eta berak joan nai izandu zuen progura.

Patxi ere an zan.

Zeruak etzien begiratuko bi kriatura oei?

IV



Biaramon goizean joan ziran etxera, eta denbora gutxi barru ezkondu ziren Eliza Ama Santak agintzen duen bezela, ez gaurko egunean batzuek nai luteken eraraz. Ezta izandu, ezta ta ezta izango ezkontza egiazko edo matrimoniorik sakramenturik gabe. Kontu egi oni datozen denboretan, zergatikan dan gure zorionaren sustraia.

Bizi izan ziran bitartean, beren etxea izandu zan birtutearen elizatxo bat. Nola bestela zorionik izan?

Beren elkarganonzko amorioa zeukaten Jaunaren eskuetan jarria; beren biotzak goian, goian, guretzat egintako zeru eder ortan, eta ez iretsi bear gaituen lur triste onetan eta bere gauza ilkorretan.

Onegatik, esan liteke bizi zirala beti orazioan, jan, edan, lo, lan egin eta bizi ontako poz eta penak, guzia Jaunaren izenean pasaturik. A!... Au da egiazko orazioa; gure animak, Jaunagandik ateratzen danetik Jaunagana dijoaneraņo, izan bear du zeruko amorioan irazekitako kandela bat, onen garra orazioa dala.

Jaunak eman zizkaten aurrak: iru alaba ta bi seme; baņa bi, neska-mutillak, seaskatik zerura egan joanik, gelditu ziran irurekin. Zeņen egia dan esangi zarrak diona: zer ikusi, ura ikasi; aitak eta amak beren gurasoetatik ikasia erakusten zioten beren aurtxoai.

Amak, bularrean zeuzkazkiela, erakusten zien “Jesus!” eta “Maria!” esaten; eta, koxkortu ezkeroztik, aitak etzien ematen talo puskik izen maitagarri oetako bat aurretik esaten ezpazuten. Gero, ala amak nola aitak erakusten zien ziņatzen; gero, aitagurea eta beste orazioak; eta, gosaltzen edo bazkaltzen ari zirala etortzen bazan ateetara pobre edo eskale bat, barrena sartzeko eta alkitxo batean esertzeko esanik, bialtzen zioten al zutena aurtxoetako batekin. Arratsean, aita ta amak errosarioa esaten egiten zuten murmur santuarekin, gelditzen ziran lo-lotxo aingerutxoak, bi zarrenak seaskan, eta txikiena mundu ontan dan seaskik gozoenean: amaren magaltxoan.

Azitzen zetozen bezela, gaubero-gaubero, beren biotzak birtuteaz txertatuak betiko geldi zitezen, oeratu baņo len kontatzen zizkaten kontu politak, ejenplo onak bere begien aurrean jarririk. Gero, erakusten zien dotriņa, eramaten zituzten berekin elizara, zelaiera lan egitera, eta orla azi ziran zuzen Jaunaren legean, beren eta gurasoen onerako.

Eta oek nola bizi ziran?

Etzan entzuten sekulan beren artean aserrezko itz erdi bat; jai egunetan joaten ziran, al zuten guztian, meza nagusi ta bezperetara; urtean, jai egunetaz kanpora, meza entzun, konfesatu ta komulgatu askotan egiten zuten, zergatik Jaunaganonzko amorio biziz beterik dagon biotza kontentatzen eztan Eliz Ama Santaren legeak soill-soillik kunplitzearekin. Nai du egin, amorioz, zerbait geiago bere maiteagatik; eta, al balu, egongo litzake beti berarekin, aldareko Sakramentu Santuaren aurrean.

Maiz joaten ziran Arantzazura beren aurtxoakin.

Etxeko errenta nagusiari zuzen pagaturik, eta amarrenak Elizari emanik, gelditzen zitzaiotenetik berezitzen zuten parte bat andre alargun, umezurtz, zar, eri eta doakabetuentzat, zeinen lurrak laiatu eta aitzurtzera joaten ziran gaņera, al bazuten. Tristea beretzat bakarrik bizi dan kristaua!

Ejenplo oek ikusirik, azi ziran beren umeak; eta, semea gaztetan ezkondurik, Patxi ta Kontxexi jostatzen ziran illobatxoakin.

Bazijoazen urteak, eta 79-garrenean Patxi arrapatu zuen miņak.

Gaizki senti zan egun batean, esan zion Kontxexiri:

Badakizu mundu ontarako egiņak ez gerala, eta bera uzteko ordua alderatzen ari zait.

Kontxexik eman zion negarrari.

Patxik esan zion:

Utzi ditzazu negarrak, Kontxexi; urte asko baņo len, gaur emen gauden baņo obeto zeruan elkarrekin egotea espero det, Arantzazuko gure Ama maitearen bidez. Eta orain Ama onentzat enkargu bat ematera noakizu: nai nuke, iltzen naizanean, zuk, gure seme ta illoba guztiakin, bisitatxo bat Arantzazuko Amari egitea, elkarrekin pasa genituen bideetatik joan ta etorririk, an meza bat entzun ta errosario bat esanaz; eta, aritz arren peko gure gertaera guztia ondo esanik, Oņatin aitaren obi ondoan erregutzea beraren eta nere animakgatik.

Kontxexik begiratu zion, esanaz:

Patxi!... Oraindik zurekin egingo det berriz erromeri ura, sendatzen zeranean; ala naiko du gure Ama Birjiņak; egin zaiogun promesa bat.

Egiņa dago ―erantzun zion Patxik―; eta atsegin aundi bat izango nuke, gure Ama azkeneko aldiz ikusi ondorean, zure aitak bezela, aritz arren azpian nere azken arnasa berari ematen, nere famili guztiaz ingurutua. Baņa bere eskuetan jar zagun nere sendatze edo illtzea, eta izan bedi berak nai duena.

Biak gelditu ziran ixillik, eta andik laster esan zuen Patxik:

Ai, Kontxexi!… Gaizki senti naiz. Datorrela abade jauna. Ez denborik galdu.

Kontxexik deitu zuen semea; esan zion, al zuen bezela, aita nola zegoen, eta ekar zezala bereala abade jauna.

Abendua zan, gauerdia, eta elurra ari zuen; joan zan eta apaiza jauna, larogei urtekoa, miņtsu zegoelarik, abiatu zan bertatik, naiz bide erdian gelditu. A!... Buruko illeak lurreko elurra bezain zuriak zeuzkalarik, etzuen batere otzik sentitzen. Eguzkiaren Eguzkiak, Jesusen amorioak, berotzen zion biotza!

Patxik egin zituen bere gauzak ondo; etzitzaion orduan damutzen bere bizi guztian Ama Birjiņa maite izandua! Eriotzeko orduan Ama onek erregutzen zuen bere semeagatik, ordu garratz ura gozaturik, ikusi zitekean bezela zeukan sosegu ederrari begiratzearekin; eta urrengo goizean, Kontxexi eta seme-illobatxoaz ingurutua zegoela, gizon justu arren anima, agoni labur baten ondoren, igo zan zeruetara, Jaunari bere kontuak ematera. Etzuen izandu modurik azkeneko orduetan itz batzuek bere familiari esateko konseju onak emanaz; baņa zer itz oberik bere bizi guztian eman zion ejenplo ona baņo?

Kontxexik berak jantzi nai izandu zuen gorputz ill ura, bere seme-alaben laguntzarekin; eta ikusi zuenean Patxiren kolkoan, beti berekin eraman izan zuen eskapulario ura, bere amorioa agertu zion egunean erakutsi ziona, kentzera abiatu zan bere buruan zintzillik jarri nairik, baņa ezin zion kendu. Orduan oroitu zitzaion Patxik esan ziola obira ere berekin batean eraman naiko zuela; eta, muņ eman ta bertan utzirik, ikusi zuen alde guztietatik argi-erraņu dizdizariak botatzen zituela, eta Ama Birjiņa erdian, far gozotsu bat egiņaz, zegoela.

Ikuskera onekin gelditu zan non zegoen etzekiela; baņa, konturaturik, bukatu zuen bere lan gogorra, ur bedeinkatuz eta malkoz busti zuen gorputz ura, Pater noster bat esan zuen eta, eskapulario arri berriz ere muņ emanik eta eman erazorik bere seme-illoba guztiai, atera zan gel’artatik, bere senarra geiago ez ikusteko lur triste onen gaņean.

Andik egun batzuetara, seme-illobak alegiņean konsolatzen zutelarik, asi zan gaixotzen eta, zer gerta ere, nai izandu zuen bere Patxik emantako enkargua lenbailen kunplitu.

Ala, bada, indar pixka batzuekin senti zan urrengo ilbeltzaren gau batean, bildu zuen famili guzia beti bezela errosario santua esateko, eta ondoren agertu zien egin bear zutena. Guztiak entzun zituzten bere itzak zerutik aitak esanak bezela, eta gelditu ziran lenbiziko egualdi onean irtentzeko, etxearen kontua auzokoai utzirik.

Irugarren egunean atera ziran; eta, Oņatira allegatzeakin batean, gogoratu zitzaion amari, bere aitarekin, Patxi arkitu zutenean, egintako erromeri ura: orduan, bazter guztiak jendeaz eta pozez betiak; gaur, bakardade ta ixilltasunean, kanposantu bat egiņik! Baņa penak gozatzen zizkan ikusteak, bere famili berri artan, aitaren eta Patxiren itzal maiteak!

Ikusgarria zan Arantzazun izandu zuten debozioa, eta nola entzun zuten seme-illobak amak kontatu zien gertaera. Alako moduz kontatu zuen, Izan ere!... Gero, Oņatira jatxi eta ezur maite aen ondoan erreguturik, biurtu ziran etxera. Onetan sartu orduko, oeratu zan ama tristea, geiago ez jaikitzeko; kontentu zan bere defuntu maitearen esana kunplitu zuelako, eta zion onek deitzen ziola zerutik.

Izango zan zerbait, zergatik, gaixotzen-gaixotzen joanik, bere seme-alaben besoetan il zan gozoro, ilbeltzaren 29-an, Done Frantzisko Saleskoaren egunean, zeiņa zan Patxiren eguna.

***



Euskaldunak! Zer esaten digu ikusi degun irakurgaiak?

Esaten digu jarri bear degula zeru ta lurren Erregiņaren eskuetan gure suertea, anbat esperantza geiagorekin zenbat-eta garratzagoak diran iragotzen ditugun doakabeak. Bai!... Au egiten duen erria, ezta beņere galduko.

Gaņera agertzen dizkigu gure guraso euskaldun zarrak zituzten oitura betiko onak, eta diot betiko, zergatik gizonak sekulan utzi ez lezaken, bere burua galdu gabe, Jaunak bere onerako eman zion legea, eta euskal oiturak diran lege illezkor ontatik, azitik izana bezela, zuzen-zuzen datozenak.

Zeruko ondasunak nai ditugu? Izan ditzagun, bada, oitura onak.

Lurreko ondasunak nai ditugu? Izan ditzagun, ala berean, oitura onak.

Ezta zorionik, ezpada oitura onik.

Patxi ta Kontxexi, ikusi dan bezela, nekazariak ziran; baņa baserrian bezela kalean, eta nekazariak bezela beste edozeiņek, izan litzake oitura onak. Bai! Oek balio dute gure oraingo eta geroko zoriontasuna, eta dira gaiztoak baņo askoz errazago Izan genitzakenak. Dira egiazko Fueroak, iņork kenduko eztizkigunak, geok galtzen ezpaditugu, geon buruak galdurik.

Oitura onak galdu ezkero, zertako dira paperean jarri litezken legerik onenak?

Eta zerk gordeko dizkigu oitura oek? A!... Oen kutxa miragarria da Ama Euskera, zeiņaren barruan arkitzen eztan itz arneguzko edo blasfemiazkorik; eta gure aboak, sugeak pozoia bezela, blasfemiazko itza bota bear badu, aztu dezagun bertatik gure izkuntza betiko; eztezagula Ama, iltzera ekarri ta gero, bere eriotzean mezprezatu, ai!, pozoi ikaragarri orrekin zikindu ta lotsaturik! Ill bear badu, ill bedi mantxarik gabe. Baņa ez! Ezta illko, ezta illko. Erri batzuetatik euskal oiturak galtzen badira, negarrez erretiratuko da: baņa beti, beti arkituko da Aloņa eta beste gure mendi maiteen kolkoetan Jaungoikoa eta Maria alabatzen.

Euskaldunak! Geon buruak maite ezpaditugu, maite ditzagun beintzat euskaldun txiki gure semetxo eta alabatxoenak! Zer etorkizun dagokiote oei, oitura onetan azitzen ezpaditugu?

Pentsatze utsak puskatzen dit biotza!

Euskal-Erria, 1884.



(1) Leyenda seņalada con menciķn honorifica en los Juegos Florales de San Sebastián de 1883.





     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org